logo ayuntamiento cabecera

Bertako produktua izango da San Sebastián Gastronomika azokan

 

Lehenengo aldiz, Donostia Sustapeneko Guztiona Nekazaritzako Elikagaien Klusterra osatzen duten bertako ekoizleek saltoki propioa edukiko dute San Sebastian Gastronomika–Euskadi Basque Country azokan, urriaren 8 eta 11 artean, Kursaalen. Bertan, euren produktuak bertaratutakoei erakutsi ahal izango dizkiete, mundu mailako jazoera gastronomiko garrantzitsuenetariko batean. Edizio honetan, zazpi ekoizlek erakusleiho hau aprobetxatuko dute euren ekoizpenak ezagutzera emateko.

 

Ernesto Gasco Alkateorde eta Ekonomia Sustapeneko zinegotziak zera adierazi zuen: “gure bertako produktua Espainia mailan garrantzitsuena den eta nazioarteko mailan garrantzitsuenetariko bat den azoka gastronomikoan agertzeko formula aurkitu dugu, azoka honetan erakusgai jartzen diren beste produktu aitzindari eta berritzailerekin batera. Era horretan, bertako produktuari edo 0 kilometroko produktuari bultzada handia ematerakoan planteatu ditugun helburuak betetzen saiatzen gara”.

 

producto local contenido1Ekonomia Sustapeneko zinegotzitik, Donostia Sustapenaren bidez, nekazaritzako elikagaien sektorearen ekonomia garapen iraunkorra garatzearen alde lan egiten da, hirirako aberastasuna eta enplegua sortzeko, ingurumenarekiko konpromisoa mantentzeko elikadurako karbono aztarnaren murrizpenaren bidez eta bertako elikadura sistema osasuntsuaren alde egiteko. Horretarako Guztiona Klusterra sortu zen. Haren helburuen artean honakoak aurkitzen dira: enpresa sare sendo bat sustatzea aurkitzen da, balio kate osoaren gainean, sektorea kultura gastronomiko sendo baten nazioarteko inpakturekin lotuz, eskaera handitzea bertako produktuaren garrantzia nabarmenduz eta hura hirugarren mailako sektorean sustatuz, bertako produktuaren eskaintza areagotzea nekazaritzako ekimenei laguntzeko programen bidez eta enpresen lehiakortasuna hobetzea, sektoreen, nazioartera ateratzea sustatzearen aldeko neurrien, berrikuntzaren, eta abarren bidez.

 

Helburu horiek betetzeko hartzen ari diren neurriez gain, oraingo honetan, San Sebastián Gastronomika Azokan ere parte hartu dugu. Horretarako, parte hartzeko deialdi bat egin zen Guztiona Klusterraren kideen artean. Azkenik, zazpi izan dira azokan, Donostia Sustapeneko Guztionaren saltokian, parte hartzea erabaki dutenak: Lumagorri (Baserriko hegaztiak), Goenaga (jogurtak, esne-gain krema), Basqueland Brewing Project (Artisau Garagardoa), Maisor (Kontserba antxoak eta arraina), Karabeleko (Barazki ekologikoak), Alkhemy Laboratory (Glutenik gabeko opilalk) eta Txakoli Zudugaria (Txakolina). Azokaren hiru egun hauetan zehar, euren produktuak dastatzera eskaini ahal izango dituzte, eta baita nekazaritzako elikagaien sektoreko eragileekin harremanetan jarri ere.

 

Gastronmica-0
Gastronmica-6
Gastronmica-7
Gastronmica-8
Gastronmica-10
Gastronmica-14
Gastronmica-17
Gastronmica-21
Gastronmica-22
Gastronmica-25
Gastronmica-31
Gastronmica-39
Gastronmica-42
Gastronomica-001
Gastronomica-002
Gastronomica-003
Gastronomica-004
Gastronomica-005
Gastronomica-006
Gastronomica-007

 

Azken berriak

donostiako-sustapenak-birgaitze-energetikoaren-inguruko-bi-jardunaldi-tekniko-antolatu-ditu
2019ko otsailaren 7an eta 8an, bi jardunaldi tekniko antolatu zituen Donostiako... gehiago
pintxoen-galak-zilarrezko-lehen-barandak-entregatuko-ditu-donostiako-ostalaritza-establezimenduentzako-kalitatearen-labela
Miramar Jauregian egingo da otsailaren 26an Donostiako Pintxoaren Institutu sortu... gehiago
udalak-baratza-profesionalak-prestatu-ditu-auditz-akularen
Alkateordetzak, Donostiako Sustapenaren bitartez, Donostia Urban Lur proiektua abian... gehiago
donostian-egin-da-replicate-proiektu-europearraren-hirien-lehen-webinarra-donostiako-sustapenak-eta-oxfordeko-unibertsitateak-antolatuta
Donostiako Sustapenak (Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak) Leycolan, Eurohelp eta... gehiago

Azken ekitaldiak

donostian-wed-in-izango-da-hiriko-ezkontzen-nazioarteko-lehen-azoka
Otsailaren 23an eta 24an egingo da Miramar Jauregian, eta sektoreko 35 enpresak beren eskaintza... más
donostia-moda-klusterrak-zine-eta-modako-i-zikloa-abian-jarri-du
Donostiako Alkateordetzak eta Donostia Moda Klusterrak Zine eta Modako Zikloaren lehenengo edizioa... más
urtarrilaren-31ra-bitarte-luzatu-da-zilarrezko-barandara-aurkezteko-epea-pintxoen-tabernen-kalitatezko-labela
Urtarrilaren 31n amaituko da Donostiako ostalaritza-establezimendu interesatuek Zilarrezko Baranda... más
FacebookTwitterLinkedin