logo ayuntamiento cabecera

DonostiaEkin jardunaldiaren, Donostiako ekintzailearen egunaren, beste edizio bat

(Mikel Pérez, Developair Technologies, Zedanur Tosun, Immersia Data Visualization, eta Iñigo Olaizola, Donostiako Sustapenaren berrikuntzaren arduraduna)

 

Ekonomia Bultzatzeko zinegotzitzak, Donostia Sustapenaren bidez, DonostiaEkin jardunaldiaren beste edizio bat egin du gaur, abenduaren 13an. Jardunaldi hau ekintzailetzari buruzkoa da, eta bereziki antolatzen da hirian ekintzaile eta erakunde askok garatzen duten balioa eta ekimena aitortzeko. Kursaalen egin den ekitaldian, EKIN+ 2019 Enpresa Onenaren Saria eman zaio Developair Technologies SLUri, datuak modu seguruan kudeatzeko adimen artifiziala erabiltzen duen enpresari. Ekitaldian 300 pertsona inguru izan dira, eta mahai inguru bat egin da Donostia talentu ekintzailearen gune izateari buruzkoa; halaber, ekintzailetzako hainbat adituk hitzaldiak eman dituzte.

 

Ekonomia Bultzatzeko zinegotzi Ernesto Gascok hau adierazi du: "DonostiaEkin jardunaldiaren edizio honetan, gure helburua da, jarduera bat hasten duten donostiarren harrobi oparo horretatik sortu den urteko Ekin+ enpresa proiektu onena saritzeaz gain, enpresa ekimen berriak sortu eta estimulatzeko gune bat eskaintzea, gure hirian jada errealitate bat diren proiektu berritzaileen bidez".

 

DonostiaEkin ekimena urteak aurrera egin ahala sendotu egin da, urtean zehar beren ideiak sustatzeko eta proiektuei ekiteko Sustapenaren laguntza jasotzen duten pertsona guztiak Sustapen Sozietateak berak saritzeko abagune gisa. Xedea da proiektu horiek ikusgai bihurtzea, publizitatea ematea eta publikoarekin harremanetan jartzeko tokiak lortzea; horrela, aldi berean, beren negozio proposamenak egiazta ditzakete.

 

donostiaekin contenido2

 

Jardunaldia 09:00etan hasi da Kursaalean Donostia Sustapeneko kudeatzaile Euken Seséren hitzaldiarekin, eta Donostiak ekintzailetzaren alde egiten duen apustuaren puntu nagusiak azaldu ditu. Ondoren, Rosa Mongeren hitzaldia izan da, 'Zer egiten du zu bezalako neska batek horrelako enpresa batean?' izenburuarekin. Gero mahai inguru bat egin da, hiria talentu ekintzailearen gune izateari buruzkoa. Bertan, parte hartu du Austriako Polyola enpresako ordezkari batek (enpresa proiektua abian jarri nahi duten pertsonentzako Donostiako Sustapenaren Egonaldiak programaren onuradunak izan dira), baita 2019ko Explorer Donostia programaren enpresa irabazle Ondare enpresaren ordezkari batek ere.

 

donostiaekin contenido3

 

EKIN+ 2019 Enpresa Proiektu Onenaren Saria Developair Technologies SLU enpresak jaso du. Eredu matematiko konplexuak garatzen dituen enpresa da, eta adimen artifiziala erabiltzen du industria instalazioetan datuak segurtasunez hartzeko eta kudeatzeko. Sistema horiek motorretan txertatzen dira, eta, besteak beste, garraioa, energia, sektore aeroespaziala, osasuna edo industria sektoreetan aplikatzen dira. Saria 2.000 eurokoa da.

 

Jardunaldiaren barruan, proiektuen defentsa egiteko moduari buruzko erakustaldi bat ere egin zen epaimahaikide hauen aurrean: Caixabankeko Fernando Rodriguez Bergareche, Innotaxeko Amaia Legorburu eta KaneCode-ren sortzaile Raúl Martín. Immersia Data Visualization izan da aurkezpen hoberena irabazlea.

 

donostiaekin contenido4

 

EKINTZAILETZARI LAGUNTZEA

Azken urteotan, DonostiaUP! Planaren bidez, Donostiako Sustapenak ekintzaileei laguntzeko ahaleginak areagotu ditu, ehunka enpresa sortzen eta pertsonen trebakuntza hobetzen lagundu duten laguntzak eta zerbitzuak modu egonkorrean mantendu baititu, baina baita ideiak lotzeko eta proiektuak bizkortzeko balio duten programa berritzaile berriak sortuz ere, berrikuntzarako eta etorkizuneko sektoreetarako orientazioa indartuz eta, azken batean, apustua osotasunean eginez, Donostiako potentzial ekintzaile guztiari irtenbidea eman nahi baitzaio. Azken hamabost urteetan, Donostiako Sustapenak 14.000 ekintzaileri baino gehiagori eman die arreta, eta 4.000 enpresa baino gehiago sortzen lagundu du. Proiektu berritzaileen kopurua bikoiztu egin da azken urteetan, eta iaz proiektu ekintzaile berrien % 54 emakumeek sustatu zituzten. Gainera, lagundutako enpresa berrien % 80k baino gehiagok irekita jarraitzen du hiru urte geroago.

