logo ayuntamiento cabecera

Donostiako eskoletako hainbat ikaslek irtenbide berritzaileak eskaini dituzte hiria hobetzeko

 

Teknologia disruptibo izena hartzen duten horien bitartez (adimen artifiziala, 3D inprimaketa, errealitate areagotua, gauzen Interneta eta robotika) hiria hobetzeko erronkaren inguruan lau hilabetetik gora lanean aritu ondoren, hainbat ikastetxetako 400 bat ikaslek Donostia Innovation Challenge ekimenaren amaierako fasean parte hartu dute garatutako proiektuen aurkezpenarekin. Epaimahai batek erabaki du zeintzuk izan diren lanik onenak arlo bakoitzean eta guztiek errekonozimenduak jaso dituzte. Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak, Donostia Sustapenaren eskutik, burutu nahi duen berrikuntzaren aldeko apustuaren esparruan burutu da ekimena eta, ahalegin horretan, talentuaren sustapena hiriko garapen ereduaren funtsezko faktorea da.

 

Ernesto Gascok, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotziak, honakoa adierazi zuen: “Donostiaren garapen sozioekonomikorako funtsezko elementu gisa gauzatzen ari garen berrikuntzaren aldeko apustuan, ezinbestekoa da hezkuntza fase honetan burutzen den lana, ikasleek gaitasun tekniko jakinak eta teknologia berrien erabilera landu eta garatzeko aukera izan dezaten, bestelako gaitasun pertsonalagoekin batera, berrikuntzarako ezinbestekoak baitira, hala nola talde lana, sormena edo adierazpen gaitasuna, besteak beste. Apustu hori Donostia Innovation Campus programaren bitartez bideratu dugu eta horren barruan garatu ditugu Innovation Challenge honen moduko ekimenak. Hauen helburua da gazteak hiriak dituen erronken aurrean jartzea gaitasun horiek erabilita proposamenak landu ditzaten”.

 

innovationchallebgealumnos contenido 2

 

Parte hartu duten taldeek proposatutako proiektu berritzaileen artean, Donostia Innovation Challenge-aren amaierako fasera iritsi dira, besteak beste, adineko pertsonak beste toki batzuetara lekualdatzeko errealitate birtualeko betaurrekoak, hiriko zabor edukiontzien ibilbidea bilketa kamioien lana eraginkorragoa izan dadin edo parke mugikor desmuntagarriak. Lau hilabete hauetan zehar hiriko hamaika ikastetxek (Antigua Luberri, St. Patricks, Eskibel, Cebanc, Easo Politeknikoa, Ceinpro, Nazaret, IES Altza BHI, Zubiri Manteo, Axular eta Ekintza) parte hartu dute irakaskuntza eta ikaskuntza berritzailea sustatzen duen metodo honetan, merkatuko beharrekin eta kudeaketa instituzional eta administratiboarekin bat datozen gaitasunak eta ahalmenak garatuta.

 

Pasa den urrian burutu zen Donostia WeekINN-Berrikuntzaren Astean eman zitzaion hasiera Donostia Innovation Challenge ekimenari, erronkari aurre egiteko ikastetxe parte hartzaileek erabili dituzten teknologien zozketarekin. Jardunaldi hartan azaldu zitzaien ikastetxeei teknologia horiek nola erabili eta hortik aurrera agertuz joan ziren teknologia hauek ahalbidetu ditzaketen irtenbideak. Harez geroztik, talde parte hartzaileek berrikuntza proiektu bat garatzen ikasi dute, hainbat etapatan banatuta: diseinua, plangintza, egikaritzea, jarraipena eta ebaluazioa, betiere hautatutako teknologiekin lotura duten Donostiako enpresen sostenguarekin.

 

Donostiako Kursaala izan da Donostia Innovation Challenge-aren amaierako faserako hautatutako eszenatokia. Jardunaldian zehar, talde parte hartzaileek beren proiektuak aurkeztu dituzte, lanik onenak hautatu dituen epaimahai baten aurrean:

  1. 3D inprimaketaren erabilera onena: ‘Print your teeth’ (Ekintza)
  2. Robotikaren erabilera onena: ‘Smart Trash’ (Axular)
  3. Errealitate areagotuaren erabilera onena: ‘Empathy’ (Eskibel)
  4. Adimen artifizialaren erabilera onena: ‘Horus’ (Easo)
  5. Gauzen Internetaren erabilera onena: ‘3S’ (Eskibel)
  6. Proiektu berritzaileena: ‘Humaniks’ (Ceinpro)
  7. Jokabide onena: ‘Elikajan’ (Cebanc)
  8. Sormen handieneko ideia: ‘Vagina U’ (Luberri)
  9. Bideragarritasuna eta kudeaketa ekonomikoa: ‘Pestillos inteligentes’ (St. Patricks)
  10. Aurkezpen honena: ‘Security GPS’ (Zubiri Manteo)

 

innovationchallebgealumnos contenido 3

 

Donostia Innovation Campus ekimena da Donostia Innovation Challenge proiektuaren esparru gisa jardun duen estrategia. Estrategia honen helburuak hauek dira:

  • Gure gazteen gaitasun berritzaileak hobetzea eta berrikuntza grina piztea, etorkizuneko erronken aurrean.
  • Hezkuntza erakundeekin dugun lankidetza sakontzea.
  • Berrikuntzaren arloan egiturazko jarduera ildo bat sortzea, egonkorra den eta bestelako produktuen osagarria den ikastetxeei zuzendutako urteko eskaintza baten programazioarekin.
  • Talentuaren aldeko apustua sustatzea gure berrikuntzarako eta garapen sozioekonomikorako gaitasunaren funtsezko elementu gisa.
  • Gaztetxoenak hiriaren etorkizuneko erronkei aurre egiteko prest dauden herritarrak direla bermatzea.

