logo ayuntamiento cabecera

Kopenhagera misio sektoriala, SmartEnergy / Ikus-entzunezkoen-Digitalen Klusterra

 

2015eko Nazioarteko Enpresa Misioan Kopenhagera joan gara, eta gaia Smart Cities-Hiri Adimentsuak izan da. ...

 

Munduko biztanleriaren erdia baino gehiago hirietan bizi da, eta CO2 isurketen %75aren arduradunak dira. Hirigintza iraunkorraren eta energia aldetik hiri eraginkorragoak izatearen aldeko apustu argia egin dute Danimarkan. Danimarkak trantsizioaren burua izatea erabaki du eta hazkunde ekologikoko ekonomiaren motore izatea, erregai fosiletatik erabat askea, 2050 urterako. UIT-Telekomunikazioen Nazioarteko Batasunak (Nazio Batuen erakunde espezializatua IKTetarako)

 

2014an Danimarka lehen postuan jarri zuen IKTeen Garapen Indizean; neurri horrek 166 herrialde sailkatzen ditu IKTetarako sarbide-mailaren, horien erabileraren eta ezagutzen arabera. Danimarkak, halaber, postu liderra du Administrazio Digitalean, eta zortzigarren postuan aurkitzen da IMD sailkapenean (Munduko Lehiakortasunaren Urtekaria).

 

Danimarkako hiriburuak biltzen du biztanle gehien, 1,3 milioi pertsona (ia bi metropoli-gunea kontuan hartzen badugu). Kopenhage kultura, negozio, komunikabide eta zientziaren eskualde-zentro garrantzitsua da. Bizitzaren zientziak, informazioaren teknologiak, itsas garraioa eta ikerketa eta garapena funtsezko faktoreak dira hiriko ekonomian. Bizi-kalitate oneneko hirietariko bat bezala hartua zegoen dagoeneko, baina orain Kopenhage mundu osoko smart city garrantzitsuenetariko bat da, ingurumena errespetatzen duena, eta munduko lehen karbono neutraleko hiriburu izatera iritsi nahi du 2025. urtean.

  

Aurkezpenak


State of Green 

Thomas Dahl

Thomas Dahl Thellesen, Proiektu Zuzendaria.

Danimarkako Gobernuak, Danimarkako Industriaren Konfederazioak, Energiaren Danimarkako Elkarteak, Nekazaritza eta Elikagaien Danimarkako Kontseiluak eta Industria Eolikoaren Danimarkako Elkarteak sortutako elkarte publiko-pribatua da. Danimarkako marka berde ofizial gisa, State of Green elkartean biltzen dira energiaren, klimaren, uraren eta ingurumenaren arloko agente nagusiak, eta nazioarteko harremanak sustatzen ditu.

 


Danish Energy Agency. 

copenhague 2

Anders Hasselager, Kontseilaria-Aholkularia.

Klima, Energia eta Eraikuntzaren Ministerioaren mendeko erakundea. Erakundea energiaren ekoizpenarekin, hornidurarekin, garraioarekin eta kontsumoarekin loturiko jarduera-mota guztiez arduratzen da, energia-eraginkortasuna eta aurrezteak barne, nahiz CO2ren helburu nazionalak eta berotegi-efektuaren isurpenak mugatzera zuzenduriko ekimenak betetzeaz.

 


Clean 

copenhague 3

Bjarke Kovshøj, Proiektuen Garapeneko zuzendaria.

Danimarkako teknologia garbien sektoreko irabazi asmorik gabeko 170 erakundek eta enpresak osaturiko klusterra. CLEAN klusterraren helburua da plataforma erakargarria sortzea ezagutzak eta lankidetza trukatzearren Danimarkako eta nazioarteko enpresen, instituzioen, erakundeen eta agintarien artean.

 


Copenhagen Capacity

Djouhara Oualli A. Westberg, Negozioen Garapeneko zuzendaria.

Copenhagen Capacity-k atzerriko enpresa eta inbertsoreak laguntzen ditu Copenhagen eskualde inguruan negozio aukera berriak topatzeko eta garatzeko inongo kosturik gabe. Copenhagen eskualdeak 6 kluster batzen ditu: Teknologia sostenigarriak, IKT, Bizitza zientziak, Garraioa eta Logistika, Sormen Industria eta Elikapena.

 Sektore estrategikoak

 


Scotia A/S

conpenhague 4

Henrik Eggert, CEO Scotia A/S

Kaleko argiak diseinatu eta hornitzeko enpresa energia berriztagarriarekin, eraisolatuan edo sareari lotuta.

 


Kopenhageko Hiria. Plan Klimatikoa 2025.

copenhague 6

Morten Højer, Ekonomia eta Klimaren Aholkulari Burua.

Kopenhageren helburua da karbonoan lehen hiriburu neutro bilakatzea 2025. urtean, 50 ekimen deskribatzen dituen ekintza-plan estrategikoaren bitartez. Ekimen bakoitzak 2015erako CO2 isurpenak %20 murrizteko helburua betetzen du. Azterketen arabera, bost urtetan zehar, negozio-bolumena %55 gehitu da sektore berdean.

