logo ayuntamiento cabecera

Donostiako Udala- Sustapenaren 2015eko Ekonomia Sustatzeko Planean enpleguaren berrikuntza eta kalitatea bultzatuko dira

 

Ekonomia Sustatzeko Planen hiru edizio eta gero eta hiriaren bilakaera ekonomikoa aztertuta (suspertzeko joera erakutsi du), Donostian jarduera-plan integralaren aldeko apustua egiten jarraitu nahi da; horrela, urtean 1.000 lanpostu sortzea bultzatu nahi da, bi giltzarri oinarri hartuta: enpleguaren berrikuntza eta kalitatea. 2015ko DESP Planerako 6.623.774 €-ko aurrekontua izango da, eta abian jarriko da hainbat agente, enpresa, erakunde, zentro teknologiko eta unibertsitateren lankidetzari esker.

 

Donostiako Ekonomia Sustatzeko 2015eko Planaren (DESP) xedea "Enpleguaren Berrikuntza eta Kalitatearen aldeko apustua egiten" izango da. Plana sortzeko, batetik, kontuan izan da hiriak izandako bilakaera ekonomikoa; hots, suspertzeko edo hazkunderako bidera itzultzeko joera erakutsi du (2012 eta 2014 urte artean langabeziaren aldaketa –%4,4koa izan da). Bestetik, Donostiako Ekonomia Sustatzeko Planen hiru urteko balantzea aztertu da; izan ere, 3080 enplegu eta 900 enpresa berri sortzea bultzatu da, lehiakortasuna eta nazioartekotzea hobetzeko 2636 enpresari laguntza emateaz gain

 

Datu horiek aintzat hartuta, Donostiako Udalak, Donostiako Sustapenaren bitartez, Donostiako Ekonomia Sustatzeko 2015eko Plana sortu du. Plan honetan ere, pertsona, enpresa, auzo eta abarren aldeko apustu estrategikoa egiten jarraituko du, 2 zeharkako printzipio indartzearekin batera: berrikuntza eta kalitatea.

 

Kalitatea gure hiria bereizten duen balioa da (bizi-kalitatea, gastronomia, paisaia, talentua,…), eta balio hori enplegura ere eraman nahi da, enplegua egonkorra, zentzuz ordaindua eta etorkizuneko produkzio-proiektuarekin lotua izan dadin.

 

Era berean, berrikuntza ezinbestekoa da jarduera ekonomikoa iraunkorra eta lehiakorra izateko eta giza kapital kualifikatua eta ondo ordaindua bertan mantentzeko eta erakartzeko.

 

2015ko DESP Planean, halaber, hiriari zuzendutako proiektuak bultzatzea beharrezkotzat jo da; alegia, 2016ko Hiriburutzaren garapena bultzatzen duten proiektuak, auzoetan sor daitezkeenak, hiriarekin plataforma teknologiko gisa enpresa-ekimen berriak abian jartzeko aukera ematen dutenak, irtenbideak (berrikuntza irekia, berrikuntza-batzordeak, merkataritza,…) bilatzeko hausnarketa-espazioak sortzeko aukera ematen dutenak, e.a.

 

presen estimulo 2015 contenido 2

 

Pertsonak: kalitatea enpleguan eta talentua indartzea

Pertsonak 2015ko DESP Planaren oinarri dira: gazteetatik hasi eta 45 urtetik gora bitartekoak, prestakuntza-maila altuak dituztenak nahiz ikasketarik gabeak, langabeak, ekintzaileak, proiektu berritzaileak dituzten pertsonak, talentuarekin atzerrian daudenak,… Horientzat guztientzat enpleguan oinarrizko kalitatea izatearen aldeko apustua egingo da. Era berean, kalitatezko kontratazioa eta ibilbideak bultzatzeko proiektuen eta programen aldeko apustua indartu eta gehitu nahi da.