 

Gazteen aldeko apustuak ere leku nabarmena du zeren ekimen, ekitaldi eta programa espezifikoak egiten dira, sentsibilizazioa, prestakuntza eta gazte ekintzaileei lehen urratsak ematen laguntzeko aukera ematen dutenak.

 

donostiaekin contenido5

 

Oro har, ekintzailetzaren aldeko apusturako 2019an 800.000 euro inguruko inbertsioa egin da, eta zenbateko hori Sustapenak hainbat lan ildotan egituratzen du.

 

Programa Ekin+: start ups berritzaileak bizkortzeko prozesu bat eskaintzen du, non proiektuek hazteko zerbitzuak eta laguntzak jasotzen dituzten. Hamar hilabetean zehar, EKIN+ programak eskaintzen ditu, esaterako, aholkularitza espezializatua adituen eskutik baterako zuzendaritza gauzatzeko, laguntza ekonomikoa, coworking espazioak eta DonostiaINN laguntzetarako sarbidea, baita Sustapenaren eta Elkargi S.G.R. sozietatearen artean partekatutako Abalen Funtsarako sarbidea ere.

 

EKIN+ programan sar daitezkeen enpresa proiektu berritzaileek, baldin eta aldez aurretik heltzeko prozesua behar badute, Inkubagailua zerbitzura jo dezakete. Zerbitzu horretan, hainbat gaitako espezialistek hazten eta EKIN+ proiektu bihurtzen lagunduko diete.

 

donostiaekin contenido6

 

Explorer ekintzailetza programa: Donostia Sustapenak, programa honen Donostiako zentro ofiziala denez, ekintzailetzaren arloan ideia berritzaileak dituzten Donostiako gazteekin lan egiten du. Bost hilabetez laguntza, prestakuntza eta aholkularitza eskaintzen ditu, oinarri teknologikoko ideietan oinarritutako negozio planak egiteko. Aurreko sei edizioetan, ehun gazte ekintzailek baino gehiagok parte hartu dute Donostian. Prestakuntza eta laguntza prozesua amaitu ondoren, Donostiako ekintzailerik onenak Silicon Valleyra joateko bidaia irabazten du, eta, bertan, finantzaketa foroetan parte hartu ahal izango du, nazioarteko harremanak izan ditzake, etab.

 

Pop Up Commerce (PUC): tokiko merkataritzan ezar daitezkeen ideia berritzaileak garatzeko baterako sorkuntzako programa bat da. Zortzi asteko prestakuntza eskaintzen du, eta horietan banakako tutoretza, talde lana eta Open Commerce jardunaldiak konbinatzen dira. Egonaldi horietan, hiriko erreferentziako negozioen ekintzailetza eta berrikuntza esperientziak ezagutzen dira.

 

donostiaekin contenido1

 

Programa horiez gain, Donostiako Sustapenak, ekintzaileei arreta emateko zerbitzu orokorraren bidez, 700 pertsona baino gehiagori ematen die arreta urtero, negozio ideiak garatzen laguntzeko, eta prestakuntza espezifikoa eta aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen die enpresa planak egiteko eta jarduera ekonomikoetan alta emateko.

 

Ekintzailetzari eta proiektu berritzaileei emandako laguntza osatzeko, 250 enpresa berrik baino gehiagok urtero jasotzen dituzten enpresak sortzeko diru laguntzak eta DonostiaINN laguntzen barruan proiektu berritzaileak sendotzeko laguntzak ematen dira.

 

Azken berriak

donostia-sustapenak-laguntza-eta-zerbitzuen-sorta-berri-bat-jarri-du-abian-ekintzaileentzat-eta-edo-langabetuentzat
Donostiako Ekonomia Sustapeneko Zinegotzigoak, Donostia Sustapenaren bidez, Ekonomia... gehiago
ireki-da-dendariek-eta-ostalariek-donostiako-2020-gabonetako-azokako-etxoletan-eta-food-trucketan-parte-hartzeko-izena-emateko-epea
Aurtengoan ere, Gabonetako Azoka jarriko du martxan Sustapen Ekonomikoko... gehiago
kartoizko-nukleoa-duen-oholak-irabazi-du-donostia-sustapenaren-surfeko-oholen-berrikuntzaren-iii-lehiaketa
Finalistak izan dira material berriztagarriak dituen fabrikazio proiektu bat eta... gehiago
san-sebastian-gipuzkoa-film-commission-ak-berriro-ekin-dio-jarduteari-filmaketen-berraktibazioarekin
Covid-19aren ondoriozko ia hiru hilabeteko geldialdiaren ondoren, pelikula eta... gehiago

Azken ekitaldiak

donostiako-sustapena-elikadura-sistema-eraldatzeko-proiektu-europar-batean-ari-da-parte-hartzen
Donostiako Sustapenaren bitartez, Fusili proiektuan ari da parte hartzen Donostia, Europako beste... más
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-donostia-smart-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-guztiona-nekazaritzako-elikagaien-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más