logo ayuntamiento cabecera

Donostiako udalak hiriko merkataritzari laguntzeko kanpaina bat jarri du abian

 

"Donostia Market Plaza" plataforma aktibatu du, eta eskueran jarri erosketa bonuen plan bat eta etxez etxeko zerbitzua eskaintzen duten establezimenduen zerrenda bat. Donostiako Udalak Ekonomia Suspertzeko Plana (ESP) bultzatu du, koronabirusak eragindako osasun krisiaren ondorio ekonomikoak arintzeko asmoz. ESPa Donostiako Sustapenak ezarri du, arreta berezia jarri nahian sektore ekonomiko ahulenei, alegia, merkataritzaren, ostalaritzaren eta turismoaren arloko hiriko enpresa txikiei, haien jarduera ekonomikoa eta enplegua lehentasunezko helburutzat hartuta ...

 

Esparru horretan, Donostiako Udalak tokiko merkataritzari laguntzeko kanpaina bat antolatu du, 'Donostian behar zaitut' hartuta lelo gisa. Horren xedea da sektoreari babesa eta elkartasuna adieraztea eta hiriko establezimenduetan kontsumoa sustatzea. Azpimarratu nahi dena da beharrezkoa dela herritarrak inplikatzea tokiko merkataritzaren sustapenean, eta bakoitzak sektorea babestuko duten kontsumo erabakiak hartzea, plataforma handi eta globalen bidez egiten den merkataritza elektronikoak dakarren mehatxuari aurre egiteko.Hala, datozen asteetan, komunikabideen eta kanpoko euskarrien bidez bistaratuko da kanpaina; horrekin, ideia hauxe indartu nahi da: herritarrak giltzarri direla une zail honetan sektorea berreskuratzeko.

 

Eneko Goia alkateak adierazi zuenez, "ezinbestekoa da, guztiz, erakundeak eta herritarrak jabetzea une kritikoa dela hau gure denda eta saltokientzat".Hori dela eta, azpimarratu du beharrezkoa dela "erosteko hartzen ditugun erabakiei garrantzia ematea; izan ere, gure ohiturak aldatuz, saltoki txikiei lagundu diezaiekegu, ez bakarrik egoera honi aurre egin diezaien, baizik eta hemendik indartuta atera daitezen eta gure kale eta auzoei bizia ematen jarraitu dezaten; izan ere, sektore horrek, aberastasuna eta enplegua ere sortzen ditu”.

 

Ekonomia Bultzatzeko zinegotzi Enrique Ramosek adierazi duenez, “une hauetan, gutxi da tokiko merkataritzari, Donostiako bizi guztiko merkataritzari, eman diezaiokegun babesa.Gaizki pasatu dute, eta orain dugu aukera Donostian nahi ditugula esateko. Merkataritza horrek pertsona askori ematen die lana, 8.800 bat pertsonari gutxi gorabehera, eta, pandemiaren ondorioei ez ezik, aurre egin behar diete erosteko modu berriei ere, askotan, negozio txiki asko ixtera behartzen baititu horrek. Merkataritza bitamina da hirientzat, Donostiako BPGaren % 8,5 da, eta online erosteko plataforma honek denboran iraungo duen zerbait izan nahi du, koiunturazkoa ez den zerbait.Badakigu lehentasuna beti izango dela arreta aurrez aurre ematea lokalean, dendan edo tabernan, baina aukera bat ere bada Interneten egoteko edo, jadanik Interneten egonez gero, haien presentzia indartzeko, ezinbestekoa izan baita hori hilabete hauetan".

 

Kanpaina honen eskutik sortu da Donostia Market Plaza, etorkizun bokazioa duen plataforma, eta, estreinaldi gisa, erosketa bonuen sistema bat prestatu du, bai eta produktuak edo zerbitzuak etxera ekartzea eskaintzen duten establezimenduen direktorio bat ere.

 

DONOSTIAMARKET domicilioEU

 

EROSKETA BONUAK


Programa honetan, 28.960 erosketa bonu jarriko dira merkatuetan erabiltzeko. Bonu horiek online erosiko dituzte herritarrek, eta, ondoren, Donostiako denda, artisau industria, ostalaritza, turismo eta zerbitzu pertsonaleko establezimenduetan aldatu ahal izango dituzte, betiere saltokiok Donostiako Sustapenak sustatutako Donostia Market Plaza plataformari atxiki bazaizkio. Denda bakoitzak 80 bonu saldu ditzake gehienez eta, beraz, guztiak saltzea lortuko balute, 1.600 € ko diru-sarrerak lortuko lituzkete.

 

Orain arte, hiriko 362 establezimenduk egin dute bat ekimen honekin, eta beste ehun etxez etxeko zerbitzuan. Izen ematea doakoa izan da.

 

Erosteko sistema oso erraza da.

