logo ayuntamiento cabecera

Donostiako lau diseinatzailek parte hartuko dute Donostiako Ehungintza Profesionalaren IV. Azokan, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak bultzatuta

 

San Sebastian Showroom, Ehungintza Profesionalaren Azokaren IV. edizioan Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoaren Moda Klusterrak hautatutako lau diseinatzailek hartuko dute parte. Zinegotzigoak lau diseinatzaileren azoka-egun osoan laguntza/aholkularitza eskainiko die markak modu eraginkorrean aurkez ditzaten erosle potentzialen aurrean. Hautatuak honako hauek dira: Ana Olazabal, Akukuna, Haizea Harranz eta Amarenak.

 

Azoka urtarrilaren 26an izango da Tabakaleran, 4. solairuko Kutxa Kultur gunean, 10:30etik 20:00etara bitarte. Helburua da erakusketa eta salmentako plataforma profesionala sortzeko premia betetzea, parte hartzen duten markak eta diseinatzaileak hazten eta ezagutzera ematen laguntze aldera. Edizio honetan, Ekonomia Bultzatzeko, Merkataritzako, Ostalaritzako eta Turismoko zinegotzia den Ernesto Gascoren arabera, “Donostia Moda Klusterrak Donostiako lau diseinatzaileren parte-hartzea bultzatuko du berriro ere, haien marka merkaturatzeko eta moda-diseinatzaile bezala ezagutzera emateko aukera izan dezaten”.

 

Deialdi publikoa egin eta gero, lau proiektu hautatu ziren, ondorengo irizpideak kontuan hartuta:

  • Diseinatzaileak donostiarrak izatea.
  • 2017-2018 udazkena-negua bilduma edukitzea, edo, horren faltan, denboraldiko bilduma.
  • Diseinuan, jantzigintzan eta akaberetan kalitatea izatea eta ekoizteko gaitasuna izatea.

 

Hauek dira edizio honetarako hautatutako lau proiektuak:

feria textil akunaAkukuna. "Xehetasun txikiak" bilduma egiteko, naturak ematen dizkigun xehetasun txiki, gauza txiki horietan inspiratu da. Gauza politak, ederrak, inspiratzen dutenak. Arropa orijinalak, motiboekin eta print erromantiko eta samurrekin jolasten dutenak. Jantzi funtzionalak eta erosoak, aldea ezartzen duten xehetasun originalekin. Lur tonuak, grisak eta ehun jaspeztatuak nagusi; kirol-jertseak, jertseak eta strech jertseak. GOTS ziurtagiri ekologikoa.

 

 

feria textil akAmarenak. Donostiako sinadura gazte honek euskal tradizioko berokiak eta txaketak birsortu ditu arropa orijinalak egungo gustuetara egokituaz, gizonentzat zein emakumeentzat. Ondorioz, jantzi dotoreak, moldaerrazak eta atenporalak sortu dira. Ehun naturalak erabiltzen ditu, kalitate handikoak; hala nola, merino artilea eta cashmere, Espainian ekoiztuak. Jantziak ia eskuz egiten dira Gipuzkoako tailerretan; hori dela-eta, edizio mugatuko bilduma txikiak egin ditzakete eta jantzi pertsonalizatuak eta esklusiboak ere bai, saltokientzat nahiz partikularrentzat.

 

 

feria textil haizeaHaizea Arranz. Dotorezia, glamourra eta erromantizismoa lantzen duen moda-etxea. Jantzi guztiak eskuz egin dira, banaka, serieko produkziorik gabe. Haizea Arranzek kalitate handiko materialak erabiltzen ditu, eta pieza bakoitza mimo handiarekin eta xehetasunik txikiena ere zainduaz sortzen du, produktu esklusiboa eta bakarra eskaini ahal izatearren.

 

 

feria textil alasAna Olazabal. Ile sintetikoa erabiltzen du ehun nagusi gisa, eta kolore beltza eta berdea konbinatzen ditu jantzi berriak sortzeko. Jantzi horiek hegaztietan inspiratutako "Alas" bildumaren jarraipen bat dira. Halaber, lits batzuk ikus daitezke kanpoko arropetan, eta, ready to wear delakoa alde batera utzita, goi- mailako jantzigintzako jantzi batzuk ere ikus ahal izango dira.

 

 

Gipuzkoa Moda Elkarteak antolatutako azokaren helburua da lehiakideengandik bereizteko modako produktu berriak bilatzen dituen publiko profesionalari soilik bideratutako salmenta-gunea garatzea. Hor sartuko lirateke modaren sektoreko profesional guztiak; hau da, dendak, prentsa espezializatua, banaketa- eta logistika-enpresak, modako argazkilariak, aholkularitzak, jantzigintza-tailerrak, e.a.

 

Azken berriak

donostiako-sustapenak-birgaitze-energetikoaren-inguruko-bi-jardunaldi-tekniko-antolatu-ditu
2019ko otsailaren 7an eta 8an, bi jardunaldi tekniko antolatu zituen Donostiako... gehiago
pintxoen-galak-zilarrezko-lehen-barandak-entregatuko-ditu-donostiako-ostalaritza-establezimenduentzako-kalitatearen-labela
Miramar Jauregian egingo da otsailaren 26an Donostiako Pintxoaren Institutu sortu... gehiago
udalak-baratza-profesionalak-prestatu-ditu-auditz-akularen
Alkateordetzak, Donostiako Sustapenaren bitartez, Donostia Urban Lur proiektua abian... gehiago
donostian-egin-da-replicate-proiektu-europearraren-hirien-lehen-webinarra-donostiako-sustapenak-eta-oxfordeko-unibertsitateak-antolatuta
Donostiako Sustapenak (Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak) Leycolan, Eurohelp eta... gehiago

Azken ekitaldiak

donostian-wed-in-izango-da-hiriko-ezkontzen-nazioarteko-lehen-azoka
Otsailaren 23an eta 24an egingo da Miramar Jauregian, eta sektoreko 35 enpresak beren eskaintza... más
donostia-moda-klusterrak-zine-eta-modako-i-zikloa-abian-jarri-du
Donostiako Alkateordetzak eta Donostia Moda Klusterrak Zine eta Modako Zikloaren lehenengo edizioa... más
urtarrilaren-31ra-bitarte-luzatu-da-zilarrezko-barandara-aurkezteko-epea-pintxoen-tabernen-kalitatezko-labela
Urtarrilaren 31n amaituko da Donostiako ostalaritza-establezimendu interesatuek Zilarrezko Baranda... más