logo ayuntamiento cabecera

Donostian beheraka jarraitu du langabeziak, eta urteko batez bestekoa 7.400 biztanlekoa da orain: 2008tik bildutako zifrarik onena

 

  • Iaz, 614 pertsonatan murriztu zen langabezia.
  • Gizarte Segurantzarako afiliazioak % 2,3 handitu ziren aurreko urtearen aldean.
  • 45 urtetik gorako biztanleak guztizko langabetu kopuruaren % 56 dira.

 

Donostiako Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak 2019ko Lan Merkatuari buruzko txostena aurkeztu du. Txostenak adierazten duenez, erregistratutako hileko batez besteko langabezia 7.400 pertsonatakoa izan zen; hau da, langabetutako biztanleriaren erregistro txikiena izan da 2008tik geroztik. Zifra hori urtetik urterako seigarren jaitsiera da jarraian: egun, duela urtebete baino 614 langabetu gutxiago daude. Donostiako enpresen Gizarte Segurantzako afiliazioaren urteko batez besteko zifra 117.949 langilekoa izan zen; hau da, % 2,3 hazi da aurreko urtekoaren aldean.

 

Ekonomia Bultzatzeko zinegotziak, Enrique Ramosek, nabarmendu zuen “langabetu ahulenak direla gure lehentasuna, eta horregatik, urtero 45 urtetik gorakoak laneratzeko sarbide-programak antolatzen eta askotariko laguntzak ematen ditugu: 9.000 euro arteko laguntzak merkataritzako eta ostalaritzako kontratazioetarako, gizonen eta emakumeen langabezia-tasak orekatzeko ekintza positiboko neurriak, eta langabetuei orientazioa emateko zerbitzu bat. Pozik gaude hiriko langabeziaren beheranzko joerarekin –beste hiriburu batzuetakoa baino baxuago dago, hala nola Bilbokoa eta Gasteizkoa–, baina erne jarraitzen dugu eta zabalik mantenduko ditugu laguntza-lerroak”.

 

Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak Donostiako Sustapenaren bidez abiarazitako DonostiaUP! planaren 9,5 milioi euroko aurrekontuak epe ertainean eta luzean aplikatu beharreko neurri sorta bat jarri zuen martxan 2019an, giza kapitalaren, enpresa lehiakortasunaren eta lurralde kohesioaren inguruan egituratutako estrategia baten barruan.

 

Planak talentua erakarri eta atxikitzearen eta berrikuntza sustatzearen aldeko apustua egiten jarraitu du, bi kontzeptu harturik ardatz: enpleguaren kalitatea eta berdintasuna. Sustatutako neurrien artean, honako hauek nabarmendu daitezke: kontrataziorako eta enpresa berriak sortzeko laguntzak, ekintzaileentzako babesa, eta enplegua lortzen laguntzeko bekak edo ekimenak, batez ere, kolektibo ahulenentzat.

 

Donostiako 2019ko Lan Merkatuaren txostenak adierazten duenez, erregimen orokorrean 3,15 hazi zen soldatakoen kopurua eta, hortaz, soldatako langileak enpleguaren % 83 izateraino iritsi dira. Aldiz, norberaren konturako lana –hau da, langile autonomoena– beheraka ari da apurka-apurka, eta 2016. urteaz geroztik afiliazioak galdu ditu: egun, guztizko enpleguaren % 12,6 dira.

 

 

2016

2017

2018

2019

Δ% 2019/18

Donostia (afiliazioa guztira)

109.770

112.554

115.265

117.949

2,3

Araubide orokorra

89.931

92.752

95.657

98.578

3,1

Autonomoak

15.143

15.063

14.972

14.891

-0,5

Etxeko enplegua

4.575

4.610

4.509

4.353

-3,5

Nekazaritza eta itsasoa

121

129

127

127

0

 

Hiriko lan merkatua aldi baterako kontratazioak mugitzen du gehienbat. 2019an 126.432 lan-kontratu egin ziren 36.894 pertsonarekin, eta horietatik % 91 aldi baterako kontratua izan zen.

