logo ayuntamiento cabecera

2019 urtean San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission-en elkarlanarekin egindako filmatzeek 10 milioi euroko inpaktu ekonomikoa eragin dute Gipuzkoako lurraldean

(Mari Jose Telleria, Gipuzkoako Foru Aldundiko kultura zuzendaria, eta Enrique Ramos, Ekonomia Bultzatzeko zinegotzia)

 

Woody Allen zuzendari estatubatuarraren filmak eta “Patria” (HBO) eta “La línea invisible” (Movistar) telesailek, San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission-en elkarlanarekin eginak, 2019 urtea urte historiko bilakatu dute, Donostian eta Gipuzkoan egindako filmatzeei dagokienez. Izan ere, proiektuen garrantzia eta kalitatea handia izan da eta aurrekontu gisa izan dituzten 35 milioi euroek ondorio ekonomiko handiak eragin dituzte. Datu ekonomikoez gain, Woody Allenen tamainako nazioarteko zuzendari baten film batek hiriaren eta lurraldearen irudian izan dezakeen eragina ere nabarmendu behar da. SSGIFilm Commission Gipuzkoako lurraldeko filmatze guztiei zerbitzua eskaintzen dien baterako bulegoa da (garapen-agentziekin elkarlanean), Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoaren-Donostia Sustapenaren eta Gipuzkoako Aldundiko Kultura Sailaren menpe dagoena. Batzorde honen 2019 urteko balantzeak beste film garrantzitsu batzuk ere barne hartzen ditu: “Ventajas de viajar en tren”, Goya sarietarako lau kategoriatan proposatua izan zena; edo nazioarteko irismena duten iragarkiak, Zara markarena adibidez, Igeldo Mendiko Jolas-parkean grabatu zena.

 

Kulturako foru zuzendari Mari Jose Telleriak nabarmendu du “kultura badela aberastasun eta enplegu iturri garrantzitsua ere, halaxe ondorioztatzen baita ikusita balantze hau, ekoizpenen eragin ekonomikoa eta hiriko eta lurraldeko beste herri batzuetako hainbat sektoretan horiek izan duten eragina. Orobat, adierazi du azpimarratu behar dela jarduera honek eragin handia duela kanpoan dugun irudian, eta, baita ere, gure ikusentzunezko sektorea sendotzen laguntzen duela, urtez urte presentzia eta garrantzia hedatzen ari baita”.

 

Ekonomia Bultzatzeko Zinegotziak, Enrique Ramosek, adierazi zuen: Datu hauek urte askoan zehar bertako zinematografia eta ikus-entzunezko sektorea sendotzeko egin den ahaleginaren emaitza dira, proiektu konplexuenei aurre egiteko profesionalizatuta eta prestatuta dagoen sektore bat finkatzeko. Ekoizpen handi hauekin lurraldeak ikus-entzunezko filmatzeetarako duen erakarpen-ahalmena ere argi geratzen da.

 

San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission-en bigarren urtean, Gipuzkoako ikus-entzunezko filmatzeak ahalbidetzen dituen bulegoak ikus-entzunezko 84 proiektu artatu zituen eta guztira 424 grabaketa-egun egon ziren, bai hiriburuan, bai Gipuzkoako hainbat udalerritan. Honakoak dira garrantzitsuenak:

rodajesimpactofomento contenido2a

Woody Allenen filma. Behin behineko izenburua “Rifkin’s Festival”da; Elena Anaya, Sergi López, Wally Shawn eta Gina Gershon dira protagonistak, Mediapro-k ekoiztua da eta Gipuzkoako leku ezberdinetan grabatu zen, sei astean zehar. Donostia izan zen agertoki nagusia, izan ere, Boulevardean, Kontxako hondartzan, Miramar Jauregian, Bilbo plazan edo Kursaalean grabatu ziren hainbat eszena. Halaber, lan-taldea Gipuzkoako beste udalerri batzuetan ere aritu zen, esaterako, Pasaian, Hondarribian edo Zumaian, non filmaren beste eszena batzuk grabatu ziren. Gainera, filmaren trama Donostiako Nazioarteko Zinemaldian oinarritzen da. Woody Allen XX. mendeko zuzendari onenetakoa da; filmatze honek orain arte Donostian edota Gipuzkoan grabatutako filmetan jauzi kualitatibo bat eragiten du eta gure lurraldea goi-mailako pelikulak grabatzeko espazio apropos gisa finkatzen du. Oraindik ez daukagu estreinaldi-egunaren berririk.

