logo ayuntamiento cabecera

Donostiako Udalak online bidezko prestakuntza eta aholkularitza programa oso bat jarri du enpresentzat, bere Ekonomia Suspertzeko Planaren bidez

 

Online prestakuntzako eta aholkularitzako doako saioak eskaintzen ditu, hiriko enpresei Covid-19k eragindako krisi garaia gainditzen laguntzeko tresnak eskaintzeko helburuarekin. Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, online bidezko prestakuntza programa jarri du abian hiriko enpresa eta pertsona ekintzaileentzat. Programa horrek eduki garrantzitsuak eta komunikatzaile prestigiodunak ditu, enpresa ehunak baldintzarik onenetan aurre egin diezaion Covid-19ren eraginez sorturiko egoerari, ehun hori egokitzeko, eraldatzeko eta lehiakorragoa izateko helburuarekin. Eskemaren oinarria da webinarrak eskaintzea, hiriko sektore ekonomikoentzat funtsezkoak diren gaien inguruan. Kasurik gehienetan, webinar horiekin batera aholkularitza aditua egongo da, enpresa bakoitzari egokitua.

 

Ekonomia Sustapenerako zinegotziak, Enrique Ramosek, adierazi duenez, “programa honek hiriko ehun ekonomikoarekin hartu genuen konpromisoari erantzuna ematen dio, berrikuntza bilatuz eta haren aldeko apustua eginez, aurrera egin ahal izateko eta oso konplexua den ingurune batera egokitzeko.Era berean, lehendik ere Donostia Sustapenaren berrikuntza estrategiaren zati diren proiektu berritzaileei babesa ematen ere jarraitu nahi dugu, hainbat programaren bidez, esaterako, Innplanta, Talentu Berritzailea, EKin+, etab. Helburu hauek betetzeko, online bidezko prestakuntzaren egutegi bat diseinatu dugu, eta prestakuntza horrek edukiak eskainiko dizkie Donostiako sektore ekonomiko esanguratsu guztiei”.

 

Online bidezko prestakuntza planak zenbait funtsezko gai sakontzen ditu:

  • Negozio eredua.
  • Aldaketa estrategikoa eta zerbitzu eta produktu berriak diseinatzea.
  • Digitalizatzea eta Teknologia sartzea.
  • Antolaketa arloko aldaketa eta giza baliabideen gaitasunak garatzea.

 

Edukien eskaintza zeharkakoa da enpresentzat funtsezkoak diren alderdiei dagokienez, eta, era berean, sektore izaera duten saioak ere baditu, Donostiako ekonomiarentzat funtsezkoak diren sektoreen berariazko erronkekin lotuak; sektore horiek dira merkataritza eta ostalaritza, edo hainbat klusterren bidez garaturikoak: surfa, nekazaritza eta elikaduraren sektorea, Smart edo moda.

 

Saio irekiek 45 eta 75 minutu bitartean iraungo dute.Donostian egoitza soziala duten enpresa partaideek aholkularitza pertsonalizatu osagarria eskatu ahal izango dute saioen ondoren. Aholkularitza hori bi ordu artekoa izango da. Helburua da zerbitzu aurreratua eskaintzea irizpide horiek betetzen dituen enpresa edo enpresa proiektu bakoitzaren beharrei eta erronkei dagokienez.

 

Programazioa egutegi honen arabera egituratuta dago:

  • Asteartea: Webinarrak Merkataritza eta Ostalaritza sektorearentzat.
  • Asteazkena: Webinarrak Smart-en esparruarekin loturiko kluster eta erakundeentzat.
  • Osteguna eta ostirala: Berrikuntza eta enpresa esparruko webinarrakl.

 

Zerbitzua online eskaintzen da, Donostia Sustapenaren web-aren bidez, eta enpresa edo pertsona interesdunek soilik egin behar dutena da parte hartu nahi duten ekitaldiak aukeratu eta inprimaki bat bete.

 

Online prestakuntza-programa hau PREKren, Donostiako Ekonomia Suspertzeko Plana, beste tresna bat da, Covid-19k eragindako krisiari aurre egiteko abian jarria. Orain arte, hainbat gaitako 12 webgune egin dira. Batez besteko asistentzia 35 enpresa ingurukoa izan da. Guztira 441 izen-emate jaso dira. Programak, une honetan, datozen asteetarako aurreikusita dauden 28 online saio eskaintzen ditu.

 

 

Azken berriak

san-sebastian-gipuzkoa-film-commission-ak-berriro-ekin-dio-jarduteari-filmaketen-berraktibazioarekin
Covid-19aren ondoriozko ia hiru hilabeteko geldialdiaren ondoren, pelikula eta... gehiago
donostiako-sustapenak-hiri-adimendun-gisa-duen-eskarmentuaren-berri-emango-dio-costa-ricari
Donostiako Udalaren mendeko entitate publiko horrek ezagutzak transferitzeko... gehiago
donostia-sustapenak-energia-plangintzako-bere-esperientzia-aurkeztuko-du-hotmaps-europar-proiektuaren-azken-konferentzian
Hurrengo ekainaren 30ean izango da HOTMAPS proiektuaren azken konferentzia online.... gehiago
donostia-sustapenak-eta-biodonostiak-turinera-eraman-dute-donostiako-esparru-biosanitarioa-garatzeko-orduan-izan-duten-esperientzia-eta-lankidetza
Turin hiriak Donostiaren esperientzia eta Biodonostia eta Donostia Sustapenaren... gehiago

Azken ekitaldiak

donostiako-sustapena-elikadura-sistema-eraldatzeko-proiektu-europar-batean-ari-da-parte-hartzen
Donostiako Sustapenaren bitartez, Fusili proiektuan ari da parte hartzen Donostia, Europako beste... más
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-donostia-smart-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-guztiona-nekazaritzako-elikagaien-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más