logo ayuntamiento cabecera

Fantasiazko eta Beldurrezko Zineman akreditatu eta abonatuek deskontuak dituzte Made In San Sebastián establezimenduetan

“Made In San Sebastián” promozioak, Donostiako Sustapeneko Film Commission-ek sortuak, deskontuak eskaintzen ditu Donostiako 70 establezimendu baino gehiagotan.

 

convenio

 

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXV. Edizioan akreditatutako edo harpidetutako pertsona guztiek, gutxienez, %10eko deskontuaz gozatu ahal izango dute Made In San Sebastián promozioari atxikitako 73 establezimendutan. Deskontu horien onuradun izateko, atxikitako establezimenduetan beren akreditazioa aurkeztu besterik ez da egin behar urriaren 25etik azaroaren 1era bitartean.

 

Enpresen zerrenda Zinemaldiko ongietorri-gidan eta Donostiako Sustapenaren  web-orrian edo Film Commission  web-orrian kontsultatu ahal izango da. Gailu mugikorrek ere eskuragarri edukiko dute informazioa ibilbide geolokalizatuaren bitartez.

 

Aurten, gainera, leihatiletan sarrera erosterakoan, txapa bat entregatuko da. Txapa hori zerrendako Made In Donostia establezimenduetan erakusten dutenek ere % 10eko deskontua edo eskaintza baliokidea izango dute.

 

Establezimendu kideen artean, besteak beste, tabernak, jatetxeak, hotelak, apartamentuak, moda eta osagarrien dendak, kasinoa, kristaldegiak, dekorazioa, estetika, emanaldiak eta zerbitzuak, arte-galeriak, informatika, bitxi-denda, optikak, sex shop, garraiobideak, kirol-dendak eta bizikletak alokatzen dituzten dendak sartzen dira.

 

logos

Azken berriak

san-sebastian-gipuzkoa-film-commission-ak-berriro-ekin-dio-jarduteari-filmaketen-berraktibazioarekin
Covid-19aren ondoriozko ia hiru hilabeteko geldialdiaren ondoren, pelikula eta... gehiago
donostiako-sustapenak-hiri-adimendun-gisa-duen-eskarmentuaren-berri-emango-dio-costa-ricari
Donostiako Udalaren mendeko entitate publiko horrek ezagutzak transferitzeko... gehiago
donostia-sustapenak-energia-plangintzako-bere-esperientzia-aurkeztuko-du-hotmaps-europar-proiektuaren-azken-konferentzian
Hurrengo ekainaren 30ean izango da HOTMAPS proiektuaren azken konferentzia online.... gehiago
donostia-sustapenak-eta-biodonostiak-turinera-eraman-dute-donostiako-esparru-biosanitarioa-garatzeko-orduan-izan-duten-esperientzia-eta-lankidetza
Turin hiriak Donostiaren esperientzia eta Biodonostia eta Donostia Sustapenaren... gehiago

Azken ekitaldiak

donostiako-sustapena-elikadura-sistema-eraldatzeko-proiektu-europar-batean-ari-da-parte-hartzen
Donostiako Sustapenaren bitartez, Fusili proiektuan ari da parte hartzen Donostia, Europako beste... más
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-donostia-smart-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-guztiona-nekazaritzako-elikagaien-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más