 

Hona hemen ekintza nabarmenenak: Talentu Berritzailea programa (30 urtetik beherakoentzat), hiriko proiektuetarako Talentua itzultzeko programa pilotua, nazioartekotzeko bekak, Esperientzia kontratazio-programa (45 urtetik gorakoentzat), profilen eskaera berria kontratatzeko 2016 programa, ekintzaile gazteak enpresetan sartzea, ikasleak sentsibilizatzea, e.a. Horrez gain, enpleguan kalitatea izateko pilotuak eta foroak garatu nahi dira eremu sektorial ezberdinetan.

 

Enpresak. Sektore estrategiko emergente eta tradizionalen aldeko apustua. Helburua da enpresak bultzatzeko ekimen espezifikoak identifikatzea, definitzea eta garatzea, bereziki enplegu eta berrikuntza arloko aukera berriak sortzeko indar handiagoa dutenak, eta hiriko etorkizuneko sektoreak garatzea bultzatzea. Espezializazio adimentsuaren prozesuan balioa gehitzen duten sektore berritzaileekin lan egiteko laguntza eta lankidetza sustatuko da; era berean, kontuan izango dira osagai estrategikoa duten sektore tradizionalak, hiriko enpleguaren zati handi bat hartzen baitute. Azken horietan garrantzitsua da eragitea berrikuntzaren eta enpleguaren kalitatearen arloan eta 2016ko aukerak aprobetxatze aldera.

 

Hauek dira gehien nabarmentzen diren ekintzak: merkataritza eta ostalaritzarako planak (2016. urterako prestakuntza eta kalitatea, ekintzailetza-programak,…), I+G+b bultzatzeko planak (bonu teknologikoa, transferentzia teknologikoa,…), eteentzako zerbitzu aurreratuak kontratatzeko innplanta laguntzak, ekintzailetzarako laguntzak (Ekin+ programa, enpresak sortzeko laguntzak, ekintzailetza sozialeko programak, moda eta nekazaritzako elikagaiak, nazioarteko eginkizunak, enpresa-berrikuntza sustatzea, e.a.). Horrez gain, hirian berrikuntza indartzeko foroa sortzea bultzatuko da.

 

 

Lurralde-kohesioa: auzoak, hiri-proiektuak eta foroak

Auzoetako merkataritza-jarduerari euste aldera, hurbileko kontsumoa bultzatu nahi da, zonaren espezializazio komertziala berrituaz (kirola, moda, artea/kultura/ikus-entzunezkoak). Era berean, auzoetan ekintzailetza garatzea erraztu nahi da, kontratazioa sustatuko duten neurri espezifikoak abian jartzearekin batera.

 

Hona hemen ekintza aipagarrienak: Altzan merkataritza sustatzea (enplegu-tailerrak, alokairuak,), Egia- sortzailea-Tabakalera (auzoa dinamizatzea, ekintzailetza, sortzeko laguntzak), Grosteam Gros auzoko kirol-merkataritza bultzatzea, merkataritza-plana, belaunaldi-aldaketa eta sustapena Amaran, Erdialdean moda-sektorea bultzatzea, berrikuntzaren astea, SmartKalea proiektua, gizarte-berrikuntzako programa, Donostia Open INN berrikuntza-plataforma irekia, e.a.

 

