logo ayuntamiento cabecera

Donostia Sustapenak energia plangintzako bere esperientzia aurkeztuko du HOTMAPS europar proiektuaren Azken Konferentzian

Hurrengo ekainaren 30ean izango da HOTMAPS proiektuaren azken konferentzia online. Bertan, Europako hainbat hiritako ikertzaileek, garatzaileek eta ordezkariek hartuko dute parte, besteak beste, Donostiakoak. Donostia Sustapenak Hotmaps erremintarekin izandako esperientzia azalduko du. Hari esker, hiriaren energia kontsumoa simulatu da eta eskaera horri erantzuteko baliabide jasangarriak erabiltzeko aukerak aztertu dira. Horrez gain, konferentzian gaur egun eskuragarri dauden teknologiak, bero eta hotz sistemak deskarbonizatzeko ereduak eta abarreko hainbat gai interesgarri landuko dira.

 

 

Egoitza eta industria sektoreetan berokuntza eta hozketa sistemak EBko energia kontsumoaren erdia dira, eta energia horren % 80tik gora erregai fosiletatik lortzen da oraindik ere. Horregatik, sektore horren deskarbonizazioa funtsezkoa da hiriak jasangarriagoak eta efizienteagoak izateko, eta 2050. urterako EBren helburuak lortzeko. Europako hiriek eta eskualdeek dagoeneko prestatu dituzte edo garatzen ari dira klima eta energia estrategiak eta asmo handiko hainbat ekintza plan, 2050rako edo, batzuk lehenago ere, berotegi efektuko gasen isurketarik gabeko gune bihurtzeko.

 

Aldiz, hiri askok, euren eskaera energetikoa efizienteagoa izan dadin eskaera horri erantzuteko energia iturri horiek identifikatu eta hobeto aztertu behar dituzte oraindik. Bestetik, eskaera horri energia iturri efizienteago, errentagarriago eta ekologikoagoen bitartez asetzeko bideak aztertu behar dituzte.

 

HOTMAPS proiektuak, EBk 2020 Horizon programaren esparruan kofinantzatua, desafio horri aurre egiteko xedea du. Hotmaps erreminta kode irekiko lineako software bat da. Haren bitartez, 5 minututan eskualde zehatz baten berokuntzako eta hozketako eskaera energetikoa balioetsi dezakegu, eta baita eskaera horri erantzuteko tokiko energia berriztagarrien potentziala ere. Kalkuluko modulu desberdinei esker, erabiltzaileek agertokiak epe luzean ere gara ditzakete, eta hainbat irizpideren arabera ebaluatzea ahalbidetzen du (kostua, energia kontsumoa, CO2 isurpenak).

 

HOTMAPSek tokiko mailan energia sektorearen plangintza prozesuak gardentasun osoz babesten ditu, hurrengoei esker: abiatze datu multzo bat, behar espezifikoentzako softwarearen pertsonalizazioak, eta gaitze eta laguntza zerbitzuak. Donostiaz gain, Donostia Sustapenaren bitartez, beste 7 hirirekin batera Europan lider diren ikerketa erakundek garatu dute softwarea: Aalborg, Frankfurt, Ginebra, Kerry County, Milton Keynes eta Bistrita. Erreminta dagoeneko 7 hiri pilotutan erabili eta balioztatu da.

 

Azken konferentzian HOTMAPS proiektuaren emaitzak emango ditu ezagutzera. Proiektuak, bere helburu nagusia beteta ekingo dio azken txanpari: HOTMAPS erreminta arrakastaz garatu da eta eskuragarri dago proiektuaren webgunean. Donostia Sustapenak HOTMAPS erremintaren bitartez bero sistemetan energia planifikatzeko prozesuaren garapenean izandako esperientzia aurkeztuko du.

 

Informazio gehiagorako eta proiektuaren azken konferentzian izena emateko:https://www.eventbrite.co.uk/e/heating-and-cooling-planning-for-greener-cities-local-resources-first-tickets-105770747152

 

planificacion energetica contenido

 

 

Azken berriak

san-sebastian-gipuzkoa-film-commission-ak-berriro-ekin-dio-jarduteari-filmaketen-berraktibazioarekin
Covid-19aren ondoriozko ia hiru hilabeteko geldialdiaren ondoren, pelikula eta... gehiago
donostiako-sustapenak-hiri-adimendun-gisa-duen-eskarmentuaren-berri-emango-dio-costa-ricari
Donostiako Udalaren mendeko entitate publiko horrek ezagutzak transferitzeko... gehiago
donostia-sustapenak-eta-biodonostiak-turinera-eraman-dute-donostiako-esparru-biosanitarioa-garatzeko-orduan-izan-duten-esperientzia-eta-lankidetza
Turin hiriak Donostiaren esperientzia eta Biodonostia eta Donostia Sustapenaren... gehiago
donostiako-negozioek-tokiko-zerbitzu-bat-dute-jada-jasangarria-eta-lehiakorra-beren-eskariak-etxera-entregatzeko
Sistemak Donostia Sustapenaren babesa du, eta Covid 19ren krisiak gehien kaltetu... gehiago

Azken ekitaldiak

donostiako-sustapena-elikadura-sistema-eraldatzeko-proiektu-europar-batean-ari-da-parte-hartzen
Donostiako Sustapenaren bitartez, Fusili proiektuan ari da parte hartzen Donostia, Europako beste... más
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-donostia-smart-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-guztiona-nekazaritzako-elikagaien-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más