logo ayuntamiento cabecera

Donostia Modak berriro ere sustapen eta salmentarako espazio bat eskainiko die tokiko sortzaileei

 

Hiru diseinatzailek beren bildumak salduko dituzte maiatzaren 2tik aurrera Garbera Merkataritza Zentroan. Donostiako Sustapeneko Donostia Moda Klusterraren bitartez, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoaren helburua da bertakoa eta desberdina den produktuari balioa ematea eta Donostiako markak eta diseinatzaileak sustatzea. Era horretan, deialdi berri bat jarri du abian, tokiko diseinatzaileei aldi baterako gune bat eskaintzeko zentro komertzial batean, diseinatzaileek 2018ko udaberri eta udako bildumak erakutsi eta saldu ahal izatearren. Hain zuzen ere, doako espazio hori Garbera merkataritza-zentroaren erdi-erdian izango dute.

 

Ekonomia Bultzatzeko, Merkataritzako, Ostalaritzako eta Turismoko zinegotzia den Ernesto Gascok ondorengoa adierazi du: "ekimen hau beste behin aukera eder bat izango da diseinatzaileen fakturazio eta sustapenerako. Tokiko produktua eta artisau-produktua egunero 12.000 eta 30.000 lagun artean zenbatzen diren gune batean saltzeko aukera izatea aparteko aukera da. Gure diseinatzaileek era honetako saltoki handietara joaten den publikoarengana iristeko aukera izango dute".

 

espacio nuevo promocion moda contenido 5

 

Oraingoan, honako hauek hautatu dira:

  • Maider Alzaga. Europako iparraldeko estiloko egungo diseinuak, artisau konfekzioarekin eta kotoizko puntuzko ehunarekin. http://www.maideralzaga.com
  • Muxugorri. Haurren modako Donostiako marka txikia, kotoi organikoa jantzien oinarri bezala erabilita. Estanpatu propioak eta ebakidura soilak eta garbiak dituzten patroiak. https://www.muxugorri.com
  • Luhei. Gipuzkoako marka bat da, moda iraunkorraren, tokikoaren eta artisau-modaren aldeko apustua egiten duena. http://www.luhei.net/es

 

Diseinatzaileak ondorengo irizpideen arabera hautatu dira:

  • Diseinatzaileek Donostiakoak izan behar dute.
  • 2018ko udaberri-udako bilduma askotarikoa eta zabala izan behar dute jendeari zuzenean saltzeko hilabete oso batean.
  • Kalitatea, konfekzioa eta amaierak ez ezik, bildumako jantzi-kopurua ere kontuan izango dira.

 

Hautatutako markek beren bildumak saltzeko aukera izango dute hilabete batez, maiatzaren 2tik 26ra, astelehenetik larunbatera, 10:30etik 21:30era bitartean, egunean zehar milaka bezero potentzial igaro ohi diren leku pribilegiatu batean. Esperientzia urrian errepikatuko da berriro, Donostiako diseinatzaileentzat deialdi berria egingo baita.

 

 

Azken berriak

donostiako-ekonomia-bultzatzeko-zinegotzigoak-indarrean-ditu-enpresentzako-eta-ekintzaileentzako-laguntzak
45 urtetik gorakoak kontratatzeko eta Global Training nazioarteko beketarako epeak... gehiago
donostia-buru-duen-surfaren-hirien-munduko-sarea-panamerikar-jokoetan-aurkeztu-da
2019ko Joko Panamerikarren nazioarteko kirol-ekitaldia egiten ari dira Liman (Peru),... gehiago
smartkalea-proiektuan-ideia-berriak-bilatzen-dira
SmartKalea proiektuaren Ideien Deialdiaren edizio berria. Donostiako Sustapenak... gehiago
smartkalea-proiektuak-altzan-hondakinak-murriztea-lortu-du
Azterketa batek egiaztatu du zigarro-mutxikinek %12 behera egin dutela. Donostia... gehiago

Azken ekitaldiak

zure-ahaleginak-errentagarri-egiten-ditu-interneten
Jardunaldia 2019/07/03 | Gure negozioa digitalizatzeko eta hobetzeko teoria ezagutzen dugu, eta... más
blockchain-ean-oinarritutako-komertzio-negozio-modelo-berriak
Jardunaldia 2019/07/17 | Nola eraldatzen ari da txikizkako merkataritza... más
zortzi-proiektu-hautatu-dira-negozio-berritzaileen-puc-programan-parte-hartzeko-donostiako-merkataritza-sektorean
Astelehenean, hilak 17, PUC, Pop Up Comerce programa abian jarri zen, Gipuzkoa Plazako Puntu Dendan... más