logo ayuntamiento cabecera

Donostiako ordezkaritza batek Haitira bidaiatu zuen, Udalaren lankidetza proiektuak bisitatzeko.

 

Duñike Agirrezabalaga Lankidetza zinegotziak zuzendutako ordezkaritzak in situ ezagutu ditu enpresa proiektuen haztegi programa bati esker sortutako mikroenpresak; programa hori ekintzailetzako ideiak dituzten bertako gazteei bideratu zaie, eta Donostia Sustapenak jarri zuen abian, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, Garapenerako Nazioarteko Bankuarekin eta Caseli fundazioarekin. Bidaia horretan, otsailaren 19tik 20ra bitartean egindako, ordezkaritzak bilerak egin ditu Nazioarteko Garapenerako Lankidetzako Espainiako Agentziarekin eta tokiko populazioarekin lanean dabiltzan elkarteekin, Karibeko herrialde horretan lankidetza proiektu berriak sortzeko. Ordezkaritzan parte hartu dute EAJko, Bilduko eta Elkarrekin Podemoseko ordezkariek.

 

Lankidetza zinegotziak, Duñike Agirrezabalagak, adierazi zuenez, “egiaztatu ahal izango dugu Haitin egindako ezagutza transferentziaren ondorioz hainbat proiektu abian jarri direla eta irauteko aukera handia dutela. Gure esperientzia eman diegu ekintzailetza indartzeko tokiko ekosistema aktibatzeko motor gisa, eta hautatutako proiektuei laguntza eta aholkularitza ere eman diegu”.

 

Azken urteotan, Donostiako Udala, Donostia Sustapena udal sozietate publikoaren bidez, lankidetzan ari da hainbat programa eta proiektutan, garatze bidean dauden herrialdeetako hirietan eta lurraldeetan garapen ekonomiko jasangarria sustatzeko helburuarekin. Sustapena harremanetan jarri zen Haitiko tokiko erakundeekin, Garapenerako Banku Interamerikarra, Yunus Social Business eta Caseli fundazioa bezalako erakundeen bidez. Port-au-Princen foku nagusi moduan jarritako proiektuak 136.000 euroko aurrekontua zuen, eta ideiak zituzten gazteentzako enpresa haztegi bat jarri zuen abian; lehenik proiektuak identifikatzeko fasea izan zuen, hasiberrien hautaketa gero, eta ideiak abian jartzeko beka bat ere bai.

 

Donostiako ordezkaritzak, Duñike Agirrezabalaga Lankidetza zinegotzia buru zela, Aitzole Araneta (Elkarrekin Podemos), Olaia Duarte (Bildu), Jaime Dominguez Macaya (EAJ) eta Donostiako Sustapeneko arduradunak ere parte hartu zuten. Haitiko Lehen Damak, Martine Moïse, harrera egin zion, eta eskerrak eman zizkion tokiko hainbat startup-ekin abian jartzea ahalbidetu duen ezagutza-transferentziari. Lehen Dama haitiar artisauen Klere Ayiti Fundazioko presidentea da, eta kideetako bik, Marie Guerlande Balanek (burdina moztua) eta Wanglish Michelek (berreskurapena, zeramika), Donostiako Gabonetako Merkatuan parte hartu zuten stadn batekin, non produktuak merkaturatu ahal izan zituzten.

 

haiti contenido2

Era berean, misioko partaideek egiaztatu ahal izan dute nazioarteko erakunde eta erakunde aldeaniztun askok Karibeko herrialdean beren estrategia sostengatzen dutela, ong 's-ekin eta gaitasun exekutiboa duten beste erakunde batzuekin lankidetzan arituz, erakundeak indartzeko laguntza tradizionalaren ordez. Ekintzailetza-programaren bidez sortu diren proiektuez gain, Donostiako ordezkaritzak egiaztatu du haitiar gazteen artean enpresa-kultura hasiberria sortu dela, eta horrek lankidetza-aukera berriak sorrarazi dituela, herrialdeko artisauen zentro berrietan ardaztuta, eta Europako merkatuan haien produktuak sustatzeko aukera eman duela. Azken urteetan, Haitik adierazle makroekonomiko negatiboak izan ditu, oro har. Hazkundea % 1,5era mugatu da, eta hori ez da nahikoa izan bertako ekonomia bultzatzeko (Amerikako atzeratuena da); gainera, egoera hori are larriagoa bihurtu zuten 2016ko urrian Matthew urakanak eragindako kalte lazgarriek. Egiturazko langabezia tasa % 70 inguruan dabil, baina ezkutuko lan ugari dago.

