logo ayuntamiento cabecera

Donostiako Sustapenaren Guztiona Klusterreko (Nekazaritzako Elikagaiak) ekoizleek beren produktuak aurkeztu dizkie Donostiako hotelei

 

Donostiako Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak bultzatu du ekimena, Nekazaritzako Elikagaien Guztiona Klusterraren bitartez, eta azaroaren 23an, asteazkenean, Maria Cristina Hoteleko aretoetan tokiko produktuak erakutsi zituzten Donostiako hotel ezberdinen arduradunen aurrean. Topaketaren helburua izan da kilometro 0 produktua bultzatzea hiriko hoteletan.

 

Ekonomia Bultzatzeko zinegotzia den Ernesto Gascok ondorengoa azpimarratu du: “hoteletan tokiko produktuak eskaintzea, hots, gosarietan zein hoteleko jatetxean eta kafetegian eta baita logeletako kartan ere, besteengandik bereizteko modu bat da, kalitatezko plusa eskainiaz; izan ere, bezeroak, zalantzarik gabe, estimatzen jakingo du”.

 

Topaketan, leku berean bildu dira Donostiako hotelen arduradunak eta Donostiako Sustapenaren Guztiona Klusterreko tokiko ekoizleak, produktua zuzenean ezagutzeko aukera izan dezaten dozena bat ekoizleren eskutik, haien produktuak erosteko haiekin harremana egin ahal izatearekin batera. Hotelek jakin badakite tokiko produktuak aukera ederra direla haien hoteletan kalitate hobea sartzeko eta bezeroei zerbait berezia eskaini ahal izateko, gure lurraldearen bereizgarria dena. Horietako batzuek jadanik bezeroei zehazten diete kontsumitzen duten produktua bertako ekoizleena dela.

 

productores san sebastian contenido2Ernesto Gascok, halaber, honako hau nabarmendu nahi izan du: “Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoa, Donostiako Sustapenaren eta Nekazaritzako Elikagaien Klusterraren bitartez, tokiko produktuak gehiago kontsumitzea bultzatzen ari da, hotelen eta saltokien bidez. Maria Cristina Hoteleko topaketa honetan, hiriko hotel nagusietako Erosketa eta Sukaldeko zuzendariak eta arduradunak bildu dira inguruneko enpresa ekoizleekin batera, eta kalitate eta barietate bikaineko produktuak aurkeztu eta eskaini dituzte (esnekiak, barazkiak eta frutak, ogia eta gozogintza, haragia, antxoak, garagardoa, sagardoa,…). Bi aldeak interesatuta daudenez, etorkizunean ere ildo horretan lanean jarraituko dugu”.

 

Hotelei deia egiteko, Aspagiren, Gipuzkoako Hotel Enpresarien Elkartearen eta Gipuzkoako Ostalaritzako Enpresarien Elkartearen lankidetza izan dugu. Ekimenean parte hartzeko interesa erakutsi duten establezimenduak honako hauek izan dira: Niza Hotela, HK 10-Urnieta, Monte Igueldo Hotela, Zenit Hotela, Silken Amara Plaza Hotela, María Cristina Hotela, Avenida Hotela, Astoria 7 Hotela, Codina Hotela eta Villa Soro Hotela.

 

Guztiona Klusterreko ekoizleen artean, berriz, produktu-aukera handia ikusteko aukera izan dugu: Lumagorri (oilaskoa), The Loaf Bakeries (ogia), Igeldoko Esnea (esnea), Basqueland Brewing Projet (artisau-garagardoa), Gipuzkoako Sagardo elikagaien Elkartea (sagardoa), Karabeleko (barazkiak, kimuak eta lore jangarriak), Alkhemy Laboratory (tartak eta bizkotxoak), Baserriko Uzta (sagarra eta kiwia), Adarrazpi (gazta eta esnekiak), Saskogai (jogurta eta gazta), Gurutzeta (sagardoa), Goenaga Esnekiak (jogurta, gazta eta ahate- produktuak), Goine Esneki Naturalak (esnekiak), Lurrarte (fruta) eta Maisor (antxoak).

 

Parte hartutako ekoizle bakoitzak hoteletako arduradunei azaldu dizkie zeintzuk diren ekoizteko dituzten metodoak eta produktuaren ezaugarriak; era berean, dastatzeko aukera ere eskaini diete.

 

productores 01
productores 010
productores 011
productores 012
productores 013
productores 014
productores 016
productores 017
productores 018
productores 019
productores 02
productores 03
productores 04
productores 05
productores 06
productores 07
productores 08
productores 09

 

Azken berriak

donostiako-sustapenak-birgaitze-energetikoaren-inguruko-bi-jardunaldi-tekniko-antolatu-ditu
2019ko otsailaren 7an eta 8an, bi jardunaldi tekniko antolatu zituen Donostiako... gehiago
pintxoen-galak-zilarrezko-lehen-barandak-entregatuko-ditu-donostiako-ostalaritza-establezimenduentzako-kalitatearen-labela
Miramar Jauregian egingo da otsailaren 26an Donostiako Pintxoaren Institutu sortu... gehiago
udalak-baratza-profesionalak-prestatu-ditu-auditz-akularen
Alkateordetzak, Donostiako Sustapenaren bitartez, Donostia Urban Lur proiektua abian... gehiago
donostian-egin-da-replicate-proiektu-europearraren-hirien-lehen-webinarra-donostiako-sustapenak-eta-oxfordeko-unibertsitateak-antolatuta
Donostiako Sustapenak (Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak) Leycolan, Eurohelp eta... gehiago

Azken ekitaldiak

donostian-wed-in-izango-da-hiriko-ezkontzen-nazioarteko-lehen-azoka
Otsailaren 23an eta 24an egingo da Miramar Jauregian, eta sektoreko 35 enpresak beren eskaintza... más
donostia-moda-klusterrak-zine-eta-modako-i-zikloa-abian-jarri-du
Donostiako Alkateordetzak eta Donostia Moda Klusterrak Zine eta Modako Zikloaren lehenengo edizioa... más
urtarrilaren-31ra-bitarte-luzatu-da-zilarrezko-barandara-aurkezteko-epea-pintxoen-tabernen-kalitatezko-labela
Urtarrilaren 31n amaituko da Donostiako ostalaritza-establezimendu interesatuek Zilarrezko Baranda... más
FacebookTwitterLinkedin