 

Donostia Innovation Challenge-ari esker, ikasle parte hartzaileek proiektu bat diseinatzen eta kudeatzen ikasi dute, enpresaren ikuspuntutik eta ikuspuntu teknikotik, aurrekontu bat antolatzen ikasi dute eta, batez ere, berrikuntzarekin lotutako gaitasunak landu dituzte planteatutako erronka ebazte aldera. Donostia Sustapenak proiektuaren kontzeptualizatzaile, kudeatzaile eta ekoizle gisa jardun du eta, ahalegin horretan, hainbat kanpoko tutoreren laguntza izan du helburuak bete ahal izateko, teknologia disruptiboetan adituak, ikastetxeetako irakasleak eta ikasleak.

 

innovationchallebgealumnos-contenido 001
innovationchallebgealumnos-contenido 002
innovationchallebgealumnos-contenido 003
innovationchallebgealumnos-contenido 004
innovationchallebgealumnos-contenido 005
innovationchallebgealumnos-contenido 006
innovationchallebgealumnos-contenido 007
innovationchallebgealumnos-contenido 008
innovationchallebgealumnos-contenido 009
innovationchallebgealumnos-contenido 0090
innovationchallebgealumnos-contenido 0091
innovationchallebgealumnos-contenido 0092
innovationchallebgealumnos-contenido 0093
innovationchallebgealumnos-contenido 0094
innovationchallebgealumnos-contenido 0095
innovationchallebgealumnos-contenido 0096
innovationchallebgealumnos-contenido 0097
innovationchallebgealumnos-contenido 0098
innovationchallebgealumnos-contenido 0099
innovationchallebgealumnos-contenido 00990

 

Donostia Innovation Challenge ekimenean parte hartu duten ikastetxeak

logos campus challenge

 

 

Donostia Innovation Challenge ekimenean parte hartu duten enpresak

logos empresas2

 

 

Laguntza ekonomikoak

ESKA EZAZU DIRU-LAGUNTZA ONLINE


LAGUNTZA EKONOMIKOAK


PROGRAMAK


ZERBITZUAK


BEKAK


PROGRAMA AIPAGARRIAK



Donostia-San Sebastián UP! 2019

9,5 milioi euroko aurrekontuarekin, Donostiako Alkateordetzak, Donostia UP! 2019 Planaren bitartez, Donostiako Sustapenak gauzatuta, berriro ere abian jarri ditu epe ertainera eta luzera aplikatu beharreko neurriak, giza kapitala, enpresen lehiakortasuna eta lurralde-kohesioa bezalako kontzeptuen inguruko estrategiaren zati bezala ...

GEHIAGO IRAKURRI

Azken berriak

donostiako-ordezkaritza-batek-haitira-bidaiatu-zuen-udalaren-lankidetza-proiektuak-bisitatzeko
Duñike Agirrezabalaga Lankidetza zinegotziak zuzendutako ordezkaritzak in... gehiago
donostian-beheraka-jarraitu-du-langabeziak-eta-urteko-batez-bestekoa-7-400-biztanlekoa-da-orain-2008tik-bildutako-zifrarik-onena
Donostiako Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak 2019ko Lan Merkatuari buruzko txostena... gehiago
2019-urtean-san-sebastian-gipuzkoa-film-commission-en-elkarlanarekin-egindako-filmatzeek-10-milioi-euroko-inpaktu-ekonomikoa-eragin-dute-gipuzkoako-lurraldean
Woody Allen zuzendari estatubatuarraren filmak eta “Patria” (HBO) eta... gehiago
lehen-izapideak-talent-house-ii-martxan-jartzeko
Donostiako Udaleko Gobernu Batzarrak bihar emango du baimena hiriak beste eraikin... gehiago

Azken ekitaldiak

nekazaritzako-elikagaien-sektoreko-negozio-ereduak-klima-aldaketaren-ondorioz
«Hiria nekazaritzako elikagaien sistema gisa: hirien erronka handia hurrengo urteetarako.... más
donostian-sustepenak-parte-hartu-zuen-bartzelonako-smart-city-expo-world-congress-en
FoDonostiako Sustapenak (Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak) laugarren urtez jarraian parte hartu zuen... más
donostia-smart-klusterrak-viena-bisitatu-du-bertako-smart-estrategia-ezagutzeko
Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak Donostia Sustapenaren bidez antolatutako misio komertzialak... más
FacebookTwitterLinkedin