 

2019ean erregistratutako hileko batez besteko langabezia 7.400 lagunekoa izan zen. Biztanle langabeen erregistro baxuena izan da 2008tik, eta urtetik urterako ondoz ondoko seigarren jaitsiera agertzen du. 2019ko urte amaieran 7.243 langabe zenbatu ziren.

 

Sexuaren arabera erregistratutako langabeziaren banaketan, arian-arian handitzen ari da emakumeen pisua: langabezian dauden emakumeen tasa sei emakumekoa da lau gizoneko. Ugariena 45 urtetik gorako pertsonen taldea da oraindik, erregistratutako guztizko langabeen % 56 direnez. Talde hori 4.135 biztanlek osatzen dute, eta urtetik urtera % 6,6ko jaitsiera izan du. 

 

 

2016

2017

2018

2019

19-18

% 19-18

Langabezia guztira

9.412

8.673

8.014

7.400

-614

-7,7

25 urte baino gutxiago

536

461

441

461

20

4,5

25-44 urte bitartekoak

4.018

3.554

3.144

2.804

-341

-10,8

45 urte edo gehiago

4.858

4.659

4.429

4.135

-293

-6,6

 

Jaitsiera handiena 25etik 44 urtera bitarteko pertsonen taldean gertatu da; hori horrela, 2.804 langabeko batez bestekoarekin itxi du urtea, urtetik urtera –% 10,8 beheratu ondoren. Talde urriena, aldiz, 25 urtera arteko gazteen kolektiboa da, guztizko langabe kopuruaren % 6,2 baitira: hau da, 461 gaztek osatzen dute.

 

Hiriko auzoei erreparatuz gero, txostenak azaltzen du auzo hauek dutela langabezia-indize handiena biztanle kopurua ere kontuan hartuz gero: Mirakruz-Bidebieta (11,2), Altza (11,1) eta Intxaurrondo (%10,9). Hiriko batez bestekotik apur bat gorago Egia dago (8,7). Gainerako auzoak azpitik daude, eta nabarmentzekoak dira Ibaeta, Antigua, Añorga eta Igeldoko indize baxuak. Sexuen arabera, auzo guztietan langabezia indizea handiagoa da emakumeen artean, % 55,8ko batez bestekoarekin. Aldiz, iraupen luzeko langabeziak pisu handiagoa du gizonen artean: % 52,1 dira.

 

 

Azken berriak

san-sebastian-gipuzkoa-film-commission-ak-berriro-ekin-dio-jarduteari-filmaketen-berraktibazioarekin
Covid-19aren ondoriozko ia hiru hilabeteko geldialdiaren ondoren, pelikula eta... gehiago
donostiako-sustapenak-hiri-adimendun-gisa-duen-eskarmentuaren-berri-emango-dio-costa-ricari
Donostiako Udalaren mendeko entitate publiko horrek ezagutzak transferitzeko... gehiago
donostia-sustapenak-energia-plangintzako-bere-esperientzia-aurkeztuko-du-hotmaps-europar-proiektuaren-azken-konferentzian
Hurrengo ekainaren 30ean izango da HOTMAPS proiektuaren azken konferentzia online.... gehiago
donostia-sustapenak-eta-biodonostiak-turinera-eraman-dute-donostiako-esparru-biosanitarioa-garatzeko-orduan-izan-duten-esperientzia-eta-lankidetza
Turin hiriak Donostiaren esperientzia eta Biodonostia eta Donostia Sustapenaren... gehiago

Azken ekitaldiak

donostiako-sustapena-elikadura-sistema-eraldatzeko-proiektu-europar-batean-ari-da-parte-hartzen
Donostiako Sustapenaren bitartez, Fusili proiektuan ari da parte hartzen Donostia, Europako beste... más
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-donostia-smart-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-guztiona-nekazaritzako-elikagaien-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más