logo ayuntamiento cabecera

Donostia Moda Klusterrak jantziko ditu Donostiako Zinemaldiko ekitaldiak

Argazkian, ezkerretatik eskubitara: Angel Navarro (Sastrería Aldabaldetreku), Yolanda García (Alex Robe), Elma Francés (Manuela va de fiesta), Claudio Munoa (Joyería Munoa), Gerardo González (Box San Sebastián), Maider Inza (Pertegaz), José Luis Rebordinos (Donostia Zinemaldiaren Zuzendaria), Laura Chamorro (Donostia Moda Klusterraren Arduraduna) Ernesto Gasco (Alkateordea), Ana Zuaznabar eta Fátima Monfort, (Minimil

 

Donostiako Zinemaldiaren 66. edizioko ekitaldien aurkezleak, bigarren urtez jarraian, Donostiako, Gipuzkoako eta Euskal Herriko modarekin jantziko dira, Donostiako Alkatetzaren Donostia Moda Klusterrarekin (Donostiako Sustapena) egindako lankidetzari esker, tokiko diseinatzaileen lanari balioa emate aldera estatu-mailan nahiz nazioartean.

 

Jaialdiak sortzaileekin eta babesten dituzten erakundeekin egindako ituna gaur goizean prentsaurrekoan aurkeztu dute, Victoria Eugenia Antzokian. Bertan izan dira, besteak beste, Donostia Moda Klusterreko arduraduna, Laura Chamorro; lehen alkateordea eta Garapen Ekonomiko, Turismo, Merkataritza eta Ostalaritzako zinegotzi delegatua, Ernesto Gasco; eta Donostiako Zinemaldiaren zuzendaria, José Luis Rebordinos.

 

Ernesto Gasco alkateordeak ondorengoa adierazi du: “Zinemaldiaren eta Donostia Moda Klusterraren arteko lankidetzako bigarren urte honetako emaitzek erakutsi dute Donostiak marka ofizial bat izatea lortu duela, tokiko modaren industria guztia kanalizatu ahal izateko. Zinemaldian parte hartuta, diseinuak milioika ikusleren aurrera eramateko aukera bakarra eskaintzen diegu diseinatzaileei, eta horrekin, gure moda-marka finkatzea ere lortzen dugu. Era berean, Jaialdiak klusterrean modarekin loturiko eskaera guztiak kudeatzeko erreminta aurkitu du”.

 

Nagore Aranburuk eta Belén Cuestak, inaugurazio-ekitaldiaren aurkezleek, Maribel Verdúk eta Edurne Ormazabalek, amaiera-ekitaldiaren aurkezleek, Itziar Ituñok, Euskal Zinemaren eta ETBeren ekitaldia zuzenduko duenak, eta Vanessa Rodríguezek, Perlak ataleko zuzendariak Victoria Eugenia Antzokiko aurkezpenetan sartuko dituenak, honako hauen diseinuak jantziko dituzte:

 

Bederatzi etxe horiek 40 estilismo baino gehiago emango dituzte, eta tartean arropa, osagaiak eta bitxiak izango dira, ekitaldien aurkezleek jantziko dituztenak. Gainera, aurten, gizonezkoen bilduma bat gehitu da, eta Zinemaldiaren zuzendaria, José Luis Rebordinos, jantziko du.

 

Edizio honetan, aurkezleak janzteko interesa erakutsi duten enpresen kopurua hirukoiztu egin da. 31 etxek izena eman eta proposamenak bidali dituzte, baina, azkenean, bederatzi hautatu dira. Azken egun hauetan, probak burutu dira aurkezleekin, eta ekitaldietan zehar jantziko dituzten azken estilismoak hautatu dira.

 

Sortzeko beste eremu batzuetan bezala, ekimenaren bitartez, Donostiako Zinemaldiak tokiko modaren industriaren aldeko apustua egin du, Donostia Modaren eskutik; hau da, Donostian tokiko diseinua bultzatzeaz, gehitzeaz, garatzeaz eta ezagutzera emateaz arduratzen den klusterra, sektorea indartzera zuzendutako jardueren bitartez.

 

Azken berriak

donostiako-ekonomia-bultzatzeko-zinegotzigoak-indarrean-ditu-enpresentzako-eta-ekintzaileentzako-laguntzak
45 urtetik gorakoak kontratatzeko eta Global Training nazioarteko beketarako epeak... gehiago
donostia-buru-duen-surfaren-hirien-munduko-sarea-panamerikar-jokoetan-aurkeztu-da
2019ko Joko Panamerikarren nazioarteko kirol-ekitaldia egiten ari dira Liman (Peru),... gehiago
smartkalea-proiektuan-ideia-berriak-bilatzen-dira
SmartKalea proiektuaren Ideien Deialdiaren edizio berria. Donostiako Sustapenak... gehiago
smartkalea-proiektuak-altzan-hondakinak-murriztea-lortu-du
Azterketa batek egiaztatu du zigarro-mutxikinek %12 behera egin dutela. Donostia... gehiago

Azken ekitaldiak

zure-ahaleginak-errentagarri-egiten-ditu-interneten
Jardunaldia 2019/07/03 | Gure negozioa digitalizatzeko eta hobetzeko teoria ezagutzen dugu, eta... más
blockchain-ean-oinarritutako-komertzio-negozio-modelo-berriak
Jardunaldia 2019/07/17 | Nola eraldatzen ari da txikizkako merkataritza... más
zortzi-proiektu-hautatu-dira-negozio-berritzaileen-puc-programan-parte-hartzeko-donostiako-merkataritza-sektorean
Astelehenean, hilak 17, PUC, Pop Up Comerce programa abian jarri zen, Gipuzkoa Plazako Puntu Dendan... más