1.- Bezeroak www.donostiamarketplaza.eus webgunean sartu behar du, eta bonua zer establezimendutarako nahi duen hautatu.Erosketa bonuak 20 euro balio du, eta erosleak 14 euro baino ez du ordaindu behar.Beste 6 euroak Donostiako Sustapenak ordainduko dizkio establezimenduari.Kontsumitzaileak gehienez bost bonu eros ditzake, dela establezimendu baterako, dela gehiagotarako, baina bonu bakoitza erosi den establezimenduan soilik erabil daiteke.

2.- Sustapenak plataformaren bidez merkaturatutako erosketa bonu bakoitzaren 20 euroak ordainduko dizkio establezimenduari.

3.- Nahi beste bonu erosi ondoren – inoiz ez pertsonako bost baino gehiago –, sistemak egiaztagiri bat bidaliko du posta elektronikoz, bonua aldatzeko behar diren datuak jasotzen dituela. Egiaztagiri hori inprimatu egin daiteke, edo, bestela, mugikorrean erakutsi erosterakoan.

 

www.donostiamarketplaza.eus webgunean maiatzaren 26an, asteartean, irekiko da. Bonuak maiatzaren 27ko 2020ko abuztuaren 31ra bitartean erosi ahal izango dira; dena dela, epe hori amaitu eta oraindik ere bonurik bada, bukatu arte izango da erosteko aukera; kasu horretan, plataforman iragarriko da. Bonuak 2021eko martxoaren 14ra arte aldatu ahal izango dira.

 

ETXEZ ETXEKO ZERBITZUA


Donostia Market Plaza plataforman, hiriko 100 enpresa txiki baino gehiago biltzen dituen direktorio bat ere agertzen da. Hain zuzen ere, beren produktuak edo zerbitzuak etxera ekartzen dituzten enpresak dira hor jasotzen direnak. www.donostiamarketplaza.eus webgunean, izena beren borondatez eta doan eman duten establezimenduen zerrenda bat aurkituko du bezeroak, bai eta horietako bakoitzarekin harremanetan jartzeko moduari buruzko informazioa ere. Establezimenduak berak ezarriko ditu ordaintzeko era eta baldintzak, bai eta eskaera entregatzeko sistema ere.

 

Donostiako Sustapenak 4 € arteko hobaria emango die programari atxikitako enpresei, Donostiako udal mugartean produktuak eta zerbitzuak etxez etxe banatzeko garraioaren kostu soziala ordaintzeko.Gehienez 50 garraio kupoi eskuratu ahal izango ditu enpresa bakoitzak.

 

MERKATARITZA EREDUA BERRITZEA

Udala eta Donostiako Sustapena bigarren fase batean ari dira lanean, Donostia Market Plaza e-commerce plataforma bilakatzeko, Donostiako enpresa txiki guztiek merkataritza espazio bat izan dezaten hor.Helburu horixe jarri dute aipaturiko erakundeek Donostiako enpresa sarea digitalizatzen eta berritzen laguntzeko; izan ere, kontsumo ohitura berrien ondorioz, aldaketa gogorrei egin behar diete aurre enpresek.Online merkataritzak ematen dituen aukerak baliatuz merkatu naturala hiritik harago zabaltzea, ustiapen kostuak murriztea, sustapena batera egitea eta ordutegirik eta egutegirik gabe jardun ahal izatea aukera ezin hobea da berritzeko eta gero eta sofistikatuagoa den merkatu batean zigilu propioarekin lehiatzeko.

 

 

Azken berriak

san-sebastian-gipuzkoa-film-commission-ak-berriro-ekin-dio-jarduteari-filmaketen-berraktibazioarekin
Covid-19aren ondoriozko ia hiru hilabeteko geldialdiaren ondoren, pelikula eta... gehiago
donostiako-sustapenak-hiri-adimendun-gisa-duen-eskarmentuaren-berri-emango-dio-costa-ricari
Donostiako Udalaren mendeko entitate publiko horrek ezagutzak transferitzeko... gehiago
donostia-sustapenak-energia-plangintzako-bere-esperientzia-aurkeztuko-du-hotmaps-europar-proiektuaren-azken-konferentzian
Hurrengo ekainaren 30ean izango da HOTMAPS proiektuaren azken konferentzia online.... gehiago
donostia-sustapenak-eta-biodonostiak-turinera-eraman-dute-donostiako-esparru-biosanitarioa-garatzeko-orduan-izan-duten-esperientzia-eta-lankidetza
Turin hiriak Donostiaren esperientzia eta Biodonostia eta Donostia Sustapenaren... gehiago

Azken ekitaldiak

donostiako-sustapena-elikadura-sistema-eraldatzeko-proiektu-europar-batean-ari-da-parte-hartzen
Donostiako Sustapenaren bitartez, Fusili proiektuan ari da parte hartzen Donostia, Europako beste... más
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-donostia-smart-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-guztiona-nekazaritzako-elikagaien-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más