logo ayuntamiento cabecera

Alkateordetzak ‘Bertako produktuekin konprometituak’ sariak banatu dizkie Aitzgorri Jatetxeari, Silken Amara Plaza Hotelari eta Xibaritak Gandarias saltokiari

(Argakian, ezkerretatik eskubitara: Ernesto Gasco, Alkateordea, Francis Tamayo, Restaurante Aitzgorri, Oihane Agirre, Xibaritak Gandarias eta Raul Fernández, Silken Amara Plaza)

 

Bertako Produktuen Eguna dela-eta, Donostiako Boulevardean gaur, larunbata, ekainak 16, jarritako karpa handian banatu dituzte ‘Bertako produktuekin konprometituak’ sarien lehen edizioko sariak; sari horien bitartez, bertako produktuekiko Donostiako ostalaritza-establezimenduen, saltokien eta hotelen dedikazioa eta lan ona saritu nahi dira. Kontuan izan da bertako produktuak kontsumorako nahiz saltzeko erabiltzea. 

 

Ernesto Gasco alkateordeak, sarien banaketaz arduratu denak, ondorengoa adierazi du: “ bertako Produktuen Egunaren esparruan, garrantzitsua iruditu zait gure hirian Bertako Produktuen aldeko apustua egiten duten enpresak saritzea eta horiei eskerrak ematea. Hori dela-eta, ‘Bertako Produktuekin Konprometituak’ sarien deialdia egin dugu, bertako produktuekin konprometituak daudela erakusten duten enpresei emateko asmoarekin, haien establezimenduetan eta eskaintza gastronomikoan produktuen presentzia erakutsiaz, produktu horri balioa ematearekin batera. Azkenik, saria Amara Plaza hotelak, Aitzgorri jatetxeak eta Xibaritak Gandarias saltokiak eskuratu dute, gure hirian bertako produktuekiko konpromisoa dutela berretsi dezakegunak. Guztiok establezimendu horiek bisitatzera eta eskaintzen ari diren kalitatezko bertako produktu horiek dastatzera animatzen zaituztet. Saria aurrera jarraitzeko borondatearekin sortu dugunez, datozen urteetan ere establezimenduak saritzen jarraituok dugu”.

 

Aurten, sarituak honako hauek izan dira:

Hotelen kategoria

producto local premios silkenSilken Amara Plaza HotelaDuela urte asko konpromisoa hartu zuen bertako produktuekin eta kalitatezkoekin lan egiteko, bezeroei eskaintze aldera. Bertako produktuak hoteleko gastronomia-eskaintza osoan modu esplizituan agertzen dira: gosarietatik hasi eta jatetxe eta pintxoen barrara bitarte; bertan, bertako produktuak identifikatzen dira eta bezeroen aurrean balioa ematen zaie, Euskadin iraunkortasunaren eta naturaren aldeko apustu gisa. Halaber, bertako produktuekiko konpromisoa ikus daiteke bezeroekin sare sozialen bitartez duen komunikazioan. Gainera, Amara Plaza GuztiONA klusterreko kidea da 2014an sortu zenetik. Klusterraren barnean, tokiko produktuak sustatzeko jarduera ugaritan egin du lan.

 

 

Ostalaritzako establezimenduen kategoria

producto local premios aitzgorriAitzgorri jatetxea. Jatetxeko jakiak eta pintxoak kalitatezko produktuekin eginda daude, ekoizten duenarengandik zuzenean hartutakoekin, bitartekariak saihestuaz eta tokiko produktuekin lotutako lana errentagarriago eginaz. Tokiko ekoizleak jatetxeko jaki guztietan daude, eta web orrialdean ere agertzen dira. Aitzgorrik bertako produktuekiko duen konpromisoa “Oído Cocina” blogean ere ikus daiteke; aldizka, kalitatezko bertako produktuen eta horien hornitzaileen inguruko dibulgazio-artikuluak argitaratzen dira, horien lana estimatuaz, baloratuaz eta horren berri emanaz.

 

 

Saltokien kategoria

producto local premios gandariasXibaritak Gandarias. Bezeroen eskura sukaldea duen gourmet denda da, Gandarias jatetxearen filosofia berarekin sortua. 2017ko abenduan inauguratu zen, eta ibilbide labur horretan, bertako produktu eta produktu ekologikoen aldeko apustu irmoa egin du, sukaldean prestatzen dituzten produktuetarako lehengaiei nahiz saltzen dituzten prestatutako produktuei dagokienean. Hornitzaileak hautatzerakoan, hurbiltasuna eta freskotasuna hartzen du kontuan. Sare sozialetan aktibo dago, eta bertako produktuak eta ekoizleak sustatzeko eta ikusgai egiteko lan garrantzitsua betetzen du, bertako produktuen dastatzeak bezalako beste ekimen batzuek ere eginaz.

