logo ayuntamiento cabecera

Gabonetako Azoka hiriko beste toki batzuetara hedatuko da

 

Katalunia Plazak, Easo Plazak edo Zuloaga Plazak hartuko dituzte Donostiako Gabonetako Azokaren gune berriak, non Gabonetako produktuak saltzeko tokiez gain, elikagaien saltokiak eta Gabonetako argiztapen bereziak ere jarriko diren. Egungo argiztapen elementuak jartzen jarraituko da baina, horiez gain, Askatasunaren Hiribidea eta Antso Jakitunaren argiztapena aberastuko dira, obrak bukatzen direnean, eta argiztatutako Gabonetako zuhaitz handi bat jarriko da Pio XII Plazan. Sustapen ekonomikorako zinegotziak, hiriko dendek eta ostalariek haien establezimenduen kanpoan argiztapena jartzeko laguntzen saila ezarriko du. Aurten, Gabonetako Azokarako bisitak % 4,6 areagotu dira.

 

Sustapen ekonomikoko zinegotziak, Ernesto Gasco adierazi zuenez, “Gabonetako Azoka sendotu egin da eta hiriko beste gune batzuetara hedatu nahi dugu jaso ditugun eskakizun ugariei eta saltokiren bat atzitzerik izan ez dutenei aukerak eman ahal izateko . Horrez gain, azoka deszentralizatu eta Donostiako hainbat plazatara hedatu nahi dugu Gabon giroa leku gehiagotara irits dadin”.

 

Aurtengoan ere, Donostiako Sustapenak-Fomento de San Sebastiánek, Sustapen ekonomikorako zinegotziaren sustapenen artean, europar herrialdeek hain bere dituzten Gabonetako azoken kultura sustatu nahi izan du. Gabonetako Azoka erreferentzia bihurtu da dagoeneko eta, aurten, berritasun arrakastatsuak ere izan ditu, besteak beste, Alderdi Ederreko Kupula Argiztatua, Maria Cristina Hotelaren kanpoko argiztapena edo Haizearen Orraziari eta Bakearen Usoari eskainitako arku argiztatuak, zeinak agerian utzi duten hiriaren osagai berritzailea.

 

Datorren urteko Gabonetako Azokari begira, hirian gune gehiago jartzea aurreikusi da, egun Urumea Pasealekuan eta Santa Catalina plazan egiten den bezala. Gune horietan hiru elementu nagusi elkartuko lirateke: Gabonetako produktuen saltokiak, janaria saltzeko food track-ak eta ingurua girotzeko argiztapen berezia. Datorren edizioan, ekitaldi bereziren bat eskaini nahi da Konstituzio Plazan, argiztapen elementu berezi bat baliatuz.

 

balance mercado de navidad 2019 contenido 2

 

GABONETAKO AZOKAREN INGURUKO DATUAK

Gabonetako Azokak, aurten, pertsonak hautemateko sistema bat izan du. Hainbat tokitan jarri diren zenbatzeko eta traking-eko sakabanatutako hargailuen bidez, azoka irekita egon den bitartean, goizeko 11:00ak eta gaueko 21:00ak bitartean, bisitari kopuruaren hurrengo datuak jaso dira: 

  • Alderdi Ederreko bisitariak (Noriaren inguruan): 682.487 lagun.
  • Urumea Pasealekuko eta Santa Catalinako etxetxoetako bisitariak: 585.261 lagun.
  • Argiztatutako Kupulako bisitariak guztira: 58.059 lagun.
  • Argiztatutako Bolako bisitariak guztira: 39.948 lagun.
  • Belenetako karpako bisitariak guztira: 23.379 lagun.

 

Gabonetan jarritako zenbatzeko sentsore guztiek guztira neurtutako zifra 1.390.000 lagunekoa izan da, azaroaren 30 eta urtarrilaren 6 bitartean.

 

Gehienetik gutxienera, Gabonetako Azokak hartu dituen bisitarien kopuru handiena abenduaren 6an lortu zen, 39.402 bisitarirekin; abenduaren 7an 35.701 lagun izan ziren; abenduaren 29an 27.150, eta abenduaren 1ean, aldiz, 26.833 lagun.