Donostiako Ekonomia Sustatzeko 2015eko Plana, aurreko 3 planen antzera, hiriko enpresa eta elkarte ehunaren lankidetzarekin sortuko da, eta tartean izango dira agente ekonomikoak, erakundeak eta enpresa ekarleak. Agente horien artean honako hauek aurkitzen dira: Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Innobasque, Keiretsu Forum, Basque Culinary Center, Tecnalia, Behemendi, EHU, Deustuko Unibertsitatea, Tecnun, Mondragon Unibertsitatea, IK4 Aliantza, 27 Industrialdeko Elkartea, CICTourgune, CIC Nanogune, CIC Biomagune, Hispavista, BSK, Ibermática, S21SEC, Banco Sabadell, Caja Rural de Navarra, Ikusi, Grupo Gureak, Yuzz, Ikasplay, Ibercom, Irisbond, Indra, IXO Group, Ekogune, Gaia, Ocean, Trinity, Groseko Indarra, Groseko Surf Eskola, Pukas, DFG, Novia Salcedo Fundazioa, BHI Zubiri Manteo, Nazaret, CENTA, Area, Zubeldia Formación, Cabo Rojo, Noventa Grados, Perfumería Benegas, Tamayo, Zergatik, Minimil, Izadi, Apalategi, BOX, Perfumería Urbieta, Don Serapio, Bang &Olufsen, Loewe, Loreak Mendian, TAK, Dynicon, Wegetit, OTEIC, Gipuzkoako Bazkundea, Vicomtech, Gautena, Nesplora, Ibaia, Auzoa, Zaharrean, Merkatarien Federazioa, SShops Donostia, La Bretxa, Gipuzkoako Ostalaritza Elkartea, DendaSS, AEG, CEI, Ceinpro, Easo Politeknikoa, Egia Bizirik, BioDonostia, Cristina Enea, Axular Lizeoa, Donostia 2016 Hiriburutza etab.

 

Informazio guztia www.fomentosansebastián.com orrialdean aurkitzen da. Informazioa Plana aurrera doan heinean eguneratuko da. Era berean, informazioa postontzietan zabalduko da, 2015eko DESP Planaren neurri nagusiak ezagutzera ematearren.

 

Informazio loturaduna 

Aukera interesgarriak

Laguntza ekonomikoak

ESKA EZAZU DIRU-LAGUNTZA ONLINE


LAGUNTZA EKONOMIKOAK


PROGRAMAK


ZERBITZUAK


BEKAK


PROGRAMA AIPAGARRIAK



Donostia-San Sebastián UP! 2019

9,5 milioi euroko aurrekontuarekin, Donostiako Alkateordetzak, Donostia UP! 2019 Planaren bitartez, Donostiako Sustapenak gauzatuta, berriro ere abian jarri ditu epe ertainera eta luzera aplikatu beharreko neurriak, giza kapitala, enpresen lehiakortasuna eta lurralde-kohesioa bezalako kontzeptuen inguruko estrategiaren zati bezala ...

GEHIAGO IRAKURRI

Azken berriak

donostiak-surf-hirien-munduko-sarearen-bileran-parte-hartu-du-brasilen
Donostia Surf City klusterreko ordezkariak eta bertako surf enpresak Brasilgo Santos... gehiago
donostiako-gabonetako-azoka-handia-berritasunez-gainezka-bueltatuko-da
Aurtengo Donostiako Gabonetako Azokak azaroaren 30ean irekiko ditu ateak. Ekonomia... gehiago
alemaniako-hainbat-ekoizpen-etxe-izan-dira-gipuzkoan-lurraldeak-filmatzeko-eskaintzen-dituen-aukerak-ezagutzen
Donostia-Gipuzkoa Film Commission erakundeak –Donostiako Udaleko Ekonomia... gehiago
replicate-proiektuak-florentzian-urteko-emaitzak-aurkeztu-ditu-europar-batzordearen-aurrean
Urriaren 28an, Donostia Sustapena (Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzia) Florentziara... gehiago

Azken ekitaldiak

donostian-sustepenak-parte-hartu-zuen-bartzelonako-smart-city-expo-world-congress-en
FoDonostiako Sustapenak (Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak) laugarren urtez jarraian parte hartu zuen... más
donostia-smart-klusterrak-viena-bisitatu-du-bertako-smart-estrategia-ezagutzeko
Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak Donostia Sustapenaren bidez antolatutako misio komertzialak... más
blockchain-praktikan-nola-aplikatu-gure-enpresetan
Donostiako Sustapeneko Smart Klusterrak antolatutako jardunaldia, Blockchainek Smart aplikazio eta... más
FacebookTwitterLinkedin