logo ayuntamiento cabecera

Altza-n baratza profesionala lortzeko epea irekita jarraitzen du

  • Auditz Akularren kokatzen dira.
  • Lehen urtean, lursaila doakoa izango da.
  • Produkzioa supermerkatu nagusietan banatzea erraztuko da.

 

Donostiako Sustapenak Donostia Urban Lur proiektua abian jarri du, nekazaritza-sektorea ezagutzea sustatzeko asmoarekin. Hain zuzen ere, nekazaritzako produktuen ekoizpenean oinarritutako enpresa-proiektua abian jarri nahi duten herritarren eskura ondorengoak jarriko ditu: laborantzarako lursaila eta azpiegitura egokiak, lana egiteko tresnak, nekazaritza eta negozio arloko prestakuntza teknikoa eta produktuak merkaturatzeko laguntza eta aholkularitza.

 

Donostia Urban Lur proiektuak sei pertsona ekintzaileri 2,74 hektareako espazioa eskaintzen die, 4.000 eta 6.000 metro karratu arteko sei partzelatan zatituta. Horiek guztiek ur-hornidura, 380 metroko negutegi-tunela eta ibilgailu mekanikoentzako sarbidea dituzte. Halaber, Fraisoro eskola profesionalak nekazaritzako prestakuntza teknikoaren ibilbidea eskainiko die erabiltzaileei, edota ekintzailetza-proiektua gauzatzeko enpresa-prestakuntza eta produktuak merkaturatzeko aholkularitza eta laguntza ere bai.

 

Partzelen alokairuaren onuradunak izateko aukera izango dute oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsona fisikoek. Partzelak esleitzeko, ondorengo alderdiak baloratuko dituen puntuazio-sistema izango da kontuan:

  • Aurkeztutako proiektuaren diseinua eta kalitatea.
  • Proiektuaren bideragarritasuna.
  • Proiektuaren garapen iraunkorra: ekoizpen ekologikoko ustiapenak.
  • Prestakuntza. Prestakuntza espezifikoa beharrezkoa ez den arren, nekazaritzarekin lotutako ikasketak kontuan hartuko dira.

Baratza hiru urteko denboraldirako emango da; lehen urtean %100eko hobaria izango da, eta gainerakoetan hilero 350 €-ko errenta ordaindu beharko da.

 

Altzako Auditz Akularren kokatutako partzelak egokitzeko lanak martxan dira, bideak eta sarbideak egokituko dituzte, urak kanalizatu eta denek erabiltzeko espazio bat eraikiko dute, tresnak eta nekazaritzako makineria gordetzeko. Interesatuek eskaera egin ahal izango dute Donostiako Sustapenaren web orrialdean:

 

Guztiona newsletter-a

Azken berriak

19-pelikula-aurkeztu-dira-san-sebastian-gipuzkoa-film-commission-sarira
Epaimahaia Fernando Guillén Cuervo aktoreak, Cristina Iglesias eskultoreak,... gehiago
azken-astea-60-global-training-bekak-apuntatzeko
Beken helburua da gazteak atzerrira irtetea eta hona itzultzea bultzatzea haien... gehiago
ekonomia-bultzatzeko-zinegotzigoak-71-kontratazio-abian-jarri-ditu-langabezian-dauden-45-urtetik-gorako-pertsonentzat
Hautatutako pertsonek lan egin ahal izango dute Udaleko departamentu ezberdinetan... gehiago
san-sebastian-gipuzkoa-film-commissionek-finkatzea-lortu-du-2018an-egindako-87-filmatzerekin-eta-4-2-milioi-euroko-zuzeneko-inbertsioarekin
2019. urtea urte historikoa izango dela aurreikusten da, Woody Allenen azken... gehiago

Azken ekitaldiak

aztertu-zure-ikuskeria-google-analytics-bidez
Jardunaldia 2019/09/11 | Gure negozioa digitalizatzeko eta hobetzeko teoria ezagutzen dugu. Eta... más
zure-ahaleginak-errentagarri-egiten-ditu-interneten
Jardunaldia 2019/07/03 | Gure negozioa digitalizatzeko eta hobetzeko teoria ezagutzen dugu, eta... más
blockchain-ean-oinarritutako-komertzio-negozio-modelo-berriak
Jardunaldia 2019/07/17 | Nola eraldatzen ari da txikizkako merkataritza... más
FacebookTwitterLinkedin