logo ayuntamiento cabecera

Donostiako Sustapenak eta Sabadell Guipuzcoano-k hitzarmena sinatu dute, finantzaketa-baldintza bereziak ekarriko dituena

 

Sabadell Guipuzcoano-k “Donostiako Merkataritza-Lokalak Zaharberritzeko Maileguak 2016” izeneko kreditu-lerroa sustatuko du lokalak birgaitzeko finantzaketa-baldintza bereziekin.

 

Donostia 2016ko Europako Hiriburutzak eragina ez du kulturaren gain soilik izango, baizik eta, baita, hiriko jarduera ekonomikoaren gain ere. Horregatik, gai horren inguruan diseinatzen ari diren neurri guztien artean, Donostiako merkataritza-lokalak birgaitzearekin lotutako akordio hau nabarmentzen da.

 

Akordio honen esparruan, Sabadell Guipuzcoano-k, Gipuzkoan KOI kredituak ematen liderrak, finantzaketarako baldintza bereziak eskainiko ditu, “Donostiako Merkataritza-Lokalak Zaharberritzeko Maileguak 2016” izeneko kreditu-lerroa sustatuz.

 

Hirirako berariazko kreditu-lerro horren hasierako baldintzak negoziazioari eta proiektuaren %100era arteko finantzaketari menpekotuta daude, 5 urtera bitarteko epean (negoziagarria), urtebetera bitarteko kadentziarekin eta, gehienez, %5eko interes finkoarekin, zeina, interes-tasan 2 puntura arte murriztu daitekeen. Gainera, komisioetatik salbuetsirik egongo da, irekiera-komisiotik izan ezik, kontzeptu horretan %0,75 zamatuko delarik. Halaber, Sabadell Guipuzcoano-k egindako eskaerari, gehienez, 7 eguneko epean erantzuna emateko konpromisoa hartzen du.

 

Sabadell Guipuzcoano-k egindako ekarpenari beste organismo eta erakunde guztien –Donostiako Dendarien Elkartea (Donostia SShops), Gipuzkoako Ostalaritzako Enpresaburuen Elkartea, Donostiako Udala eta Donostiako Sustapena– lankidetza gehitu behar zaio mezu argi bat emateko, alegia, establezimendu guztiak doitzea, kaleak, dendak, jatetxeak, auzoak eta abar Donostia 2016an distiratsu ager daitezen.

 

Donostiako Udalak ere, 2016ari begira, lokalak birgaitzeko zeregin horretan lagunduko du, EIOZren zerga-tasa jaitsiz; Donostiako Sustapenaren Smart Energy klusterrak, berriz, laguntza-lerro bat proposatuko du auditoretzak egiterakoan kostuak murrizteko eta kostu energetikoetan aurreztea ahalbidetuko duten gailu berriak sartzeko. Donostiako Denden Elkarteak (SShops Donostiak ordezkatuak) eta Gipuzkoako Ostalarien Elkarteak beren bazkideen artean neurriak zabaltzeko lana egingo dute.

 

Finantzaketari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero:

Aitor Robles Nafarrate

Zonako negozio kudeatzailea. Sabadell Guipuzcoano.

T 646073590 - Ext. 18429

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

 

 

 

Azken berriak

san-sebastian-gipuzkoa-film-commission-ak-berriro-ekin-dio-jarduteari-filmaketen-berraktibazioarekin
Covid-19aren ondoriozko ia hiru hilabeteko geldialdiaren ondoren, pelikula eta... gehiago
donostiako-sustapenak-hiri-adimendun-gisa-duen-eskarmentuaren-berri-emango-dio-costa-ricari
Donostiako Udalaren mendeko entitate publiko horrek ezagutzak transferitzeko... gehiago
donostia-sustapenak-energia-plangintzako-bere-esperientzia-aurkeztuko-du-hotmaps-europar-proiektuaren-azken-konferentzian
Hurrengo ekainaren 30ean izango da HOTMAPS proiektuaren azken konferentzia online.... gehiago
donostia-sustapenak-eta-biodonostiak-turinera-eraman-dute-donostiako-esparru-biosanitarioa-garatzeko-orduan-izan-duten-esperientzia-eta-lankidetza
Turin hiriak Donostiaren esperientzia eta Biodonostia eta Donostia Sustapenaren... gehiago

Azken ekitaldiak

donostiako-sustapena-elikadura-sistema-eraldatzeko-proiektu-europar-batean-ari-da-parte-hartzen
Donostiako Sustapenaren bitartez, Fusili proiektuan ari da parte hartzen Donostia, Europako beste... más
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-donostia-smart-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-guztiona-nekazaritzako-elikagaien-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más