 

Gabonetako Azokak sortutako eragin ekonomikoa iazkoaren antzerakoa izan da, hau da, 2,08 milioi euro ingurukoa.

 

Aurten, orotariko ia 60 kultur jarduera egin dira: kontzertuak, haurrentzako zein nagusientzako tailerrak, magoak, pailazoak, eta abar. Urumea Plazako Iglu Gardenean ere 2.260 pertsonak hartu zuten parte.  

 

balance mercado de navidad 2019 contenido 3ATRAKZIOAK

Atrakzioen inguruan jarritako lagunen zenbaketa sistemak hurrengo datuak bildu ditu: 

  • Alderdi Ederreko Noria handia: 43.600 bidaia (% 45 gutxiago)
  • Izei tiobiboa: 12.000 bidaia
  • Olentzeroren atrakzioa: 9.000 bidaia
  • Astotxoen atrakzioa: 1.200 bidaia.

 

LAGUNTZAILEAK

Argiek, guztira, 415.000€-ko gastua izan dute eta Gabonetako Azokak 320.000€-ko gastua, baina, hainbat laguntzaileri esker, 430.000 euro jasoko dira.

 

Gabonetako Azokak hurrengo erakundeen laguntza jaso du: BasqueTour, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumeneko Departamentua, Lurraldebus, Gipuzkoako Ostalaritza Enpresarien Elkartea, Amenabar, San Martín Merkatua, Garbera eta María Cristina Hotela.

 

 

Laguntza ekonomikoak

ESKA EZAZU DIRU-LAGUNTZA ONLINE


LAGUNTZA EKONOMIKOAK


PROGRAMAK


ZERBITZUAK


BEKAK


PROGRAMA AIPAGARRIAK



Donostia-San Sebastián UP! 2019

9,5 milioi euroko aurrekontuarekin, Donostiako Alkateordetzak, Donostia UP! 2019 Planaren bitartez, Donostiako Sustapenak gauzatuta, berriro ere abian jarri ditu epe ertainera eta luzera aplikatu beharreko neurriak, giza kapitala, enpresen lehiakortasuna eta lurralde-kohesioa bezalako kontzeptuen inguruko estrategiaren zati bezala ...

GEHIAGO IRAKURRI

Azken berriak

donostiako-ordezkaritza-batek-haitira-bidaiatu-zuen-udalaren-lankidetza-proiektuak-bisitatzeko
Duñike Agirrezabalaga Lankidetza zinegotziak zuzendutako ordezkaritzak in... gehiago
donostian-beheraka-jarraitu-du-langabeziak-eta-urteko-batez-bestekoa-7-400-biztanlekoa-da-orain-2008tik-bildutako-zifrarik-onena
Donostiako Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak 2019ko Lan Merkatuari buruzko txostena... gehiago
2019-urtean-san-sebastian-gipuzkoa-film-commission-en-elkarlanarekin-egindako-filmatzeek-10-milioi-euroko-inpaktu-ekonomikoa-eragin-dute-gipuzkoako-lurraldean
Woody Allen zuzendari estatubatuarraren filmak eta “Patria” (HBO) eta... gehiago
lehen-izapideak-talent-house-ii-martxan-jartzeko
Donostiako Udaleko Gobernu Batzarrak bihar emango du baimena hiriak beste eraikin... gehiago

Azken ekitaldiak

nekazaritzako-elikagaien-sektoreko-negozio-ereduak-klima-aldaketaren-ondorioz
«Hiria nekazaritzako elikagaien sistema gisa: hirien erronka handia hurrengo urteetarako.... más
donostian-sustepenak-parte-hartu-zuen-bartzelonako-smart-city-expo-world-congress-en
FoDonostiako Sustapenak (Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak) laugarren urtez jarraian parte hartu zuen... más
donostia-smart-klusterrak-viena-bisitatu-du-bertako-smart-estrategia-ezagutzeko
Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak Donostia Sustapenaren bidez antolatutako misio komertzialak... más
FacebookTwitterLinkedin