logo ayuntamiento cabecera

FIRST LEGO League Euskadi lehenengoz iritsiko da Donostiara datorren otsailaren 8an

(Leire Bilbao (Innobasque), Enrique Ramos, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzia, Ikastetxeetako ordezkariak eta ekitaldiaren babesleak)

 

Gipuzkoako hiriburua izango da, Deusto (Bilbo) eta Arrasaterekin batera, FIRST LEGO League Euskadi nazioarteko txapelketari aldi berean harrera emango dioten hiru kokalekuetako bat. Donostiaren kasuan, hiru probintzietako 400 bat gaztek osatutako 35 taldek aurkeztuko dituzte euren proposamenak Eureka-Zientzia Museoan, aurtengo ediziorako proposatutako gaiaren inguruan: CITY SHAPER, bizitzeko eta lan egiteko ingurune hobeak eraikitzea. Honekin lortu nahi dena da hiriko eraikin edo espazio publiko baten arazo bat antzeman eta horri irtenbide berritzaile bat proposatzea.

 

Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoa, Donostia Sustapenaren bitartez eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren eskutik, izango da FIRST LEGO League Euskadi txapelketa Donostian antolatzearen arduraduna, hiriko hezkuntza arlotik Donostia Innovation Campus ekimenaren bitartez berrikuntza gaitasunak sustatzeko azken urteotan burutzen ari den estrategiaren esparruan. Ekimen hori ikastetxeekin, lanbide heziketako zentroekin eta unibertsitateekin batera garatzen da gazteek euren garapen pertsonal eta profesionalerako aukerak eta gaitasunak hobe ditzaten.

 

Donostiako Udaletxeko Zinegotziak, Enrique Ramos, honakoa adierazi zuen: “Donostia Sustapena sailean dugun lan estrategia bat dator FIRST LEGO League Euskadi txapelketa ospetsuaren bitartez Innobasque-k STEM gaitasunen eta berrikuntzaren alde burutu duen apustuarekin. Guretzat, beraz, garrantzitsua da dinamika hau erakarri eta gure hirian abian jartzea, FIRST LEGO League Euskadi txapelketaren ildotik, hartara teknologia berri horien inguruan eta baita balio horien inguruan ere gazteak hezi eta prestatzeak duen garrantzia azpimarratu eta ezagutzera emanda, horrela lortuko baitugu datozen urteotan programa honetan eta Donostia Sustapenetik, Donostia Innovation Campus programaren esparruan, antolatzen ditugun bestelako ekimenetan parte hartzen duten ikasle donostiarren eta ikastetxeen kopurua areagotzea”.

 

FIRST LEGO League Euskadik sei hilabete daramatza prestakuntza programa batean lanean eta, hari esker, ikasle parte hartzaileek bertatik bertara ikusi ahal izan dute nola lan egiten duten arkitekturaren edo ingeniaritzaren moduko arloetako eta euskal zentro teknologikoetako, erakundeetako eta unibertsitateetako ikertzaile, teknikari eta profesionalek. Otsailaren 8an, Eureka Zientzia Museoan, antolatuko da First Lego League txapelketaren Donostiako egoitza eta 400 bat euskal gaztek osatutako 35 taldek (bi kategoriatan banatuta: 6-9 urte bitartekoak eta 10-16 urte bitartekoak) defendatuko dituzte aurtengo ediziorako aurkeztutako irtenbideak, zaharrenak hiru arlotan.

  • Berrikuntza proiektua. Parte hartzaileek proposamenak aurkeztuko dituzte hiriekin lotutako arazo bati irtenbidea emateko.
  • Robotaren jolasa. Eurek diseinatu duten LEGO MINDSTORMS robotaren aurka lehiatuko dira, hainbat misio gainditzeko programa bat sortu ondoren.
  • FIRST LEGO League balioak. Proiektuak balio hauen inguruan garatu dituztela frogatu beharko dute: aurkikuntza, berrikuntza, inpaktua, talde lana eta y jostaketa.

 

Donostia Sustapenak apustu argia egin du berrikuntzaren eta talentuaren alde, Donostiaren garapen sozioekonomikorako funtsezko elementu gisa eta, testuinguru horretan, ezinbestekoa da hezkuntza fasean burutzen den lana, ikasleek gaitasun tekniko jakinak eta teknologia berrien erabilera landu eta garatzeko aukera izan dezaten, bestelako gaitasun pertsonalagoekin batera, berrikuntzarako ezinbestekoak baitira, hala nola talde lana, sormena edo adierazpen gaitasuna, besteak beste. Donostia Sustapenak apustu hori Donostia Innovation Campus programaren bitartez bideratu du eta haren barruan garatu dira amaitu berri den Donostia Innovation Challenge erronkaren moduko ekimenak. Hauen helburua da gazteak hiriak dituen erronken aurrean jartzea, proposamenak lantzeko gaitasun horiek erabilita.