 

‘Patria’. HBOk Europan gaztelaniaz grabatu duen lehen telesaila da. Kate iparramerikar honek mundu mailan ezagunak diren telesailak ekoitzi ditu, hala nola, “Game of Thrones”. Kalitatearen aldeko apustua egiten du eta oso proiektu gutxi finantzatzen ditu, baina horien artean dago “Patria”, Gipuzkoan eta Madrilen grabatua. Telesaila Fernando Arambururen izenburu bereko liburuan oinarrituta dago eta Aitor Gabilondo Donostiarrak ekoitzia da. Filmatzeak ia 15 aste iraun zuen eta Donostian, Soraluzen eta Elgoibarren aritu ziren. San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission-ekiko elkarlana honetan oinarritu zen: ekoizlearen eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko hainbat udal eta erakunderen arteko bitartekotza-lanak egitea, izapideak egitea eta udalaren baimenak lortzen laguntzea.

 

Telesail honen filmatzea Donostian filmatze baten ondorioz izan den erakustaldi handienetako bat izan zen: Boulevarda 80 eta 90eko hamarkadetan zuen itxura izateko apaindu zuten, hau da, oinezkoentzako biderik gabe, garai hartako autoz beteta eta autobus bat erretzen zutela plantak eginez.Telesaila maiatzean estreinatuko dutela aurreikusten da eta astean kapitulu bat emango dute.

 

rodajesimpactofomento contenido3aLa línea invisible’. Film hau Mariano Barrosok zuzendu eta Movistar-ek ekoitzi du, bertako lan-talde tekniko paregabe bat izan du eta Goya baten irabazlea den Ander Sistiaga ekoizpen-zuzendaria buru izan du. Gipuzkoako hainbat udalerritan grabatu zen eta filmatzea abuztuan amaitu zen. Kasu honetan, San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission-ek kokapenak bilatzen, izapideak egiten eta baimenak lortzen lagundu zuen. Telesaila Sentido Films eta Corte y Confección de Películas-ekin elkarlanen ekoitzi da eta Mariano Barroso, Michel Gaztambide eta Alejandro Hernándezek idatzi dute; 6 kapitulu ditu, bakoitza 45 minutukoa.

 

rodajesimpactofomento contenido4Ventajas de viajar en tren’. Morena Films eta Señor y señora produktore madrildarrak eta donostiarrak –hurrenez hurren– ekoitzi dute eta Aritz Morenok zuzendu; protagonistak, besteak beste, Luis Tosar, Ernesto Alterio, Belén Cuesta, Ingrid García Jonnson, Quim Gutiérrez eta Macarena García dira. SSGIFilm Commission-ek kokapenak bilatzen lagundu zuen, erakundeen arteko bitartekotza-lanak egin zituen eta baimenen izapideak egiten lagundu zuen.

 

rodajesimpactofomento contenido5Akelarre’. Gipuzkoako Lamiak Films eta Kowalski Films eta Frantziako La Fidèle ekoizleen arteko koprodukzio bat da, Pablo Agüero argentinarrak zuzendua. Zarauzko portua izan zen filmatzearen azken kokapena.

 

Hil kanpaniak’. Udazkenean Gipuzkoan euskaraz grabatu zen film luzea da, Abra prod-ek ekoitzi zuen eta hiru Goya irabazi dituen lan-taldea izan du, hirurak gipuzkoarrak: Jabier Aguirre (argazkilaritza-zuzendaria), Saioa Lara (jantziak) eta Eneko Sagardoy aktorea.

 

Allí abajo’. Antena 3 kateko telesail arrakastatsuaren bosgarren eta azken denboraldiaren zati bat Donostian filmatu da, gainontzeko denboraldien era berean.

 

Goazen’, ETBko telesailak ere Donostian grabatu zuen SSGIFilm Commission-en laguntzaz.

 

Telebistari dagokionez, telesailez gain, Donostian gastronomiari eta turismoari buruzko programak eta lehiaketak ere grabatu dira. Hirian gai honekin lotutako proiektu asko filmatzen dira eta bertako, nazio mailako eta atzerriko telebista-kateetarako ekoitziak izaten dira. Era honetan, uztailera arteko programak ditugu: Canal Cocina-rentzat (euskal-sukaldaritzari buruzko programa), TVE (Donde Comen Dos ) eta ETB (Restaurante Sin Barreras eta Karabana). Baita atzerriko telebistetarako ere: Hego Korea (Maneras de Comer), Grezia (Masterchef Grezia) ete Alemania (Bustour).

