logo ayuntamiento cabecera

Donostiako Sustapenaren «Smart Txomin» proiektuak Hiri Adimentsu eta Jasangarriko eta Hiri Agenda Berriko Proiektu Onenaren CNIS Saria irabazi du

 Ana Aizpuruk eta euken Sések jaso dute saria Donostiako Sustapenaren izenean)

 

  • Sari nazional honek ehundik gora hautagaitza jaso ditu bere kategoria guztietan.
  • CNIS sariek Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioaren laguntza dute.

 

Energia berriztagarriz elikatutako berokuntza eta ur bero sanitarioko sistema zentralizatu batek (District Heating – DH), eraikin zaharren birgaitze energetikoa, ibilgailu elektrikoak erabiltzen dituen garraio publikoko flota,… elementu horiekin eta beste batzuekin Donostiako Txomin auzoak hiri adimendunaren proiektu onenaren saria jaso du XI. CNIS SARIEN (Berrikuntzaren eta Zerbitzu Publikoen Kongresu Nazionala) 2021eko galan, administrazio berritzaileak saritzen dituzten ekimen berritzaileen artean. Sari horiek administrazioak eta pertsona berritzaileenak saritzen dituzte. Joan den azaroaren 26an jaso zuten saria Euken Sesé Donostiako Sustapeneko kudeatzaileak eta Ana Aizpuruk, Udal Sozietate Publiko honen Estrategia Adimentsu eta Sektorialeko arduradunak, zeinak proiektu osoa gidatu eta garatu baitu.

 

Ekonomia Bultzatzeko zinegotzi Marisol Garmendiak adierazi zuenez, "oso pozik gaude sariarekin, gure proiektua onena izan baita aurkeztutako goi mailako hautagaitza ugarien artean. Smart Txomin proiektuak hiri espazio berriak diseinatzeko edo daudenak birgaitzeko orduan administrazio publiko gisa jarraitu beharreko bidea markatzea lortu digu.Sariak agerian jartzen du smart osagaiaren garrantzia, hots, gure herritarren bizi-kalitatea hobetu dezaketen teknologiena”.

 

Sariak aitortu egiten du Donostia Sustapenak Txomin auzoan Smart City-ren estrategiaren eremu garrantzitsuetan egindako lana. Lan horrek, izan ere, alderdi ugari jorratu ditu, hala nola jasangarritasun energetikoa, energia-efizientzia, mugikortasun iraunkorra, gardentasuna eta herritarren parte-hartzea, teknologia eta zerbitzu berriak, azpiegiturak eta ingurumenaren zaintza. Burututako jardueren artean, honako hauek nabarmentzen dira:

  • District Heating sistema, 773 etxebizitzari berokuntza eta ur bero sanitarioa ematen diena, eta berotegi-efektuko gasen CO2 isurketa murriztu duena, urtean 50Tn inguru. Bestalde, etxebizitzen kontsumoak monitorizatzen dira plataforma baten bidez, egoiliarrek beren energia-kontsumoak denbora errealean ezagutzeko aukera izan dezaten, kontsumitzaile konprometituen eta aktiboen rola bultzatuz.
  • Energia-eraginkortasuna. 156 etxebizitza eta 34 merkataritza-lokal energetikoki birgaitu dira (fatxadak, leihoak eta estalkiak), eta auzoko DH sistemarekin lotu dira. Lortutako etekinak honakoak izan dira: erosotasuna hobetzea, berotegi-efektuko gasen isurketa murriztea (95 tona urtean), kutsadura akustikoa murriztea, eraikinen kalifikazio energetikoa hobetzea, estetika homogeneoa eta etxebizitzen balioa handitzea.
  • SmartHomes. Proiektu teknologiko berritzaile bat gauzatzen ari da, SmartHomes izenekoa, eta sistemen monitorizazio ez-intrusibo handia du eraikinaren mailan eta auzoko etxebizitza sozialen mailan. Helburua da, batetik, energia-eraginkortasuna, aurrezpen ekonomikoa, kontzientziazioa eta ingurumen-sentsibilizazioa hobetzea eta sustatzea etxebizitzetan, IKTak eta ematen duten informazioa erabiliz, eta, bestetik, kudeaketa, funtzionamendua eta mantentze-lanak hobetzea eraikin eta etxebizitza mailan.
  • Mugikortasun iraunkorra. Autobus elektrikoen linea bat zabaldu da, bi autobus elektriko eta horiek kargatzeko azpiegiturarekin batera. Autobus horiek, beste hiru autobus hibridorekin batera, Txomin barrutia hirigunearekin lotzen dute, eta, horrela, konexioa hobetuz. Udal-flotarentzat erositako lau ibilgailu elektrikoekin, trafiko-agenteentzat sei motor elektrikoekin eta sei taxi elektrikorekin batera, urtean 300 tona CO2 gutxiago isurtzea lortu da.
  • IKTak eta azpiegiturak. Hiriko abiadura handiko hari gabeko sare mugikorra hobetu da, Donostiako Sustapenaren eskutik, zerbitzu publikoen euskarri den barrutian abiadura handiko konexio-azpiegitura hedatzeari esker. Gainera, udalaren zerbitzuei buruzko informazio guztia kudeatzeko aukera ematen duen Smart plataforma garatu da.