 

FIRST LEGO League Euskadiren edizio honetan boluntariotzak garrantzi handia izango du, izan ere, programaren balioen adierazgarria da eta proiektua lagunartean eta giro jostagarrian gara dadin ahalbidetzen du, hartara taldeek zientziaren eta teknologiaren inguruko esperientzia positiboa izan dezaten bermatuta. Donostian ia 100 pertsona boluntariok parte hartuko dute, hainbat lanetan: epaileak, arbitroak, denboraren neurtzaileak, taldeen laguntzaileak, etab. Parte hartzaile, boluntario eta senideen artean, 600 lagunetik gora bertaratzea espero da. Ekitaldia 10:00etan hasiko da eta 15:00ak aldera amaituko da sari banaketarekin.

 

Lau dira lehiaketan parte hartuko duten Donostiako ikastetxeak: Axular, Santo Tomás, English School eta Mundaiz. Donostian parte hartuko duten 35 taldeen artean, hiru arloetako bakoitzean hoberen klasifikatuta amaitzen duten bi taldeak FIRST LEGO League Espainia txapelketako finalera igaroko dira, Tenerifen martxoaren 28 eta 29an burutuko dena. Finaleko talde onenek udan Estatu Batuetan, Japonian, Brasilen eta Australian burutuko diren nazioarteko lehiaketetara joateko aukera izango dute.

 

FIRST LEGO League Euskadi DONOSTIAren babesleak: TECNUN, ZUCCHETI, CAF, INKOR, AUSOLAN eta EUREKA ZIENTZIA MUSEOA.

 

Innobasque-k, Berrikuntzaren Euskal Agentziak, hamaika urte daramatza FIRST LEGO League Euskadi txapelketa antolatzen, gazteei ezaguerak eta balioak helarazteko, kirol ekitaldi baten formatua duen nazioarteko hezkuntza programa bati esker, zientziaren eta teknologiaren inguruko interesa pizteko xedearekin. Hamaikagarren edizio honetan, 51 ikastetxetako 2.000 ikaslek parte hartuko dute, egoitza anitzeko finalarekin, Donostian Donostia Sustapenaren eskutik, Deusto(Bilbon) Deustuko Unibertsitatearen eskutik eta Arrasaten Unibertsitatearen eskutik antolatuko dena. 

 

Hiru erakunde hauek, Innobasque-k bezala, ikasleak erakarri nahi dituzte ikerketarantz, arazoen ebazpenerantz eta zientziarantz, bai eta karrera zientifiko-teknologikoetarantz ere. Hamaika urte hauetan, FIRST LEGO League Euskadi erreferentziako programa bilakatu da STEAM (zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematika, ingeleseko akronimoaren arabera) hezkuntzan Euskadin. Honela, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiek lankidetza estuan sustatzen duen STEAM Euskadi Estrategiaren barne dago.

 

Azken berriak

san-sebastian-gipuzkoa-film-commission-ak-berriro-ekin-dio-jarduteari-filmaketen-berraktibazioarekin
Covid-19aren ondoriozko ia hiru hilabeteko geldialdiaren ondoren, pelikula eta... gehiago
donostiako-sustapenak-hiri-adimendun-gisa-duen-eskarmentuaren-berri-emango-dio-costa-ricari
Donostiako Udalaren mendeko entitate publiko horrek ezagutzak transferitzeko... gehiago
donostia-sustapenak-energia-plangintzako-bere-esperientzia-aurkeztuko-du-hotmaps-europar-proiektuaren-azken-konferentzian
Hurrengo ekainaren 30ean izango da HOTMAPS proiektuaren azken konferentzia online.... gehiago
donostia-sustapenak-eta-biodonostiak-turinera-eraman-dute-donostiako-esparru-biosanitarioa-garatzeko-orduan-izan-duten-esperientzia-eta-lankidetza
Turin hiriak Donostiaren esperientzia eta Biodonostia eta Donostia Sustapenaren... gehiago

Azken ekitaldiak

donostiako-sustapena-elikadura-sistema-eraldatzeko-proiektu-europar-batean-ari-da-parte-hartzen
Donostiako Sustapenaren bitartez, Fusili proiektuan ari da parte hartzen Donostia, Europako beste... más
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-donostia-smart-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-guztiona-nekazaritzako-elikagaien-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más