logo ayuntamiento cabecera

Lehen izapideak Talent House II martxan jartzeko

(Enrique Ramos, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzia, eta Marisol Garmendia, PSE-ren bozeramailea)

 

Donostiako Udaleko Gobernu Batzarrak bihar emango du baimena hiriak beste eraikin bat izan dezan ikertzaileentzat eta langile kualifikatuentzat; 5,5 milioi euroko aurrekontu konpromisoa izango du, zeinak Talent House II hartzeko eraikina erostera edo eraikitzera bideratuko baitira.

 

Enrique Ramos Ekonomia Bultzatzeko zinegotziak azaldu duenez, “talentuaren aldeko apustua egitea erabakigarria da Donostiarako, eta, alde horretatik, zerbitzu egokiak ematen eta bilatzen saiatu behar dugu, goi mailako kualifikazioa duten profilek Donostia toki erakargarri gisa ikus dezaten, bai maila pertsonalean, bai profesionalean. Talent House II 2011n abiarazitako Talent House I egitasmoaren osagarri gisa sortua da, lehendabiziko proiektu hori sendo eta arrakastatsu bilakatu baita”.

 

Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoa, Donostia Suspenaren bidez, hirira talentua erakartzeko hainbat estrategia bultzatzen ari da. Era horretan, Talent House proiektuak, 2011 urtean inauguratuak, arrakasta nabarmena izan du, ikertzaile kopuru handi bat etorri eta geratu baita aldi baterako, beren lana Donostiako teknologia eta ikerketa zentroetan eta zentro-akademikoetan gauzatzeko.

 

Alde batetik, nazioarteko talentua erakartzeko estrategiarekin lotutako ostatu-eskaera estaltzeko eskaintza urritasuna dago eta, bestetik, hiriaren estrategia hau beste kolektibo batzuetara hedatu da, besteak beste: nazioarteko ekintzaileak, prestakuntza maila eta esperientzia handia duten profesionalak (tokiko enpresa-ekosisteman interesatuak), ikertzaile gazteak edo gure hiriaren aukerak hedatuko dituzten diziplina anitzeko profilak. Hori dela eta, gaur egungo eskaintza zabaltzeko eta dibertsifikatzeko beharra ikusi da.

 

Talent House I-en esperientziak agerian uzten du politika eta prezio egonkor bat ezar dezakeen eskaintza publiko bat izatearen garrantzia, zeinak merkatutik harago, hiriaren eta bere agente nagusien estrategiari, beharrei eta interesei erantzungo dien; kasu honetan, talentua erakartzeari dagokionez. Ildo beretik, Talent House II talentua erakartzeko politika publiko zabalago baten garapeneko elementu esanguratsu bat izan beharko da, hiriko etxebizitzen eskaintzak izan dezakeen bilakaera edozein izanik ere.

 

Helburu honekin, Donostia Sustapena, S.A.-k beharren programa bat zehaztu du. Horren bidez, aldi baterako ostatu-zerbitzu berri bat eskaintzeko aukera egongo da, txandakako izaera izango du eta egonaldi laburretarako izango da. Bizitegi edo ostatu turistikoengandik ezberdinak izango dira, eta Talent House II izeneko apartamentu-eraikin berri batean kokatuko dira.

 

Aipaturiko beharren programak, gutxienez, 80 etxebizitza izan beharko dituen eraikin bat aurreikusten du, eta gainera, eraikin publikoetan aplikatu beharreko araudiak ezarritako energia eta bioklima kalifikazioa emango dioten ezaugarri batzuk izateko beharra azpimarratzen du. Apartamentuek, izan pertsona bakarrarentzako ala birentzako, sukaldea, logela, komun banandua eta lanerako espazio bat izan beharko dituzte.

 

talent house san sebastian aerea alojamientos header2

 

TALENT HOUSE I

2019an, Talent House Iek (Baenako Dukea 42) % 87ko okupazio tasa izan zuen, aurreko urtean baino puntu bat gehiago. 2019an, guztira 310 ikertzailek hartu zuten ostatu, beren familiekin, eskura ipinitako 80 apartamentuetan (neurri desberdinetakoak). Ikertzaileen maila akademikoari dagokionez, % 69 doktoreak dira, eta % 28 doktorego aurrekoak. Haietatik % 69 bakarrik iritsi ziren Donostiara, % 21 bikotekidearekin eta % 9 familiarekin.

 

Hauek dira Talent House Ien gehien ostatu emandako I+G+Bko zentroak: DIPC (% 22), Polymat (% 15), EHU/UPV (% 11), CICBiomagune (% 11), BCBL (% 8) eta CICNanogune (% 8).

 

Ikerlarien % 34 nazionalak dira, eta % 66, berriz, nazioartekoak. Jatorri herrialdeei dagokienez, Frantzia da buru, eta atzetik ditu Italia, Alemania, Txina eta Errusia. Batez besteko egonaldia bost hilabete izan dira.

 

Laguntza ekonomikoak

ESKA EZAZU DIRU-LAGUNTZA ONLINE


LAGUNTZA EKONOMIKOAK


PROGRAMAK


ZERBITZUAK


BEKAK


PROGRAMA AIPAGARRIAK



Donostia-San Sebastián UP! 2019

9,5 milioi euroko aurrekontuarekin, Donostiako Alkateordetzak, Donostia UP! 2019 Planaren bitartez, Donostiako Sustapenak gauzatuta, berriro ere abian jarri ditu epe ertainera eta luzera aplikatu beharreko neurriak, giza kapitala, enpresen lehiakortasuna eta lurralde-kohesioa bezalako kontzeptuen inguruko estrategiaren zati bezala ...

GEHIAGO IRAKURRI

Azken berriak

smartkalea-proiektuaren-arabera-alde-zaharrean-igarotako-pertsona-kopurua-81-murriztu-da-eta-elektrizitate-kontsumoa-berriz-22-areagotu
SmartKalea proiektuarekin Kale Nagusian eta Altza pasealekuan instalatutako neurketa... gehiago
beste-sari-bat-smartkalea-proiektuari
SmartKalea proiektuak, Ekonomia Sustatzeko Zinegotzigoak Donostia Sustapenaren... gehiago
europako-devise-proiektuko-esperientzia-trukerako-nazioarteko-bilera-egin-da-donostian
Europako DEVISE proiektuaren esparruan (Interreg Europe), Donostia Sustapenak... gehiago
donostiak-laugarren-urtez-jarraian-parte-hartu-du-bostoneko-enpleguaren-azokan
Donostia Sustapenak Europako Batzordeak sustatzen duen eta urtero Bostonen (AEB)... gehiago

Azken ekitaldiak

nekazaritzako-elikagaien-sektoreko-negozio-ereduak-klima-aldaketaren-ondorioz
«Hiria nekazaritzako elikagaien sistema gisa: hirien erronka handia hurrengo urteetarako.... más
donostian-sustepenak-parte-hartu-zuen-bartzelonako-smart-city-expo-world-congress-en
FoDonostiako Sustapenak (Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak) laugarren urtez jarraian parte hartu zuen... más
donostia-smart-klusterrak-viena-bisitatu-du-bertako-smart-estrategia-ezagutzeko
Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak Donostia Sustapenaren bidez antolatutako misio komertzialak... más