logo ayuntamiento cabecera

Plan integral bat jarri du abian donostiako udalak, donostiako ekonomia suspertzeko

  • 2,6 milioi eurotik gorako funtsa du.
  • Donostiako merkataritza eta ostalaritza sektoreetako enpresa eta autonomoentzat laguntzak jasotzen dira.
  • Laguntza berezia izango dute Ekialdeko barrutiko saltokiek eta zenbait auzok, adibidez, Egiak, Loiolak eta Martutenek.
  • Elkartasun Funts bat abiaraziko du Udalak, aurrez ordaintzeko bonu batzuekin, konfinamendua amaitzen denean hiriko merkataritzan eta ostalaritzan kontsumitzeko.
  • 70 milioiko desoreka aurreikusten du Udalak 2020ko ekitaldirako.
  IKUSI EKONOMIA SUSPERTZEKO PLANA (PREK) 

 

Krisiaren aurkako Plan Ekonomiko bat (PREK) diseinatu du Donostiako Udalak, Donostiako Sustapena baltzuaren bidez. Hainbat neurri biltzen ditu plan horrek, COVID-19k eraginiko krisiaren ondorioz Donostian jarduera ekonomikoa murrizteak edo uzteak eragindako ondorio ekonomikoak arintzeko. 2,6 milioi €-ko zenbatekoa du PREK proiektuak, eta arreta berezia jartzen du merkataritzaren eta ostalaritzaren sektoreetan, bai eta langabetuengan ere.

 

Aurrez ordaintzeko bonu sistema bat sortzea ere aurreikusten du, enpresek konfinamendua amaitzen denerako eskaintzak egin ahal izateko. Plana osatzeko, 2019an sortutako enpresentzako laguntza espezifikoak daude, langabetuei orientabideak eta prestakuntza ematekoak. Dirulaguntza ezberdinen kopuruak datozen egunetan jakinaraziko dira, eta datorren astelehenetik aurrera eskatu ahal izango dira Donostiako Sustapen Sozietatearen bitartez.

 

Eneko Goia alkateak adierazi duenez, egungo egokieran, bi alderdi izango ditu ardatz Udalak, ahalegintzeko orduan: lehena, gizarte zerbitzuak; bigarrena, ekonomia suspertzea.

 

Hori guztia, ekonomiaren eta aurrekontuen ikuspuntutik oso konplexua den egoera batean.Hala, 70 milioi euroko desoreka izango duen aurrekontu proiekzio bat egin du Udalak 2020rako onarturiko aurrekontuarekiko.Une honetan egindako aurreikuspen bat da kopuru hori, gaur egun ditugun datuekin, kontuan izanda diru bilketa txikiagoa izango dela (tasak, zergak, kapital transferentziak, batez ere Udal Finantzaketarako Foru Fondoa) edo udal baltzuek ere sarrera txikiagoak izango dituztela, eta gastua, ordea, handiagoa, urte honetarako xedatutako inbertsioez gain.

 

Alkateak nabarmendu duenez, berraktibatze plan bat diseinatu du Udalak, epe laburrean behar ekonomiko eta finantzarioei aurre egin eta, epe ertainean, ekonomia dinamizatzeko.

 

Era berean, dei bat egin die donostiarrei, tokiko merkataritza ‘salbatzen’ esku har dezaten, hurbileko merkataritzan kontsumo kontzientea eginda, Donostiako oinarrizko sektore horri berreskuratzen laguntzeko.

 

Bestalde, PSE-EEko bozeramaileak eta Hiri Proiektuetako zinegotzi Marisol Garmendiak nabarmendu duenez, “konfinamenduaren ondorioak gehien jasan dituzten tokiko sektoreak babesteko” borondatea du Udalak.Horietako bat, zalantzarik gabe, tokiko merkataritza da, Donostiako merkataritza txikia; hura sendoa ez bada, ezin baitugu ulertu gure hiriaren garapena.Herritar bakoitza bere auzoko eta kaleko dendei laguntzeko garaia da.Hurbileko merkataritza, Donostiako ekonomia eta enplegurako oinarrizkoa, ia 9.000 langilek baitihardute negozio horietan”.

