logo ayuntamiento cabecera

Donostia Sustapena, Explorer programak nazioarteko esperientzia pilotua egiteko aukeratutako erakundeetako bat

Ekintzailetza proiektu bat garatu nahi duten bertako 15 ekintzaile identifikatuko dira gehienez, hainbat herrialdetako parte hartzaileen artean online esperientziak trukatuko dituen programa pilotu batean parte har dezaten. Proiektuak aurkezteko epea astelehenean irekiko da, urtarrilaren 13an, eta urtarrilaren 31ra arte egongo da zabalik. Donostia Sustapenaren webgunean aurkez daitezke eskabideak.

 

Donostia Sustapena (Donostiako Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoa) izan da nazioarteko Explorer proiektuan parte hartzeko aukeratutako euskal erakunde bakarra. Banco Santanderrek CISE Fundazioaren bidez sustatzen duen Explorer programarekin lankidetzan denbora gehien daraman erakundeetako bat ere bada. Enpresa sortzeko proiektua aurkezten duten 18 eta 31 urte arteko gazteentzat pentsatutako programa bat da; hala, hiru hilabetez, oinarri teknologikoko negozio planak egiteko laguntza, prestakuntza eta aholkularitza eskainiko zaie. Aukeratutako gazteak Explorer programako adituek irakatsitako tailerretara eta saio praktikoetara joan ahal izango dira, besteak beste, design thinking, sormena, finantzak, lidergoa, marketina edo komunikatzeko gaitasunak lantzeko. Horrekin batera, proiektu bakoitzak borondatezko mentore baten laguntza pertsonalizatua jasoko du, eta hark bere eskarmentua eta aholkuak ekarriko dizkio. Explorer programaren ildo berrian, lineako networking lana garatuko da parte hartzen duten proiektu eta herrialde guztien artean.

 

Hirian –eta, bereziki, gazte ekintzaileei dagokienez– oinarri teknologikoko ekintzailetza berritzailea sustatzeko estrategia baten barruan parte hartzen du Donostia Sustapenak nazioarteko Explorer programan. Apustu horrek barnean hartzen ditu hainbat programa (PUC edo Pop Up Commerce, proiektuak bizkortzeko Ekin+ ), dirulaguntzak eta negozioari ekiteko orientazio eta aholkularitza zerbitzuak. Ekintzailetzaren aldeko apustuan funtsezkoa da talentua, eta ez soilik bertakoa, baita nazioartekoa ere, eta horretarako badira zenbait tresna: esaterako, talentua etxeratzeko laguntzak edo Donostian proiektu berritzaileak ezartzea errazten duen Egonaldiak programa.

 

Izena ematea:

 

Azken berriak

donostiako-udalak-online-bidezko-prestakuntza-eta-aholkularitza-programa-oso-bat-jarri-du-enpresentzat-bere-ekonomia-suspertzeko-planaren-bidez
Online prestakuntzako eta aholkularitzako doako saioak eskaintzen ditu, hiriko... gehiago
ireki-da-establezimendu-txikiek-saltokien-online-plataforman-eta-erosketa-abonuetan-izena-emateko-epea
Donostiako Udalak epea ireki du hiriko establezimendu txikiek izena doan eman... gehiago
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-donostia-surf-city-klusterreko-enpresei-laguntzen
Jada irekita dago laguntza eta zerbitzu guztiak kudeatzen dituen Donostia... gehiago
astelehenean-zabalduko-da-donostiako-merkatari-eta-ostalarientzako-dirulaguntzen-epea
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Ekonomia Suspertzeko PREK plana... gehiago

Azken ekitaldiak

donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-donostia-smart-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-guztiona-nekazaritzako-elikagaien-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más
nekazaritzako-elikagaien-sektoreko-negozio-ereduak-klima-aldaketaren-ondorioz
«Hiria nekazaritzako elikagaien sistema gisa: hirien erronka handia hurrengo urteetarako.... más