logo ayuntamiento cabecera

Donostiako Sustapenak hiri adimendun gisa duen eskarmentuaren berri emango dio Costa Ricari

Donostiako Udalaren mendeko entitate publiko horrek ezagutzak transferitzeko proiektu batean parte hartzen du. Horren barnean, Europako hainbat hirik ekarpena egingo diote Costa Ricako metropolialdeari, garraio sistema eraginkorra eta iraunkorra prestatzeko fasean baitago. Zehazki, partaidetza EuropeAidek bideratzen du, munduan zehar kanpoko laguntza emateko programez eta proiektuez arduratzen den Europar Batzordeko Zuzendaritza Nagusiak. Donostiak bideratu dituen irtenbide adimendun eta integralak azalduko ditu Sustapenak, hiri adimendun izateko estrategiaren barruan gauzatu baitira. Hartara, eskarmentua lortu da elkarlan publiko-pribatuko proiektuetan, efizientzia energetikoan, energia berriztagarrietan, gobernantzan, eta herritarren partaidetzan. Enrique Ramos-ek, Ekonomia Suspertzeko zinegotzigoa, aipatu du: “lankidetza honekin, hiri smart estrategiaren heldutasun maila erakusten ari gara. Gure esperientzia hasierako egoeran dauden beste proiektu batzuetara eraman ahal izatea pozgarria da guretzat ".

 

Garraio proiektu eraginkor eta iraunkorra prestatzen dabiltza Costa Ricako metropolialdean, eta, sistema horren bitartez, hura osatzen duten 15 udalerrietako herritarrei zerbitzua emango zaie. Egoera horren ondoriozko testuinguruan, Europako eta Latinoamerikako hainbat hiri laguntza ematen ari dira, eraldaketa urbano hori gerta dadin. Xede horrekin, aipatu hiriek garapen urbano integral eta arrakastatsuen berri eman nahi dute, eta ekarpen baliogarriak egin arlo hauetan: gobernantza, inklusioa, berrikuntza, hiri adimendunak, eta ingurumenaren kalitatea.

 

Donostiako Sustapenak eta Holandako udalerrien elkarteak (VNG) balio erantsia eskaintzen dute beren lankidetzan, elkarte publiko-pribatuak sendotzeko praktiketan eskarmentua baitute, baita berrikuntza teknologiko adimendunean eta mugikortasun iraunkorrean ere. Costa Ricako proiektua martxan jartzeko fasean, Donostiako Sustapenaren laguntza oso tresna erabilgarria izan daiteke, eskarmentua baitago adimenaren gaiarekin lotuta bideratutako proiektuetan, teknologia adimendunen erabileran eta lankidetza publiko-pribatuko proiektuetan.

 

Zehazki, adimenarekin zerikusia duen eskarmentuaren harira, Donostiako Sustapenak REPLICATE proiektua (REnaissance of PLaces with Innovative Citizenship And Technologies) zertan datzan azaldu dezake, horren koordinatzaile baita, eta batera finantzatzen da-eta hiri eta komunitate adimendunentzako Europako H2020 programaren barruan. Proiektu horren helburu nagusia irtenbide adimendun eta integralak bideratzea da, arlo hauetan: efizientzia energetikoa, mugikortasun iraunkorra, datuen plataformak eta IKTak, eta azpiegiturak itsasargi hirietako barrutietan, Donostian bezala. Era horretan, teknologia berritzaileen hedatzea azeleratzen da, eta herritarren bizi kalitatea hobetzen, ondorioz.

 

Proiektu horretara, Donostiako Sustapenak eduki baliotsu hauek eramango ditu:

  • Estrategiak hiri adimendun eta iraunkorretarako.
  • Hiriak berpiztea eta berritzea, teknologia eta berrikuntza baliatuz.
  • Aliantza publiko-pribatuak.
  • Efizientzia energetikoa eta igorpenik gabeko hiri barrutiak.
  • Klima aldaketaren aurrean, egokitzeko eta erresilientziarako estrategiak.

 

 

Azken berriak

san-sebastian-gipuzkoa-film-commission-ak-berriro-ekin-dio-jarduteari-filmaketen-berraktibazioarekin
Covid-19aren ondoriozko ia hiru hilabeteko geldialdiaren ondoren, pelikula eta... gehiago
donostia-sustapenak-energia-plangintzako-bere-esperientzia-aurkeztuko-du-hotmaps-europar-proiektuaren-azken-konferentzian
Hurrengo ekainaren 30ean izango da HOTMAPS proiektuaren azken konferentzia online.... gehiago
donostia-sustapenak-eta-biodonostiak-turinera-eraman-dute-donostiako-esparru-biosanitarioa-garatzeko-orduan-izan-duten-esperientzia-eta-lankidetza
Turin hiriak Donostiaren esperientzia eta Biodonostia eta Donostia Sustapenaren... gehiago
donostiako-negozioek-tokiko-zerbitzu-bat-dute-jada-jasangarria-eta-lehiakorra-beren-eskariak-etxera-entregatzeko
Sistemak Donostia Sustapenaren babesa du, eta Covid 19ren krisiak gehien kaltetu... gehiago

Azken ekitaldiak

donostiako-sustapena-elikadura-sistema-eraldatzeko-proiektu-europar-batean-ari-da-parte-hartzen
Donostiako Sustapenaren bitartez, Fusili proiektuan ari da parte hartzen Donostia, Europako beste... más
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-donostia-smart-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-guztiona-nekazaritzako-elikagaien-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más