 

EKONOMIA SUSPERTZEKO PLANA

Toki esparrutik sortzen da PREK plana, beste entitate eta erakunde batzuekin batera, krisiaren eragina murrizteko eta, Donostiako kontsumoa suspertuta, etorkizunerako konfiantza sortzeko. Bi fase ditu planak:

01

KONTINGENTZIA EKONOMIKOAK. Donostiako enpresa jarduerari informazioa, aholkularitza eta laguntza ematean oinarritutako neurriak biltzen ditu, negozioek jarraitzea eta enpleguari eustea lortzeko.Ahalik eta arinen jarriko dira abian, eta laguntzak eskuratzeko behar diren tramiteak ahalik eta gehien sinplifikatuko dituzte.

02EKONOMIA SUSPERTZEA. Pandemiaren ondoren sortuko diren eginbeharretarako neurriak biltzen ditu. Sektore tradizionalak eta sektore berriak eraldatzeko neurriak dira, eta berrikuntza eta teknologia adimendunak eraldaketa digitalerako tresna gisa erabiliko dituzte. Fase honetan, berariazko neurriak ere jasoko ditu, lan merkatua aktibatzeko.

 

Printzipio hauek ditu oinarri Ekonomia Suspertzeko Planak:

  • Osotasuna.15 neurri ditu, eduki eta onuradun ugarirentzat.
  • Gizartea jomuga izatea.Kolektibo ahulenetarako da plana, bai eta desberdintasun indize handienak dituzten auzoetarako ere.
  • Singulartasuna.Donostiako eredu ekonomikoaren espezifikotasuna onartzen du, eta krisiak gehien eragiten dien sektoreetarako neurri batzuk lehenesten ditu, kontuan izanda baliabideak mugatuak direla.
  • Bi fasetan egitea. Lehenengoak, osasun alertan, jarduera ekonomikoari eutsi eta ondorengo estrategia ezarriko du.Bigarren faseak, epidemiaren ondoren, erdigunean izango du Donostiako ekonomia berriro ireki eta lan merkatua biziberritzea.
  • Digitalizazioa.Planean, Internet bidezko negozioa, plataformak eta tresna digitalak sustatzeko eta finkatzeko neurriak elkartzen dira, suspertze ekonomikoaren bidaide.
  • Erakundeen arteko lankidetza. Beste entitate, elkarte eta erakunde batzuekin lankidetzan aritzeko bokazioa duela sortu da plana, batez ere, krisiaren ondoren.
  • Arintasuna.Tramitazio administratiboa errazten du, laguntza batzuetan, dirulaguntza ebatzi eta, gehienez ere, 20 eguneko epean ordaintzeko konpromisoa hartuta.

 

Hauek dira PREK planaren neurri zehatzak: 

1

MERKATARITZARI ETA OSTALARITZARI LAGUNTZEA. Hamar langile baino gutxiagoko enpresetarako eta autonomoendako laguntzak dira, konfinamendu eta jarduera geldiarazteko faseko funtzionamendu gastu finkoetarako eta negozioak berriz irekitzen dituzten faserako:

Laguntza horiek handixeagoak izango dira dira Altza, Herrera, Bidebieta, Intxaurrondo, Egia, Loiola eta Martutene auzoetako establezimenduetarako:

Gainera, laguntza izango da 2019an eratutako enpresetarako (Donostiako Sustapenaren bultzada jaso badute), eta hobari espezifikoak emakumeentzat eta 45 urtetik gorakoentzat.

 

2LEIHATILA BAKARRA. Herritarrentzako arreta zerbitzu bat sortu du Udalak, Donostiako Sustapenaren bulegoetan eta leihatila bakarraren bidez. Informazio eguneratua emango du profesionalen talde batek, administrazioek abian jarritako neurriei buruz, eta negozio bakoitzaren beharretara egokitutako aholkularitza eskainiko du, Donostiako Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta ELKARGIren finantza laguntzarekin abian jartzen dituen laguntzak izapidetzeaz gain.

