
Besteak beste, Lurlan Baserritar Elkarteak, Gipuzkoako Sagardogile Elkarteak, Adarrazpi, Sagarki eta Ezkurtxerri enpresak hartuko dute parte abuztuak 13tik 20ra, Donostiako Loiola kalean egingo den azokan.
Behemendi Landa Garapenerako Elkarteak Donostiako Loiola kalean Euskal Herriko Baserriko produktuen Merkatu Berezia antolatzen du Aste Nagusian, LurLan Baserritar Elkartea, Gipuzkoako Sagardogile Elkartea eta Txerrizaleok Elkarteekin batera, eta Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udala,laguntzarekin. Aurten, iaz bezalaxe, Donostiako Aste Nagusiko Jaien egitarau barruan dagoen Euskal Baserrietako Produktuen Merkatu Berezia aurkeztera gatoz, abuztuaren 13tik 20arte burutuko delarik Loiloa kalean. Aurten, iaz bezalaxe, Donostiako Aste Nagusiko Jaien egitarau barruan dagoen Euskal Baserrietako Produktuen Merkatu Berezia aurkeztera gatoz, abuztuaren 13tik 20arte burutuko delarik Loiloa kalean.
Loiola Kaleko Euskal Baserriko Produktuen Merkatu Gune honen helburua Euskal baserrietako produktuen aniztasun eta kalitatearen erakuslehioa izatea da, hauen salmenta eta promozio zuzena eginez, eta hiritarrari produktu hauek gerturatuz, hainbat ekintza eta ekitaldi antolatuz, produktu hauek ezagurazteko eta dastatzeko aukera emanaz
.
Baserritar azokak eta merkatuak, egunerokoak zein bereziak, beti izan dira baserritarrentzat bere baserrian ekoiztutako produktuak saltzeko bide ezin hobea. Nekazal sektorearen krisi egoerak eta eguneroko kontsumo ohituren aldaketak eraginda, lehen bezala gaur ere, garrantzi handia dute baserritarren salmenta zuzena ziurtatzeko bide hauek jorratzea, kasu hontan hiriko jai giroan barneratuz eta kontsumitzaileengana hurbilduz.
Arreta-telefonoa - 943 482 800 / e-mail - fomentoss@donostia.eus / Online - www.fomentosansebastian.eus
Arreta-bulegoa: Reina Regente 8, edificio Teatro Victoria Eugenia, 20003 Donostia - San Sebastián
© 2021 Fomento de San Sebastián.
Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para analizar y mejorar tu experiencia de navegación. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies. Puede obtener más información o cambiar la configuración en Política de cookies.