logo ayuntamiento cabecera

Hotmaps proiektu europearrak, non Donostiako Sustapenak parte hartzen duen hiri erakusle gisa, energia-plangintzari buruzko prestakuntza-ikastaroa eskaintzen du.

 

Apirilaren 27an hasiko da Hotmaps-ek antolatutako online doako prestakuntza-ikastaroa, ingelesez. Ikastaroa tokiko, eskualdeko edo estatuko erakunde batentzat lan egiten duten pertsonei, edota energiaren arloan lan egiten duten enpresei eta aholkulariei zuzenduta dago. Prestakuntza-saioak maiatzaren 4tik 12ra bitartean egingo dira, Hotmaps tresna modu praktikoan erabiliko den on line mintegietan. Parte-hartzaileek ziurtagiri bat jasoko dute prestakuntza intentsiboko egunen bukaeran osatutako trebakuntza-materialak bidaltzen dituztenean.

 

Etxebizitza eta industria sektoreetako berokuntza eta hozte sistemak Europar Batasuneko energia kontsumoaren erdia dira, eta energia horren %80 baino gehiago erregai fosiletatik sortzen da oraindik. Gainera, bero-galerak ere handiak dira. Sektore honek eraldaketa behar du.

 

HOTMAPS kode irekiko on line software bat da, eta aukera ematen du eskualde jakin bateko berokuntza- eta hozte-eskari energetikoaren lehen zenbatespena eta eskari horri erantzuteko tokiko energia berriztagarrien potentziala 5 minutuan emateko. Datu zehatzagoak erabiliz, haien kalkulu-moduluei esker, berokuntza- eta hozte-estrategia integralak egin daitezke.

 

HOTMAPSek modu gardenean sustatzen ditu energia-sektorearen tokiko plangintza-prozesuak, honako hauei esker: abiatzeko hasierako datu-multzo bat, bakoitzaren beharretarako softwarearen pertsonalizazioak, trebakuntza- eta laguntza-zerbitzuak. Europan aitzindari diren ikerketa-erakundeek garatu dute softwarea, 7 hirirekin batera; besteak beste, Donostia Sustapena, Aalborg, Frankfurt, Geneva, Kerry County, Milton Keynes eta Bistrita. Zazpi hiri pilotuek erabili eta balioztatu dute tresna.

 

Hotmaps-eko taldeak ingelesezko prestakuntza eta trebakuntza ikastaroa antolatu du 2020ko apirilaren 27tik maiatzaren 12ra:

  • Apirilaren 27an, astelehena, 10:00etatik 11:00etara: trebakuntza-programa eta prestakuntza-materialak azaltzeko web mintegia.
  • Maiatzak 4, astelehena - maiatzak 11, astelehena: prestakuntza intentsiboko egunak. Parte-hartzaileek 5 urratseko prozesua egingo dute Hotmaps tresnarekin, aukeratutako eskualdean berokuntza- eta hozte-sistemen etorkizuneko agertokiak sortzeko. 2 ordu inguru behar dira pasabide bakoitzeko. Hotmaps-eko taldeak azalpen-saioak eta laguntza-saioak eskainiko ditu, parte-hartzaileen galderei erantzuteko.
  • Maiatzaren 12an, asteartea, 15:00etatik 16:30era: itxiera-saioa eta azken iruzkinak.

 

Prestakuntza ikastaroa doakoa da eta bertaratuek gaitasun agiria jasoko dute, baldin eta lehenengo astearen amaieran galdetegia betetzen badute eta prestakuntza intentsiboko egunen amaieran betetako gaitasun materialak bidaltzen badituzte.

 

Trebakuntza ikastaroa tokiko, eskualdeko edo estatuko erakunde batentzat lan egiten duten pertsonei, edota energiaren arloan lan egiten duten enpresei eta aholkulariei zuzenduta dago.

Edukiari, programari eta izena emateari buruzko informazio zehatza hemen topa dezakezu.

 

 

hotmats logos

 

Azken berriak

san-sebastian-gipuzkoa-film-commission-ak-berriro-ekin-dio-jarduteari-filmaketen-berraktibazioarekin
Covid-19aren ondoriozko ia hiru hilabeteko geldialdiaren ondoren, pelikula eta... gehiago
donostiako-sustapenak-hiri-adimendun-gisa-duen-eskarmentuaren-berri-emango-dio-costa-ricari
Donostiako Udalaren mendeko entitate publiko horrek ezagutzak transferitzeko... gehiago
donostia-sustapenak-energia-plangintzako-bere-esperientzia-aurkeztuko-du-hotmaps-europar-proiektuaren-azken-konferentzian
Hurrengo ekainaren 30ean izango da HOTMAPS proiektuaren azken konferentzia online.... gehiago
donostia-sustapenak-eta-biodonostiak-turinera-eraman-dute-donostiako-esparru-biosanitarioa-garatzeko-orduan-izan-duten-esperientzia-eta-lankidetza
Turin hiriak Donostiaren esperientzia eta Biodonostia eta Donostia Sustapenaren... gehiago

Azken ekitaldiak

donostiako-sustapena-elikadura-sistema-eraldatzeko-proiektu-europar-batean-ari-da-parte-hartzen
Donostiako Sustapenaren bitartez, Fusili proiektuan ari da parte hartzen Donostia, Europako beste... más
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-donostia-smart-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-guztiona-nekazaritzako-elikagaien-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más