logo ayuntamiento cabecera

Donostia modan dago

 

Modak toki garrantzitsua lortu du ostiral honetan Donostia WeekINN ekimenean. Zentzu honetan, ekitaldirik nabarmenenetako bat San Telmon arratsaldean egin zena izan zen. Donostiako Sustapenaren Donostia Moda Klusterrak jardunaldi oso bat antolatu zuen negozio-eredu berriak ezagutzera emateko, lurraldeko bi moda-eskola nagusien eta Estatuko hiru diseinatzailerik garrantzitsuenetakoen eskutik. Javier Barroeta, Javier Barroeta markako zuzendari sortzailea eta Bilboko Goi- malako Jantzigintzako Eskolako zuzendaria; Iñaki Muñoz eta Aitor Muñoz, Ailantoko zuzendari sortzaileak eta José Ignacio Hernández, AEG Ikastetxeko zuzendaria, goi-mailako jantzigintzari eta garatzeko bidean diren diseinatzaileei balioak igortzeari buruz aritu ziren. Horrez gain, azken teknologiak nola erabili eta aplikatzen diren azaldu zuten, hala nola laser mozketa, estanpazio digitala, 3D inprimaketa eta abar. Bestalde, zuzentarau sortzaileak azaldu zituzten, gaur egungo modaren munduaren barruan erraz identifika daitekeen zigilu batez marka bihurtzeko.

 

Goizean, Garbera Merkataritza Gunean bi hitzaldi-tailer interesgarri egon ziren diseinuaren, ehungintzaren eta patroigintzaren sektorerako. Batetik, Asun Dominguezek produktu baten salmenta bezeroaren eta saltzailearen arteko harremanean berrituz hobetzeko zortzi gakoak azaldu zituen- Bestalde, Ianire Soraluzek "0 kilometroko" produktu bat nabarmentzeko gako berritzaileei buruz hitz egin zuen.

 

Hori guztia 'Street Style en Donostia' erakusketaz ahaztu gabe. Ekonomia Sustapeneko zinegotzigoaren Donostia Moda Klusterrak bultzatutako erakusketa da eta Miramar Jauregian ikusi ahalko da urriaren 30era arte. Erakusketa honetan modak Donostiako kaleetan, hiriko lekurik enblematikoenetan izandako agerpena eta bilakaera historikoa ikus daiteke. Izan ere, Ana Baldak, Nafarroako Unibertsitateko Komunikazio Faktultateko irakasleak gogoratu zuen moduan: "Duela ez urte asko, Donostian modaren azken joeran estreinatzen ziren".

Azken berriak

smartkalea-proiektuak-altzako-hondakinen-erradiografia-egun-du
Smartkalea proiektuak Donostiako Sustapenak koordinatzen duena, kaleen garbiketa... gehiago
hartu-parte-eta-irabazi-500-hemengo-produktuak-erosteko
Alkateordetzak, Donostiako Sustapenaren Guztiona Klusterraren bitartez,... gehiago
san-sebastian-shops-ek-eta-udalak-akordioa-sinatu-dute-tokiko-hiri-merkataritza-bultzatzeko-eta-ikusgai-egiteko
Alkateordetzak, Donostiako Sustapenaren bitartez, hitzarmen berri bat sinatu du... gehiago
donostiako-bpgd-3-8-hazi-da-azken-urtean
Donostia UP! 2018 Planak 1.037 enplegu 267 enpresa berri sortzea lortu zuen.... gehiago

Azken ekitaldiak

altza-n-baratza-profesionala-lortzeko-epea-irekita-jarraitzen-du
Donostiako Sustapenak Donostia Urban Lur proiektua abian jarri du, nekazaritza-sektorea ezagutzea... más
donostiako-200-denda-inguruk-parte-hartuko-du-donostiamarket-ekitaldian
Entre el 14 y el 19 de marzo tendrá lugar una nueva edición del #DonostiaMarket, un evento... más
donostia-moda-klusterrak-bere-jarduera-ardatzak-zabaldu-ditu-turismoaren-eta-kulturaren-arloetara
Donostiako Alkateordetzaren Donostia Moda Klusterraren 2019 Jarduera Planean, modaren inguruko tokiko... más