Hiru sarituek oroitzapenezko plaka orijinala eta bertako produktuetan gastatzeko 500 euroko saria jaso dituzte Ernesto Gasco alkateordearen eskutik.

 

BERTAKO PRODUKTUEN EGUNA

Larunbat osoan zehar irekita egon da Donostiako Sustapenaren Guztiona Klusterrak (Nekazaritzako Elikagaien sektorea) antolatutako Bertako Produktuen Eguna dela-eta jarritako karpa. Bertan, merkatua egin da, eta 30 bat postuetan, frutak eta barazkiak, esnekiak, edariak, kontserbak, gozoak, e.a. saltzen egon dira, denak ere gure ingurunean ekoiztuak. Jai-giroaren erdian, karpara inguratutako herritarrek material organikoko poltsa eskuratu ahal izan dute, eta Puntu Dendan banatutako lau euroko txartelaren deskontua lortu ahal izan dute erosketak egiterakoan.

 

Bi egunetan, halaber, San Martingo eta Bretxako merkatuetan, gustu guztietarako jarduera ezberdinak burutu dira. San Martinen, Basque Culinary Center-eko ikasleek zuzenean prestatu dituzte merkatuko erabiltzaileek erositako produktuak; Bretxan, berriz, bezeroek sukaldaritzako teknikak ikasteko aukera izan dute Kokotxa jatetxeko Daniel López eta Urola jatetxeko Pablo Loureiro chefak emandako tailerretan.

 

Bertako Produktuen Eguna ostiralean, ekainaren 15ean, hasi zen, eta egun horretan, hiriko ikastetxe eta ikastola ezberdinetan (Zurriola ikastola, Loreka haurreskola, Zuloaga haurreskola, María Auxiliadora ikastetxea, María Reina ikastetxea, English School eta Mary Ward ikastetxea), soilik bertako produktuekin egindako menua eman zuten jantokietan. Bestalde, tabernek, jatetxeek eta hotelek tokiko produktuei balioa eman zieten pintxo-poteen, gosarien eta produktu-sorten erakusketa eta zozketen bitartez.

 

Alkateordetzak, Donostiako Sustapenaren Guztiona Klusterraren bitartez, nekazaritzako elikagaien tokiko ekoizpena bultzatzen du sektorearen garapen ekonomikorako, kalitatezko lanpostuak sortzea eta gure inguruneko ingurumena errespetatzea.

 

Hona hemen Alkateordetzak antolatutako Bertako Produktuen Eguneko erakunde kolaboratzaileak: Behemendi, Gipuzkoako Merkataritza Federazioa, Sareko, Gipuzkoako Ostalaritza Elkartea, Aspagi, Tecnalia, Askora, Bretxa, San Martingo Merkatua, BM supermerkatuak, Erkoski, Diario Vasco eta Zurriola ikastola.

 

Guztiona newsletter-a

Azken berriak

smartkalea-proiektuak-altzako-hondakinen-erradiografia-egun-du
Smartkalea proiektuak Donostiako Sustapenak koordinatzen duena, kaleen garbiketa... gehiago
hartu-parte-eta-irabazi-500-hemengo-produktuak-erosteko
Alkateordetzak, Donostiako Sustapenaren Guztiona Klusterraren bitartez,... gehiago
san-sebastian-shops-ek-eta-udalak-akordioa-sinatu-dute-tokiko-hiri-merkataritza-bultzatzeko-eta-ikusgai-egiteko
Alkateordetzak, Donostiako Sustapenaren bitartez, hitzarmen berri bat sinatu du... gehiago
donostiako-bpgd-3-8-hazi-da-azken-urtean
Donostia UP! 2018 Planak 1.037 enplegu 267 enpresa berri sortzea lortu zuen.... gehiago

Azken ekitaldiak

altza-n-baratza-profesionala-lortzeko-epea-irekita-jarraitzen-du
Donostiako Sustapenak Donostia Urban Lur proiektua abian jarri du, nekazaritza-sektorea ezagutzea... más
donostiako-200-denda-inguruk-parte-hartuko-du-donostiamarket-ekitaldian
Entre el 14 y el 19 de marzo tendrá lugar una nueva edición del #DonostiaMarket, un evento... más
donostia-moda-klusterrak-bere-jarduera-ardatzak-zabaldu-ditu-turismoaren-eta-kulturaren-arloetara
Donostiako Alkateordetzaren Donostia Moda Klusterraren 2019 Jarduera Planean, modaren inguruko tokiko... más
FacebookTwitterLinkedin