logo ayuntamiento cabecera

Donostiako Udalak eta Elkargik konpromisoa indartu dute, berrikuntza-proiektuetarako finantzaketaren estaldura zabalduz

Zenón Vázquez, Elkargiko Zuzendari Nagusia eta Marisol Garmendia, Donostiako Udaleko Ekonomia Bultzatzeko zinegotzia

 

Donostiako Udalak, Donostiako Sustapenaren bidez, lankidetza-hitzarmen bat sinatu du Elkargi finantza-erakundearekin, berrikuntza-proiektuak edo hazteko ahalmen handia duten proiektuak finantzatzen laguntzeko maileguak gehienez ere 250.000 €-ra handitzeko.

 

2017an sinatutako akordioa berritu eta hobetu nahi da, 100.000 euroko estaldura baitzuen. Marisol Garmendia Sustapen Ekonomiko eta Enpleguko zinegotziak adierazi duenez, "Hitzarmen honetan islatzen dugun estaldura maximoaren hazkunde garrantzitsu honekin, enpresa txiki edo sortu berriek finantza-merkatuan dituzten arazoak konpontzen saiatzen gara, beharrezkoa den epe luzeko finantzaketa lortzeko orduan".

 

Bestalde, Naiara Lopez Elkargiko ekintzaileen arloko arduradunak adierazi duenez, "Akordio honi esker ere, urteak daramatzagu ekintzaileen proiektuetarako, oinarri berritzailea duten enpresetarako eta start up-etarako finantzaketa indartzen. Lankidetza publiko-pribatua indartzea, gaur aurkeztu duguna bezalako akordioekin, berri ona da proiektu horiek bultzatu, garatu eta sendotzeko "

 

Hitzarmen horren bidez, Donostiako Sustapenak 150.000 €arteko gehieneko ekarpena egingo dio Elkargiri, eta, horri esker, finantzaketa gehiago injektatu ahal izango da, Elkargiren bermeari esker. Horretarako, enpresek ETEak izan beharko dute, oinarri teknologiko eta/edo berritzailea duen jarduera bat garatu beharko dute edo hazteko ahalmen handia duten enpresak izan beharko dute. Era berean, sustapenarekin eta Elkargirekin zorrik ez izatea eta zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

 

Maileguen gehieneko zenbatekoa 250.000 €-koa izango da, eta 7 urtean amortizatu ahal izango da, gehienezko epe gisa, interes-tasarekin Euribor + % 0,75etik hasita.

 

Azken berriak

masterchef-polonia-donostiako-miramar-jauregian-grabatuko-da
Masterchef Polska programa, Polonian dagoeneko hamar edizio daramatzana, Donostiara... gehiago
dss-market-plazak-eskolara-itzulera-arindu-du-25-eurorainoko-deskontuekin-donostiako-saltokietan
DSS Market Plaza (www.dssmarketplaza.eus) online salmentaren eta zerbitzuen... gehiago
javier-aguirresarobe-marta-etura-gorka-otxoa-agatha-ruiz-de-la-prada-eta-benito-zambranok-osatzen-dute-x-san-sebastian-gipuzkoa-film-commission-sariaren-epaimahaia
San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission Sariak, aurten hamargarren urteurrena egingo... gehiago
donostia-biarritz-autobus-turistikoak-eragin-positiboa-izan-du-hiriko-merkataritzan-eta-ostalaritzan
Garapen ekonomikoko zinegotzigoak eta San Sebastian Shops-ek 3000. bidaiariari... gehiago

Azken ekitaldiak

donostiako-nekazaritza-sektoreko-ekintzaileentzako-baratzeak-errendimendu-betean-daude
Nekazaritza sektoreko hainbat ekintzailek hartu dituzte Sustapen Ekonomikoko udal-arloak Donostiako... más
donostia-sustapenak-europako-ekitaldietan-aurkeztu-ditu-replicate-proiektuaren-esparruan-donostian-abian-jarritako-smart-ekintzak
Donostia Sustapenak (Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoa) bi Europako ekitalditan parte hartu du urrian... más
bertako-produktuaren-egunaren-online-edizioak-salmenta-onak-izan-ditu-interneten
Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak Donostia Sustapenaren bidez tokiko ekoizleen esku jarritako... más