logo ayuntamiento cabecera

Europako DEVISE proiektuko esperientzia trukerako nazioarteko bilera egin da Donostian

 

Europako DEVISE proiektuaren esparruan (Interreg Europe), Donostia Sustapenak proiektuaren europar bazkideekin bilera bat antolatu zuen Donostian 2020ko otsailaren 18an, bere digitalizazio estrategiaren berri emateko, eta merkataritzako eta ostalaritzako sektoreen eraldaketa digitalaren inguruko jardunbide egokiak eta bertako proiektuak ere nabarmendu zituen. Ekitaldira bertaratu zirenek, gainera, SmartKalea bisitatzeko aukera izan zuten; hau da, hiriko Parte Zaharrean dagoen kale adimenduna.

 

Sektore anitzeko bilera horretan, Donostia Sustapena hirian garatzen ari den digitalizazio estrategia aurkeztu nahi zitzaien proiektuko bazkideei eta Irlanda, Bulgaria, Ipar Irlanda, Kantabria eta Frantziatik etorritako erakunde gonbidatuei. Horretarako, eraldaketa digitalaren inguruko jardunbide egokiak ere aurkeztu ziren, bertako merkataritza eta ostalaritza elkarteetako ordezkarien (Gipuzkoako Ostalaritza Enpresarien Elkartea, San Sebastián Shops eta Gipuzkoako Merkataritza Federazioa) eta zerbitzu digitalak hornitzen dituzten bertako enpresen (Dinycon eta In Situ) parte hartzeaz baliatuta.

 

experoenciasdevise contenido2 

Gipuzkoa Plazako Puntu Denda lokalean, merkataritzaren eta ostalaritzaren lehiakortasuna handitzeko funtsezkoa den digitalizazio prozesua garatzeko gakoak eztabaidatu ziren.

 

Agendaren barruan, halaber, digitalizazioari buruzko prestakuntza tailerretan parte hartu duten eta Donostia Sustapenaren Dendatics laguntza programaren onuradun izan diren bertako zenbait saltoki bisitatu ziren (Ada Kirolak, Cabo Rojo, Apalategui Kirolak eta Aitor Lasa Gaztategia), abian jarri dituzten eraldatze digitaleko prozesuetan zer-nolako esperientzia izan duten jakiteko, arduradunen eskutik.

 

experoenciasdevise contenido3

 

Ekitaldiko parte hartzaileek, era berean, Puntu Denda-ren funtzionamenduari buruzko informazioa jaso zuten tokian bertan. Hain zuzen, hiriko ostalaritza eta merkataritza establezimenduei arreta eta zerbitzuak, prestakuntza eta gisakoak jasotzeko eskaintzen zaien puntu nagusia da Puntu Denda. Gainera, Alde Zaharreko kale Nagusiko SmartKalea proiektua bisitatzeko aukera izan zuten. Ekimen horrek saltokietara hedatzen ditu informazioaren teknologia berriak, pertsonen zenbaketak, kalean argi adimendunak eta denda eta etxebizitzetan efizientzia energetikoa ezarri ditu, herritarren bizi kalitatearen zerbitzura dagoen teknologiaren potentzialtasun guztiak garatzeko.

 

experoenciasdevise contenido5DEVISE, Donostiako Sustapenak hirian kudeatutako europar proiektua da, Europar Batasuneko Interreg Europe programak batera finantzatua. Proiektuaren helburua da enpresa-sektore estrategikoen digitalizazioa bultzatzeko erronkari erantzuna ematea. Erronka hori bazkideak diren Europako beste eskualde eta hiri batzuk ere jorratzen ari dira. Modu horretan, batetik, digitalizazio-zerbitzuak ematen dituzten enpresek duten potentziala ustiatu nahi da, eta, bestetik, sektore estrategiko horietako enpresen premiak eta eskariak aztertu nahi dira; guri dagokigunean, merkataritza eta ostalaritza sektoreak.

 

Helburu hori aintzat hartuta, proiektuak sektore arteko ikuspegi berritzailea jarraitzen du, eraldaketa digitalaren prozesuan agente garrantzitsu guztiak inplikatuaz, egungo testuingurua aztertzeko, Europar Batasuneko beste eskualde batzuetatik ikasiaz. Horrez gain, ikasitako ikasgaiak hartzen eta digitalizazio-zerbitzuaren eskaintza eta eskaria konektatzeko aukera ematen duten ekintzak definitzen dira.

 

DEVISE proiektuari buruzko informazio osoa ondorengo estekan aurki dezakezu:www.interregeurope.eu/devise/

 

experoenciasdevise contenido4

 

Logos

 

Azken berriak

san-sebastian-gipuzkoa-film-commission-ak-berriro-ekin-dio-jarduteari-filmaketen-berraktibazioarekin
Covid-19aren ondoriozko ia hiru hilabeteko geldialdiaren ondoren, pelikula eta... gehiago
donostiako-sustapenak-hiri-adimendun-gisa-duen-eskarmentuaren-berri-emango-dio-costa-ricari
Donostiako Udalaren mendeko entitate publiko horrek ezagutzak transferitzeko... gehiago
donostia-sustapenak-energia-plangintzako-bere-esperientzia-aurkeztuko-du-hotmaps-europar-proiektuaren-azken-konferentzian
Hurrengo ekainaren 30ean izango da HOTMAPS proiektuaren azken konferentzia online.... gehiago
donostia-sustapenak-eta-biodonostiak-turinera-eraman-dute-donostiako-esparru-biosanitarioa-garatzeko-orduan-izan-duten-esperientzia-eta-lankidetza
Turin hiriak Donostiaren esperientzia eta Biodonostia eta Donostia Sustapenaren... gehiago

Azken ekitaldiak

donostiako-sustapena-elikadura-sistema-eraldatzeko-proiektu-europar-batean-ari-da-parte-hartzen
Donostiako Sustapenaren bitartez, Fusili proiektuan ari da parte hartzen Donostia, Europako beste... más
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-donostia-smart-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-guztiona-nekazaritzako-elikagaien-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más