CPH 2025 Climate Plan:

 


Copenhagen Solutions Lab.

The smart city of Copenhagen

Søren Kvist, Copenhagen Connecting-en sortzailea eta open data-ko hiriko lanaren sortzailea.

Copenhagen Solutions Lab smart city ekimenetarako hiriko inkubagailua da. Departamentuaren artean lan egiten du hiriko administrazioarekin eta tokiko nahiz nazioarteko enpresekin elkarlanean, bai eta ezagutzako erakundeekin ere benetako hiriko erronken aurrean ideia, teknologia eta irtenbide berriak sortu eta probatzeko, hiriko plangintzarekin nahiz eraikitako ingurunearekin harremanak sortzeko forma berriak sortuz. 2014an, Kopenhage-k World Smart Cities Award saria erdietsi zuen ”Copenhagen Connecting” izeneko bere planagatik.

 


HOFOR  enpresekin topaketa.

Gorm Elikofer, Director Cliente / VP en HOFOR A/S.

Eraikinetako energiaren kudeaketa eraginkorra Gorm Elikofer, Merkataritza Zuzendaria HOFOR Danimarkako zerbitzuen enpresa handiena da ur-horniduran, hondakinuren tratamenduan, district heating-en eta gasean. Turbina eolikoak ere egiten dituzte. Danimarkako milioi bat pertsonak HOFORri esker dute hornidura. 8 udalerriren konpainia da, % 73 Kopenhagerena izanik.

 


KAMSTRUP

Kristian Rokkjær, Gerente de Producto, Kamstrup.

Lena Warming, Director de Equipos, Servicios Comerciales, Kamstrup.

AffaldVArme Aarhus-eko proiektuaren aurkezpena (kontsumo eta sareko datuen erabilera eneregia optimizatzeko) Kristian Rokkjær, Produktuen Kudeatzaiela, Kamstrup Lena Warming, Ekipoen Kudeatzailea, Merkataritza Zerbitzuak, Kamstrup Kamstrup energia eta ur-horniduren sistemetarako neurketa adimentsuei irtenbideak emateko fabrikatzaile liderra da, eta OK enpresarena da, osorik. Mundu guztiko energia-enpresei, hornidura-sareko operadoreei eta azpineurketako enpresei ematen die zerbitzua irtenbide berritzaileen gama baten bidez ur, elektrizitatea, berogailu eta hozteko kontsumoa neurtzeko.

 


Danish Technical University. POWERLAB. 

copenhague 10

Christoffer Greisen - Project Manager.

Daniel Esteban Morales - PhD Student, Energy Systems Operation and ManagementCenter for Electric Power and Energy. 

PowerLabDK estatuko GreenLab-etako bat da honako hauen arteko partzuergoak osatuta: DTU – Danish Technical University eta Østkraft (Bornholm-ko konpainia energetikoa). PowerLabDK plataforma esperimental bat da, abangoardiako laborategiak ditu probak egiteko, trebakuntzarako eta elektrizitate eta energian teknologien erakustaldiak egiteko. Gainera, integrazio adimentsuan eta energia berriztagarrien teknologien elkarrekintzan espezializatuta dago.


Gate 21 bisitatzea

copenhague 11

Teddy Sibbern Larsen, Proiektu Zuzendaria, Gate 21

Enpresa pribatuen, ikerkuntzaren eta udalerrien arteko lankidetza. Gate 21-ek industriara gerturatzen ditu tokiko agintariak. Udal-merkatua hazkunde berdearen motore gero eta garrantzitsuagoa da, eta, Gate 21-en proiektuetan, udalerriak laborategi moduan erabiltzen dira irtenbide berritzaileak garatzeko. Era horretan, produktu berriak, sareak eta eskumenak sortzen dira, parte hartzen duten enpresen lehiakortasuna gehitzearekin batera. Ezagutzaren instituzioek jakintza berriak garatu eta probatu ditzakete eskala handian, bazkide publiko eta pribatu oso trebeekin.

Proiektu guztiak bost eremutan oinarritzen dira: Energia eta Baliabideak, Garraioa, Hiria eta Eraikuntza, Smart City eta Hazkunde berdea

Bisitatuko den LivingLab garrantzitsua:

- Doll:

Plataforma publiko-pribatua argiztapen berritzaile eta adimentsuen irtenbideakprobatzeko. 

 


Visita al Distrito Nordhavnen

copenhague 12

Christian Sonne,Proiektuen Arduraduna

Datozen 40 urtetan, Nordhavn (Kopenhage) barruti iraunkor berri bilakatuko da lehendik dauden negozioetarako, portuaren ingurunerako eta zaindu beharreko eraikinentzat. Bisita honetan, Eskandinaviako hiri-garapeneko proiekturik handienaren historia erakutsiko da; halaber, hiri-garapenak aurrean dituen erronkak agertuko dira, Nordhavnen ingurua gaur egun dagoen bezala ezagutuaz. Bisita hasteko, ingurunerako planak aurkeztuko dira, Århusgade eremurako toki-planean oinarrituta, eta, jarraian, inguruan ibilalditxo bat egingo da.