 

 

Horrez gain, LED teknologia berria duen argiztapen-sistema eraginkor bat zabaldu da, eta Txomin auzoaren ondoko 27 Poligonoko industrialdean, argiztapen publiko adimenduna instalatu da, euri-sentsoreak, bideokamerak, ibilgailuak zenbatzea eta IP audioa barne hartzen dituena. Horrek CO2 isuriak aurreztea (urtean 20 tona gutxiago) eta elektrizitate-gastua % 70 murriztea ekarri du.

 

Energiaren, mugikortasunaren eta IKTen/azpiegituren alorretan ekintzak ezartzearekin batera, hausnarketa-prozesu kolaboratibo bat egin da hiriko eta Txomin auzoko ekosistema berritzailearekin batera (auzoko egoiliarrak, enpresak, erakundeak eta Donostia Sustapena) energiaren, mugikortasunaren, IKTen eta lankidetza-zerbitzuen eremuetan. Prozesu hori garatzen ari den barrutiaren hiri-berroneratze prozesuaren esparruan ezarri da, eta hiri-eraldaketako agertoki posible batzuk bistaratzea ahalbidetu du. Partaidetza-prozesuan zehar planteatutako proposamen batzuk gauzatzen ari dira gaur egun, adibidez, Txomineko etxebizitza eta merkataritza-establezimenduetako energia-eraginkortasunari buruzko aholkularitzak. Kontsumo elektrikoari buruzko banakako aholkularitza-zerbitzu bat da, eta hura murrizteko proposamenak egiten ditu.

 

Smart Txomin proiektuak smart eta jasangarritasunaren esparruetako erreferente gisa kokatu du auzoa, proiektu pilotuak esperimentatzeko gune gisa hartu baitu. Izan ere, horren bitartez aukera sortu da proiektu pilotu horiek hiriko beste ingurune batzuetan edo Europako beste hiri batzuetan errepikatzeko duten ahalmena probatzeko.

 

Oraingoa ez da Donostia Sustapenak abian jarritako proiektu batek CNIS sari bat jasotzen duen lehen aldia. Donostian energia berriztagarriak, energia-efizientzia eta Smart proiektuak bultzatzeko SmartKalea proiektua 2017an saritu zuen CNIS-ek, Administrazioaren lankidetza publiko-pribatuko proiekturik onena izateagatik.

 

Azken berriak

bihar-amaituko-da-kontxako-gabonetako-laser-ikuskizuna
Gabonak direla eta, eta Ekonomia Bultzatzeko zinegotzigoaren, Eusko Jaurlaritzako... gehiago
donostiako-gabonetako-argi-eta-musika-ikuskizuna-national-geographic-aldizkariko-artikulu-baten-protagonista
Argitalpen ospetsuak honela deskribatzen du: Santa Klara uhartea itsasargi futurista... gehiago
donostia-buru-duen-surfaren-hirien-nazioarteko-sareak-wscn-aurrera-egingo-du-bere-plan-estrategikoan
Mirafloresen, Peruko Surf Cityn, izan zen abenduaren 13tik 15era World Surf Cities... gehiago
donostiako-gazteek-gabonetako-postal-bat-diseinatu-dute-errealitate-areagotuarekin-real-sociedad-challenge-2-0-ekimenean
Gaur, ostirala, amaitu da “Real Sociedad Challenge 2.0” ekimenaren... gehiago

Azken ekitaldiak

tokiko-produktuak-gastronomikan-daude-berriro-donostia-sustapenaren-guztiona-klusterraren-eskutik
Donostiako Sustapenak kudeatutako Guztiona Nekazaritzako Elikagaien Klusterreko enpresa batzuk San... más
bertako-produktuekin-konprometituak-sariak-kostera-jatetxeari-lasala-plaza-hotelari-eta-elkano-1-gaztaguneri
Donostiak «Bertako produktuekin konprometituak» sariak eman ditu gaur, Boulevardean Bertako... más
donostiak-bertako-produktuaren-egunaren-edizio-berri-bat-ospatuko-du
Azaroaren 5ean eta 6an, Donostiako Bulebarrean, Tokiko Produktuaren Egunaren beste edizio bat egingo da,... más