 

TVErentzat beste programa batzuk ere grabatu dira, Flash Moda-rentzat, San Sebastián Histórico edo Jo Soc Erasmus. ETBko Ahotsak programak Gipuzkoako hiriburua agertoki gisa aukera du hiru aldiz; eta France 3 kateak ere Txirrita eta Balenciagari buruzko programa bat filmatu zuen hemen.

 

rodajesimpactofomento contenido7

2019 urtean Donostia hainbat iragarkietarako platoa izan da, besteak beste: bankuentzako (Laboral Kutxa); elikadura-kateentzako (Eroski) eta baita hainbat erakundeentzako ere, hala nola, Eusko Jaurlaritza. Hala ere, marka bera eta iragarkiaren eduki bisuala direla eta, udaberrian Zara Kids-entzat grabatutakoa nabarmentzen da, zeinetan Donostiako Igeldo Mendiko kokapen ezberdinak ikusten diren.

 

San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission-en erronka nagusia Donostia eta Gipuzkoako lurralde osoa sustatzea da, nazio zein nazioarteko ikus-entzunezko industriaren arloari dagokionez; era horretan, Donostia filmatzeak egiteko kokapen ezin hobe gisa ezagutaraziko dute eta bertako ikus-entzunezkoen sektorea zabaldu eta garatu egingo da. Erakundeak sare bat sortu du lurraldean, zeina tokiko garapenerako hainbat erakundek osatzen duten. Aipatu erakundeek Gipuzkoa euren filmatzeetarako eszenatoki gisa aukeratu duten ekoizleen (zine, telebista eta publizitatea) lana errazteko doako zerbitzua eskaintzen dute.

 

Laguntza ekonomikoak

ESKA EZAZU DIRU-LAGUNTZA ONLINE


LAGUNTZA EKONOMIKOAK


PROGRAMAK


ZERBITZUAK


BEKAK


PROGRAMA AIPAGARRIAK



Donostia-San Sebastián UP! 2019

9,5 milioi euroko aurrekontuarekin, Donostiako Alkateordetzak, Donostia UP! 2019 Planaren bitartez, Donostiako Sustapenak gauzatuta, berriro ere abian jarri ditu epe ertainera eta luzera aplikatu beharreko neurriak, giza kapitala, enpresen lehiakortasuna eta lurralde-kohesioa bezalako kontzeptuen inguruko estrategiaren zati bezala ...

GEHIAGO IRAKURRI

Azken berriak

smartkalea-proiektuaren-arabera-alde-zaharrean-igarotako-pertsona-kopurua-81-murriztu-da-eta-elektrizitate-kontsumoa-berriz-22-areagotu
SmartKalea proiektuarekin Kale Nagusian eta Altza pasealekuan instalatutako neurketa... gehiago
beste-sari-bat-smartkalea-proiektuari
SmartKalea proiektuak, Ekonomia Sustatzeko Zinegotzigoak Donostia Sustapenaren... gehiago
europako-devise-proiektuko-esperientzia-trukerako-nazioarteko-bilera-egin-da-donostian
Europako DEVISE proiektuaren esparruan (Interreg Europe), Donostia Sustapenak... gehiago
donostiak-laugarren-urtez-jarraian-parte-hartu-du-bostoneko-enpleguaren-azokan
Donostia Sustapenak Europako Batzordeak sustatzen duen eta urtero Bostonen (AEB)... gehiago

Azken ekitaldiak

nekazaritzako-elikagaien-sektoreko-negozio-ereduak-klima-aldaketaren-ondorioz
«Hiria nekazaritzako elikagaien sistema gisa: hirien erronka handia hurrengo urteetarako.... más
donostian-sustepenak-parte-hartu-zuen-bartzelonako-smart-city-expo-world-congress-en
FoDonostiako Sustapenak (Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak) laugarren urtez jarraian parte hartu zuen... más
donostia-smart-klusterrak-viena-bisitatu-du-bertako-smart-estrategia-ezagutzeko
Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak Donostia Sustapenaren bidez antolatutako misio komertzialak... más