 

Gobernuaren apustu handiena turismoaren sektorean oinarrituta dago oraindik, baina ez du emaitza handirik eman, hornidura elektrikoa bezalako gaietan herrialdeak dituen gabeziak tarteko, edo alboko Dominikar Errepublikak eskaintzen duen kalitate handiko lehiagatik. Gaur egun, Haitik ia ez du ekoizpen sarerik, aberastasuna eta lanpostuak sortzeko aukera emango dionik. Halaber, kanpoko laguntzen mendekotasun handia duenez, ezin du sare hori aktibatu, egitura sozioekonomikoa laguntza horien inguruan estandarizatu delako ia.

 

Lankidetza programaren xedea da lurraldeei tokiko gaitasunak ematea eta enplegua eta aberastasuna sortzeko aukerak eratzea, biztanleen ongizatea bermatuko duten berdintasun sozialerako tresnen bitartez. Gipuzkoako Foru Aldundiak hainbat programaren bidez sustatu du Gipuzkoako herritarren lankidetza, sozialki egoera kaskarrean dauden lurraldeetako tokiko erakundeen inplikazio eta partaidetza tresna moduan.

 

Egoera horretan, Ekonomia Sustapeneko Zinegotzitza, Donostia Sustapenaren bidez, gakoa izan daiteke Haitiko enpresa ekosistema aktibatzeko eta bultzatzeko puntu moduan, Donostiako ekintzaileei eta enpresei laguntza zerbitzuak eman baitizkie 25 urtez.

 

 

Laguntza ekonomikoak

ESKA EZAZU DIRU-LAGUNTZA ONLINE


LAGUNTZA EKONOMIKOAK


PROGRAMAK


ZERBITZUAK


BEKAK


PROGRAMA AIPAGARRIAK



Donostia-San Sebastián UP! 2019

9,5 milioi euroko aurrekontuarekin, Donostiako Alkateordetzak, Donostia UP! 2019 Planaren bitartez, Donostiako Sustapenak gauzatuta, berriro ere abian jarri ditu epe ertainera eta luzera aplikatu beharreko neurriak, giza kapitala, enpresen lehiakortasuna eta lurralde-kohesioa bezalako kontzeptuen inguruko estrategiaren zati bezala ...

GEHIAGO IRAKURRI

Azken berriak

smartkalea-proiektuaren-arabera-alde-zaharrean-igarotako-pertsona-kopurua-81-murriztu-da-eta-elektrizitate-kontsumoa-berriz-22-areagotu
SmartKalea proiektuarekin Kale Nagusian eta Altza pasealekuan instalatutako neurketa... gehiago
beste-sari-bat-smartkalea-proiektuari
SmartKalea proiektuak, Ekonomia Sustatzeko Zinegotzigoak Donostia Sustapenaren... gehiago
europako-devise-proiektuko-esperientzia-trukerako-nazioarteko-bilera-egin-da-donostian
Europako DEVISE proiektuaren esparruan (Interreg Europe), Donostia Sustapenak... gehiago
donostiak-laugarren-urtez-jarraian-parte-hartu-du-bostoneko-enpleguaren-azokan
Donostia Sustapenak Europako Batzordeak sustatzen duen eta urtero Bostonen (AEB)... gehiago

Azken ekitaldiak

nekazaritzako-elikagaien-sektoreko-negozio-ereduak-klima-aldaketaren-ondorioz
«Hiria nekazaritzako elikagaien sistema gisa: hirien erronka handia hurrengo urteetarako.... más
donostian-sustepenak-parte-hartu-zuen-bartzelonako-smart-city-expo-world-congress-en
FoDonostiako Sustapenak (Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak) laugarren urtez jarraian parte hartu zuen... más
donostia-smart-klusterrak-viena-bisitatu-du-bertako-smart-estrategia-ezagutzeko
Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak Donostia Sustapenaren bidez antolatutako misio komertzialak... más