Proiektu hau CPH City & Port Development enpresak kudeatzen du, hirigintza garapen enpresa publikoa da, %95a Kopenhage Hiriarenea eta %5a Daniar


Leapcraft enpresa bisitatu

August Ussing, Proiektuen Administratzailea.

Leapcraft diseinu, big data eta teknologian baliabide berritzaileak eskaintzen dituen mundu-mailako hornitzailea da. Nazioarteko eta diziplina anitzeko lan-taldea du, esperientzia handikoa big data-n eta diseinuan, erabiltzailea interaktiboen interfazeen bitartez, bezeroen testuinguru espezifikoaren arabera. Produkzioa kalitate handikoa izan dadin eta baliabideak behar bezala gauza ditzan, enpresak bere baliabideak eraikitzeko baterako lana egiten du, hasierako prototipoak eta begizten iterazioa.

Baliabide nabarmena:

Kopenhage, ekimen berdeen barruan, hainbat baliabide estrategiko adimentsutan murgildu da trafiko-arloan, pilaketa eta isurpenak murriztu eta segurtasuna gehitze aldera, ibilgailuen nahiz bizikleten trafikoan. Sentsoreetan lortutako aurrerapen teknologiko, cloud computing eta simulazio-algoritmo berriei esker, datuak eskala handian biltzean oinarritutako trafiko-ereduak eraiki ahal izan dira. Proiektu horren barruan, CITELUM, Danish Technical University (DTU) eta Leapcraft-ek osatutako kontsortzioak, Cisco eta Silver Spring-ekin lankidetzan, CITS izeneko plataforma berria garatu du.


Susan Hedlund & Ernesto Gasco

copenague 14

Kopenhague-ko Lehen Alkate Ordearekin elkartzea. Kopenhague eta Donostiako Udalen arteko aurkezpena.

Susan Hedlund, Lehen Alkate Ordea, Kopenhague-ko Udala.

 


Alberstlund-eko Udaletxera bisita eta hiriko proiektuaren aurkezpena.

copenhague 15

Christian Oxenvad, Asesor Energético y Arquitecto. Albertslund-eko Udaletxea.

Helbidea: Nordmarks Alle 1

2620 Albertslund

Alberstlund hiria (30.000 biztanle), bertako Udalaren bitartez, ingurumen-mailan %100eko ziurtagiria lortzen duen lehen hiri bihurtu zen 2008an. Hiri horren kontzeptua (kontzeptu horrengatik Eskandinaviako Energiaren Hiri izendatu zuten 2011n), eraikinen berrikuntzan oinarritzen da energiaren azken aurrerapen teknologikoak, airearen barneko kalitate handia eta eraikitzeko zentzuzko metodoak nahasiz, eta arrazoizko prezioetan, gainera. Horrez gain, Alberstlund-eko hiria hiriko laborategi modura erabiltzen da teknologia berri garbiak garatzeko hiriaren eta bertako herritarren garapenarekin lotura estua izanik.

 

Azken berriak

donostia-boston-hirira-gerturatu-da-talentua-erakartzeko-eta-trukatzeko
Donostiako Sustapeneko teknikarien ordezkaritza Bostonen izan zen otsailaren 15ean... gehiago
donostiako-sustapenak-birgaitze-energetikoaren-inguruko-bi-jardunaldi-tekniko-antolatu-ditu
2019ko otsailaren 7an eta 8an, bi jardunaldi tekniko antolatu zituen Donostiako... gehiago
pintxoen-galak-zilarrezko-lehen-barandak-entregatuko-ditu-donostiako-ostalaritza-establezimenduentzako-kalitatearen-labela
Miramar Jauregian egingo da otsailaren 26an Donostiako Pintxoaren Institutu sortu... gehiago
udalak-baratza-profesionalak-prestatu-ditu-auditz-akularen
Alkateordetzak, Donostiako Sustapenaren bitartez, Donostia Urban Lur proiektua abian... gehiago

Azken ekitaldiak

donostian-wed-in-izango-da-hiriko-ezkontzen-nazioarteko-lehen-azoka
Otsailaren 23an eta 24an egingo da Miramar Jauregian, eta sektoreko 35 enpresak beren eskaintza... más
donostia-moda-klusterrak-zine-eta-modako-i-zikloa-abian-jarri-du
Donostiako Alkateordetzak eta Donostia Moda Klusterrak Zine eta Modako Zikloaren lehenengo edizioa... más
urtarrilaren-31ra-bitarte-luzatu-da-zilarrezko-barandara-aurkezteko-epea-pintxoen-tabernen-kalitatezko-labela
Urtarrilaren 31n amaituko da Donostiako ostalaritza-establezimendu interesatuek Zilarrezko Baranda... más
FacebookTwitterLinkedin