 

3AURREZ ORDAINTZEKO BONUEN BIDEZKO ELKARTASUN FUNTSA. Donostiako ekonomia suspertzen laguntzeko asmoz, Donostia Market Place plataforma sortu da, Donostiako enpresa eta autonomoek beren negozioa suspertzeko aukera izan dezaten. Saltokien direktorio bat izango du, eskaintza eta eskaria lotzeko, establezimenduek zerbitzuak eta produktuak bezeroari etxean bertan eskaini ahal izateko, konfinamenduak dirauen bitartean. Konfinamendua bukatutakoan, zerbitzua edo erositako produktua emango dute. Zerbitzu horri esker, gerora kontsumitzeko bonu generikoak ere eskuratu ahal izango dira. Donostiako Sustapenak finantzatuko ditu deskontuak.

También existirá la posibilidad de comprar bonos pre pago. Se establecerán unos bonos de diferentes importes que el cliente adquirirá en el establecimiento adherido pagando hasta un 30% menos. Podrá consumirlos cuando finalice el confinamiento y se reabran los establecimientos comerciales. Fomento de San Sebastián financiará esa diferencia.

 

4PREKeko BESTE NEURRI BATZUK 

1.-Donostiako sustapen zentroetan dauden 214 enpresetarako laguntzak (Enertic, Zentek, Cemei, Pia, Villa Yeyette, Belartza eta Democenter). Enpresa bakoitzaren egoera zehatzaren arabera, alokairua ordaintzetik salbuetsi edo ordainketa alarma egoera bukatu eta bi hilabete igaro arte atzeratu ahalko dute. Alarma garaian egin behar dituzten mantentze gastuek ere izango dute hobari bat.

2.-Langabetuei aholkua eta prestakuntza linean eskaintzea. Lineako orientazio, laguntza eta prestakuntza zerbitzu bat eskaintzen die langabezian dauden pertsonei, batez ere egoera bereziki ahulean egon daitezkeenei.

3.- Enpresak lehiakortasunera egokitzeko prestakuntza eta aholkularitzaespezializatua. Start-upak, ETEak eta elkarteak dira laguntza horren hartzaileak, eta laguntza eskaintzen die lineako baliabideen programa baten bidez, webinar bidez eta enpresetarako funtsezkoak diren gaien inguruko banakako aholkularitzaren bidez, honako arlo hauek oinarri: eraldaketa digitala (cloud tresnak, telelana, etab.), giza baliabideak prestatzea eta birkualifikatzea, edo zerbitzu eta produktu berrien bilatzea eta diseinatzea.

4.- Doan lagatzea Donostiako Sustapeneko enpresa zentroen eta beste azpiegitura batzuen espazio komunak, mikroenpresa txiki eta ertainen eta autonomoen arteko merkataritza harremanak errazteko.

 

2.622 establezimendu eta 8.722 enplegu ditu Donostiako txikizkako merkataritzak, hau da, BPGaren % 8,5. Ostalaritzak, ordea, 1.440 establezimendu eta 8.326 enplegu, Donostiako BPGaren % 6,5.

 

Azken berriak

san-sebastian-gipuzkoa-film-commission-ak-berriro-ekin-dio-jarduteari-filmaketen-berraktibazioarekin
Covid-19aren ondoriozko ia hiru hilabeteko geldialdiaren ondoren, pelikula eta... gehiago
donostiako-sustapenak-hiri-adimendun-gisa-duen-eskarmentuaren-berri-emango-dio-costa-ricari
Donostiako Udalaren mendeko entitate publiko horrek ezagutzak transferitzeko... gehiago
donostia-sustapenak-energia-plangintzako-bere-esperientzia-aurkeztuko-du-hotmaps-europar-proiektuaren-azken-konferentzian
Hurrengo ekainaren 30ean izango da HOTMAPS proiektuaren azken konferentzia online.... gehiago
donostia-sustapenak-eta-biodonostiak-turinera-eraman-dute-donostiako-esparru-biosanitarioa-garatzeko-orduan-izan-duten-esperientzia-eta-lankidetza
Turin hiriak Donostiaren esperientzia eta Biodonostia eta Donostia Sustapenaren... gehiago

Azken ekitaldiak

donostiako-sustapena-elikadura-sistema-eraldatzeko-proiektu-europar-batean-ari-da-parte-hartzen
Donostiako Sustapenaren bitartez, Fusili proiektuan ari da parte hartzen Donostia, Europako beste... más
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-donostia-smart-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-guztiona-nekazaritzako-elikagaien-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más