logo ayuntamiento cabecera

Donostia Week INN” Berrikuntzaren Astean 20 ekitaldi egongo dira, nazioarteko 52 aditurekin

Donostiako Udalak, Donostiako Sustapena sozietatearen bidez, Donostia Week INN antolatu du urriaren 21etik 31ra: jardueraz betetako 10 egun, hiriaren ekosistema berritzaile zabala erakusteko. Donostiako enpresek, ekintzaileek, unibertsitateek, teknologia zentroek eta hiritarrek ekintza ugariz osaturiko programa batean parte hartuko dute, eta horretan, berrikuntzaren alde sustatzen dituzten ahaleginak agerian utzi, lankidetza sustatu eta Europako, EEBBetako eta Afrikako beste hiri batzuetako adibideak ikusi ahal izango dira.

 

Herritarrek protagonismo berezia izango dute “Donostia Open INN” berrikuntza plataforma ireki eta parte-hartzailearen bidez. Bertan, ideiak eman ahal izango dituzte hiria hobetzeko (www.fomentosansebastian.org/donostiaopeninn).

 

Donostia WeekINN

 

Donostian 4000 pertsonatik gora ari dira I+G+b esparruan lan egiten, eta berrikuntzari lotutako teknologia zentro, unibertsitate eta erakundeen sare zabala dago. Donostiako Sustapenak antolatutako Donostia Week INN ekimenaren bidez, Donostia Hiri Berritzailearen alderdi hori ezagutarazi eta esparru horretan askotan modu ezezagunean egiten den lanaren berri eman nahi da, Donostia posizionatuz; horrez gain, hiriko berrikuntza eragileen arteko lankidetza sustatu nahi da, eta hiriko erronkak negozio-aukera eta proiektu berri moduan hurbildu nahi dira.

 

Ekitaldia barruan hartzen duen hiri-estrategiaren bidez, berrikuntza osagai giltzarri moduan bultzatu nahi da eredu ekonomikoa aldatzeko, enpresekin, ekintzaileekin, teknologia zentroekin, unibertsitateekin, finantza-entitateekin eta hiritarrekin lankidetza estuan, enplegua sortzen duten balio erantsiko proiektuak bultzatuz.

 

Donostia Week INN urriaren 21etik 31ra izango da, eta toki eta nazioarte mailan berrikuntzaren esparruan dauden eragilerik aipagarrienak bilduko ditu. Astea inauguratzeko, Donostia EnpresEKIN egingo da, Donostiako Sustapenak antolatutako kongresuaren bigarren edizioa. Horretan, etorkizuneko enpresetarako ideia arrakastatsu berriak eztabaidatuko dira.

 

Hona hemen beste ekitaldi aipagarri batzuk: Working4Talent (Interreg IVC) Europako kongresua, talentua erakartzeko estrategiei buruzkoa; motibazio-saio bat berrikuntza perspektibak dituzten herritarren gaitasunak aktibatzeko; inbertsio-foro bat tokiko enpresentzat; ikertzaile eta ekintzaileen arteko saioak ikastetxeekin; berrikuntza irekiari buruzko jardunaldi parte-hartzaileak gazteen langabeziaren erronkari aurre egiteko; gizarte-ekintzailetzako ekitaldia; hirietako berrikuntza ereduari buruzko jardunaldia, etab.

 

Hiriko ekonomiarako estrategikoak diren sektoreekin lotutako jarduerek ere tartea izango dute, berrikuntzari lotutako esparruetan: hiri mugikortasunari buruzko ITS Euskadi V. Kongresua, elikadura sektoreari eta garapen iraunkorrari buruzko jardunaldia, surf arloko berrikuntzari buruzko jardunaldia, eta bideo-jokoen negozio-aukerak.

 

Amaitzeko, kultura hiriburu izateari, berrikuntzari eta hirirako aukerei buruzko jardunaldia egingo da. 2008an Europako hiriburu izandako Liverpooleko ordezkariek une hartan sortu ziren negozio-aukerak eta hiriburu izan osteko branding edo posizionamendu estrategia azalduko dizkigute.

 

Berrikuntzaren Astean lehen mailako hizlariak egongo dira, besteak beste, Isabel Aguilera (mundu osoan eragin handiena duten 50 exekutiboetako bat, Fortuneren arabera. Twindocs-eko lehendakaria), Judith Iglehart (Keiretsu Forum, Arrisku Kapitala eta Kapital Pribatua San Frantzisko enpresako Garapen eta Eragiketen nazioarteko lehendakaria), Twiggy Baker (surfeko munduko txapelduna olatu handietan eta enpresaburua, Hegoafrika), Spencer Crawford (Edmond de Rothschild Fundazioko zuzendari ondokoa, Paris) Marika Paakala (StartUpCenter-eko zuzendaria Aalto Universityn, Finlandia), Hilden Holm (Arena Health Innovation-eko CEO, Norvegia) , Yvonne van Hest (Brainport Talent Centre-ko zuzendaria, Holanda) eta Kevin McManus (Sormen eta Estrategia zuzendaria Liverpool Vision-en).

