logo ayuntamiento cabecera

Donostiak laugarren urtez jarraian parte hartu du Bostoneko enpleguaren azokan

Donostia Sustapenak Europako Batzordeak sustatzen duen eta urtero Bostonen (AEB) burutzen den MIT European Career Fair aukera profesionalen azokan parte hartu du Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak abian jarri duen “San Sebastián Connecting Talent” programa aurkezteko xedearekin. Programa honen helburua da nazioarteko talentua erakartzea eta atzerrian dauden kualifikazio handiko gazte donostiarrekin harremana ezartzea, euren garapen profesionalarekin aurrera jarraitzeko Donostiara itzultzeko aukera eskainita.

 

Ekonomia Bultzatzeko Zinegotziak, Enrique Ramosek, honakoa adierazi zuen: “Bostoneko azokara itzuli gara talentua erakartzeko eta atzitzeko lehian gaudelako. ‘San Sebastián Connecting Talent’ gure estrategia nazioarteko mailan aktibatzeko egin dugun apustuarekin bat dator, lehenik, atzerrian dauden donostiar oso kualifikatuen komunitatearekin harremana ezartzeko eta, bigarrenik, izaera berritzailea duen proiektu bat duten gazte profesional guztiei, edonongoak izanda ere, proiektua gure hirian abian jartzeko hainbat erraztasun eskaintzeko helburuarekin. Horrez gain, hiriko ekosistema berritzailea ezagutzera eman nahi dugu talentua erakartzeko elementu gisa”.

 

Donostia Sustapenak erakustoki propioa izan zuen otsailaren 22ean burutu zen MIT European Career Fair azokan eta bertan izan ziren ikusgai ‘San Sebastian Connecting Talent’ estrategiaren baitan dauden programa guztiak:

  • Bizileku programa. Proiektuak Donostian martxan jarri nahi dituzten edozein nazionalitateko ekintzaileei zuzendutako laguntzak.

  • Aukera profesionalak Donostiako enpresa eta ikerketa zentroetan.

  • Hiriko berrikuntza ekosistemaren inguruko informazioa, lehentasunezko ikerketa sektoreekin, zentroekin eta ildoekin.

 

boston empleo contenido2

Donostia Sustapenak bidalitako delegazioak hainbat bilera izan ditu Estatu Batuetan delegazioa duten Donostiako enpresekin, esaterako, Graphenea. Halaber, CIC Cambridge (Cambridge Innovation Centre) eta Babson College, ekintzailetzaren alorrean mundu osoko eskola garrantzitsuena den, instalazioak bisitatu ditu.

 

MIT European Career Fair azokak antolatzen duen topaketara kualifikazio handiko 2.500 hautagaitik gora hurbiltzen dira, hainbat arlotan kontratazio beharrak dituzten Europako enpresa eta erakundeekin batera. Azoka honetan alternatiba profesionalak eskaintzen zaizkie Europan lan egin nahi dutenei, profil oso kualifikatuak behar dituzten eta Europan ibilbide profesionala garatzeko aukerak eskain ditzaketen erakundeekin.

 

Bidaia hau ‘San Sebastián Connecting Talent’ estrategiaren esparruan dago, Donostiako Udalaren Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak, Donostia Sustapenaren bitartez, abian jarri duena. Tresna honekin lortu nahi da talentua erakartzea, mantentzea eta munduko gainerako tokiekin konektatzea. Hori guztia ekonomia berriaren ikuspuntutik. Ekonomia berri honen testuinguruan, hiriak bizitzeko, lan egiteko eta berrikuntza sustatzeko toki erakargarri bihurtzeko lehian ari dira, eta nazioarteko harremanen sare bat eraikitzen ahalegintzen ari dira, hartara beste erakunde, hiri, profesional, ikerketa zentro, unibertsitate, enpresa teknologiko eta abarrekin batera, hiriko ekosistema berritzailea aberasteko.

 

Azken berriak

san-sebastian-gipuzkoa-film-commission-ak-berriro-ekin-dio-jarduteari-filmaketen-berraktibazioarekin
Covid-19aren ondoriozko ia hiru hilabeteko geldialdiaren ondoren, pelikula eta... gehiago
donostiako-sustapenak-hiri-adimendun-gisa-duen-eskarmentuaren-berri-emango-dio-costa-ricari
Donostiako Udalaren mendeko entitate publiko horrek ezagutzak transferitzeko... gehiago
donostia-sustapenak-energia-plangintzako-bere-esperientzia-aurkeztuko-du-hotmaps-europar-proiektuaren-azken-konferentzian
Hurrengo ekainaren 30ean izango da HOTMAPS proiektuaren azken konferentzia online.... gehiago
donostia-sustapenak-eta-biodonostiak-turinera-eraman-dute-donostiako-esparru-biosanitarioa-garatzeko-orduan-izan-duten-esperientzia-eta-lankidetza
Turin hiriak Donostiaren esperientzia eta Biodonostia eta Donostia Sustapenaren... gehiago

Azken ekitaldiak

donostiako-sustapena-elikadura-sistema-eraldatzeko-proiektu-europar-batean-ari-da-parte-hartzen
Donostiako Sustapenaren bitartez, Fusili proiektuan ari da parte hartzen Donostia, Europako beste... más
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-donostia-smart-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-guztiona-nekazaritzako-elikagaien-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más