logo ayuntamiento cabecera

Ostalaritza eta Merkataritza Elkarteak, Donostiako Udala- Donostiako Sustapena eta finantza-erakunde bat elkartu dira lokalen birgaitzea bultzatzeko, 2016 urtera begira

 

Donostiako Udalak EIOZen1 zerga-tasa jaitsiko du, %5etik %3ra edota %2,25era ere bai auzorik kaltetuenen kasuan.

 

Donostiako Sustapenaren Smart Energy klusterrak laguntza-ildo bat proposatu du kostua murrizteko auditoriak egin eta kostu energetikoak aurrezteko aukera ematen duten gailu berriak sartzerakoan; horrela, %50era bitarteko diru-laguntza egongo da.

 

SabadellGuipuzcoano-k baldintza bereziak eskainiko ditu finantzaketarako; horrela, "Donostiako Lokal Komertzialak Berritzeko 2016 Mailegua" izeneko kreditu-ildoa sustatuko du.

 

Donostia 2016 Europako Hiriburutzak kulturan ez ezik, hiriko jarduera ekonomikoan ere eragina izango du. Hori dela-eta, kontu horren inguruan diseinatzen ari diren neurri guztien artean, Donostiako lokal komertzialak birgaitzearekin lotutako akordio hau nabarmentzen da.

 

Programak honako erakunde eta entitate hauen guztien lankidetza-izpiritua du: Donostiako Merkatarien Elkartea (SShops Donostia), Gipuzkoako Ostalaritza Enpresarien Elkartea, Donostiako Udala, Donostiako Sustapena eta SabadellGuipuzcoanok. Era berean, mezu argia eskaintzen du: saltoki guztiak prest izatea 2016. urtean, Donostian, kaleak, saltokiak, jatetxeak, auzoak, e.a. nabarmendu daitezen.

 

Ildo horretan, Udalean, Osoko Bilkurak ordenantza fiskalak onartu berriak ditu. Hain zuzen ere, ahalegina egin du EIOZen zerga-tasa jaisteko, 2016. urteari begira hiriaren irudia hobetzen laguntzeko helburuarekin. Modu horretan, 2015ean eskatutako lizentzia guztiei zerga-tasa murriztuko zaie %5etik %3ra, eta 2014ko DESP2 Planean lehentasunezko bezala definitutako eremuetan (27. Poligonoa, Bidebieta, Papin, Altza, Intxaurrondo, Loiola Martutene edo Amara) aurkitzen diren lokalek murrizketa handiagoa izango dute; hots, aipatu zergaren %50 baino gehiago, zehazki, %2,25ekoa (obra-lizentziatan).

 

Bestalde, Donostiako Sustapenaren Smart Energy enpresa-klusterrak kostuak murrizteko beste laguntza-ildo batzuk proposatu ditu, kostu energetikoak hobetzeko gailu berriak jarriz gero. Gehienez %50eko diru-laguntza emango da auditorietarako eta birgaitze-proiektuetan energia-eraginkortasunaren arloan egin daitezkeen gomendioetarako. Gehienez 400 €-ko gastua izanez gero (diagnostiko energetiko bakoitzeko kalkulaturiko kopuru handiena, green commerce bezalako programekin izandako esperientziarengatik), Donostiako Sustapenak 200 €-ra bitarteko laguntza emango du 2015ean egin beharreko obretarako, energia aurrezpenari lotuta. Smart Energy klusterreko donostiar enpresek egin ditzakete auditoria energetikoak.

 

Ekimen pribatuaren bidez obrak egin ahal izateko, aurrean aipaturiko bi laguntzei SabadellGuipuzcoano erakundearekin egindako akordioa gehitu behar zaie. Entitatea liderra da ICO kredituak ematen Gipuzkoan, eta lokalak berritzeko kanpainarekin bat egin du, 2016. urteari begira. Finantza-erakundeak finantzaketarako baldintza bereziak jarriko ditu, eta "Donostiako Lokal Komertzialak Berritzeko 2016 Mailegua" izeneko kreditua sustatuko du.

 

Zehazki hiriarentzat izango den kreditu-linea horren hasierako baldintzak negoziatu ahal izango dira, eta proiektuaren %100 finantzatu ahal izango da. Epea gehienez 5 urtekoa izango da (negozia daiteke), kadentzia urte 1era bitartekoa eta interes-tasa finkoa gehienez %5ekoa, interes-tasan 2 puntura bitarteko murrizketa lortzeko aukerarekin. Horrez gain, ez du komisiorik izango, irekiera kenduta (%0,75ekoa). Gainera, Banco Gipuzkoanok konpromisoa hartuko du eskaerari gehienez ere 7 eguneko epean erantzuteko.

 

Azkenik, Donostiako Merkatarien Elkarteak (SShops Donostiak ordezkatuta) eta Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak lokalak birgaitzeko kanpaina honetan parte hartu dute, baita ere. Horrela, bazkideen artean zabaltzeko lana egingo dute. 2015. urtean indarrean izango diren laguntza horiek eskuratu ahal izateko, bide hauek erabili ahal izango dira: aipatu Elkarteak, SabadellGuipuzcoano-ren edozein bulego edo Donostiako Sustapenaren bulegoak.

 

1.- Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga.

2.- Donostiako Ekonomia Sustatzeko Plana.

Laguntza ekonomikoak

ESKA EZAZU DIRU-LAGUNTZA ONLINE


LAGUNTZA EKONOMIKOAK


PROGRAMAK


ZERBITZUAK


BEKAK


PROGRAMA AIPAGARRIAK



Donostia-San Sebastián UP! 2019

9,5 milioi euroko aurrekontuarekin, Donostiako Alkateordetzak, Donostia UP! 2019 Planaren bitartez, Donostiako Sustapenak gauzatuta, berriro ere abian jarri ditu epe ertainera eta luzera aplikatu beharreko neurriak, giza kapitala, enpresen lehiakortasuna eta lurralde-kohesioa bezalako kontzeptuen inguruko estrategiaren zati bezala ...

GEHIAGO IRAKURRI

Azken berriak

donostiak-surf-hirien-munduko-sarearen-bileran-parte-hartu-du-brasilen
Donostia Surf City klusterreko ordezkariak eta bertako surf enpresak Brasilgo Santos... gehiago
donostiako-gabonetako-azoka-handia-berritasunez-gainezka-bueltatuko-da
Aurtengo Donostiako Gabonetako Azokak azaroaren 30ean irekiko ditu ateak. Ekonomia... gehiago
alemaniako-hainbat-ekoizpen-etxe-izan-dira-gipuzkoan-lurraldeak-filmatzeko-eskaintzen-dituen-aukerak-ezagutzen
Donostia-Gipuzkoa Film Commission erakundeak –Donostiako Udaleko Ekonomia... gehiago
replicate-proiektuak-florentzian-urteko-emaitzak-aurkeztu-ditu-europar-batzordearen-aurrean
Urriaren 28an, Donostia Sustapena (Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzia) Florentziara... gehiago

Azken ekitaldiak

donostian-sustepenak-parte-hartu-zuen-bartzelonako-smart-city-expo-world-congress-en
FoDonostiako Sustapenak (Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak) laugarren urtez jarraian parte hartu zuen... más
donostia-smart-klusterrak-viena-bisitatu-du-bertako-smart-estrategia-ezagutzeko
Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak Donostia Sustapenaren bidez antolatutako misio komertzialak... más
blockchain-praktikan-nola-aplikatu-gure-enpresetan
Donostiako Sustapeneko Smart Klusterrak antolatutako jardunaldia, Blockchainek Smart aplikazio eta... más
FacebookTwitterLinkedin