 

Jarduera horiek guztiak garatu ahal izango dira berrikuntzarekin lotutako eragile ugari lankidetzan aritu direlako: alde batetik, laguntza ekonomikoa eskaini dutenak -INTERREG IVC, Europako Batzordea, Gipuzkoako Foru Aldundia, AT Brand, Working4Talent eta Mediatic; eta bestetik, berrrikuntzrekin lotutako hainbat erakundeen parte-hartzea, hots, Innobasque, BioDonostia, Cristina Enea, Basque Culinary Center, Donostia 2016 Hiriburutza, Yuzz, Ikasplay, Ibercom, Irisbond, Indra, IXO Group, Keiretsu Forum, Axular Lizeoa, UnLtd, Bristol City Council, Akamon entertainment, Girls, Wimi, Cork Institute of Technology, IBR Sistemi, Bitoon, Hydra, Astoria7 Tenedor Tours, Wheb, Knowledge Economy Network, Tech for Society, Mlc-its Euskadi, Ajuntament de Barcelona, Bilboko Udala, Gasteizko Udala, Indra, Brainport Eindhoven, Arena Helse Forskning Innovasjon, Aalto- Yliopisto, La Caixa, Uvesco, Make it in Ireland, Genius!, Liverpool Vision, Afi, Gare Apps, Barcelona Activa, Invest in Grenoble-Isère, Fundación Edmon Rothschild, Provincia di Torino, FMG Merkataritza Federazioa, Gipuzkoa Ostalaritza, etab.


DonostiaINN. Berrikuntzaren weba Donostian

Berrikuntzaren Astearekin batera, DonostiaINN (www.fomentosansebastian.org/donostiainn) weba abian jarriko da: berrikuntzari oso-osorik lotutako weba izango da, 3 ardatz nagusirekin: pertsona eta erakunde berritzaileen erkidegoa harremanak eta sareko lana indartzeko, gizarte-berrikuntza sustatzeko atala, eta berrikuntza irekirako atala (Donostia Open INN). Era berean, Talent Housen edo hirian berrikuntzari lotutako proiektu, laguntza eta jarduera guztiak, tokiko eta nazioarteko programak eta Donostiako berrikuntza ekosistemari buruzko datuak biltzen dira.


DonostiaOpenINN. Partaidetzarako eta berrikuntza irekirako plataforma

Donostiako Sustapenak elkarlaneko plataforma sortzailea garatu du, Donostian berrikuntza irekia sustatzeko: www.fomentosansebastian.org/donostiaopeninn. Plataformaren xedea herritarrei ahotsa ematea da, hiria hobetzeko ideiak eman ditzaten.


Webaz gain, hirirako giltzarriak diren zenbait eragile biltzen dituen lantaldearekin lan egiten da (teknologia zentroak – CEIT, CICTourgune etab.-, unibertsitateetako ordezkariak -UPV-EHU, Tecnun, Deusto-, institutuak eta lanbide heziketako zentroak, enpresak, 2016ko hiriburu proiektuko eragileak, ekintzaileak, gazteak, etab.). Taldeak hiriko erronkak ebazteko ideiak eta balizko konponbideak garatzen ditu.

 

Hona hemen plataforman jasotako lehenengo erronkak:

 

  • Nola hobetu dezakegu gazte kualifikatuen eta lanbide-aukeren arteko lotura Donostian?
  • Donostiako Sustapenak Donostiako ekonomia bultzatu nahi du. Zure ustez, zein izan beharko lirateke plan berriaren zutabe nagusiak?

Herritarrak webean sartu eta ideiak eman ditzakete.

 

 

Ikus programak:

Laguntza ekonomikoak

ESKA EZAZU DIRU-LAGUNTZA ONLINE


LAGUNTZA EKONOMIKOAK


PROGRAMAK


ZERBITZUAK


BEKAK


PROGRAMA AIPAGARRIAK



Donostia-San Sebastián UP! 2019

9,5 milioi euroko aurrekontuarekin, Donostiako Alkateordetzak, Donostia UP! 2019 Planaren bitartez, Donostiako Sustapenak gauzatuta, berriro ere abian jarri ditu epe ertainera eta luzera aplikatu beharreko neurriak, giza kapitala, enpresen lehiakortasuna eta lurralde-kohesioa bezalako kontzeptuen inguruko estrategiaren zati bezala ...

GEHIAGO IRAKURRI

Azken berriak

donostiak-surf-hirien-munduko-sarearen-bileran-parte-hartu-du-brasilen
Donostia Surf City klusterreko ordezkariak eta bertako surf enpresak Brasilgo Santos... gehiago
donostiako-gabonetako-azoka-handia-berritasunez-gainezka-bueltatuko-da
Aurtengo Donostiako Gabonetako Azokak azaroaren 30ean irekiko ditu ateak. Ekonomia... gehiago
alemaniako-hainbat-ekoizpen-etxe-izan-dira-gipuzkoan-lurraldeak-filmatzeko-eskaintzen-dituen-aukerak-ezagutzen
Donostia-Gipuzkoa Film Commission erakundeak –Donostiako Udaleko Ekonomia... gehiago
replicate-proiektuak-florentzian-urteko-emaitzak-aurkeztu-ditu-europar-batzordearen-aurrean
Urriaren 28an, Donostia Sustapena (Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzia) Florentziara... gehiago

Azken ekitaldiak

donostian-sustepenak-parte-hartu-zuen-bartzelonako-smart-city-expo-world-congress-en
FoDonostiako Sustapenak (Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak) laugarren urtez jarraian parte hartu zuen... más
donostia-smart-klusterrak-viena-bisitatu-du-bertako-smart-estrategia-ezagutzeko
Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak Donostia Sustapenaren bidez antolatutako misio komertzialak... más
blockchain-praktikan-nola-aplikatu-gure-enpresetan
Donostiako Sustapeneko Smart Klusterrak antolatutako jardunaldia, Blockchainek Smart aplikazio eta... más
FacebookTwitterLinkedin