logo ayuntamiento cabecera

Alemaniako hainbat ekoizpen-etxe izan dira Gipuzkoan, lurraldeak filmatzeko eskaintzen dituen aukerak ezagutzen

 

Donostia-Gipuzkoa Film Commission erakundeak –Donostiako Udaleko Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak osatua, Gipuzkoan errodajeak sustatzeko– bisitan izan ditu publizitatearen alorreko hainbat ekoizpen-etxe alemaniarretako ordezkariak. Bidaia horren helburua Donostia eta Gipuzkoa ezagutaraztea izan da, etorkizuneko filmaketetarako. Bisitariek Deba, Elgoibar, Mutriku eta tankerako udalerriak ezagutu dituzte, eta Donostiako kaleetan barrena ibili dira. Halaber, profesionalen arteko topaketak egin dituzte ikus-entzunezko sektoreko toki-enpresekin, eta Donostia-Gipuzkoa Film Commissionek eskaintzen dituen zerbitzuei buruzko informazioa jaso dute, zeinak eskura izango baitituzte Gipuzkoan filmatzea erabakitzen badute.

 

Horrekin loturik, hauxe azaldu du Ernesto Gasco Sustapen Ekonomikorako zinegotziak: “Oso garrantzitsuak dira tankera honetako bisitak gure hirirako; Donostia Sustapenak kudeatzen duen Donostia-Gipuzkoa Film Commissionen, indar handia erakusten ari den ikus-entzunezko sektore baten alde ari gara lanean, eta urtetik urtera gero eta filmaketa gehiago hartzen dira, dela zinemarako, publizitaterako, telebistarako... Ziur gaude maila handikoak direla gure kokapen-eskaintzak eta Gipuzkoako ikus-entzunezko sektorea bera, eta, horrenbestez, bisita honek filmaketak ekarriko dituela etorkizunean”.

 

Bisita honetan, Alemaniako bederatzi ekoizpen-etxe itzaltsutako ordezkariak izan dira. Haien zorroan, bezero garrantzitsuak ageri dira, hala nola Coca Cola, Adidas, Nivea, Amazon, Audi, Mercedes eta abar. Horrez gain, etxe horiek kalitatezko bideoklip-zerrenda nabarmen bat ere badute, Cannes Lions, Manhattan Short Festival eta beste hainbat jaialditan sarituak.

 

Bidaia antolatu izanaren arrazoiak bat baino gehiago izan dira: Alemaniako ekoizpen-etxeek bertatik beratara ezagutzea hiriak eskaintzen dituen kokapenak, eta azpimarratzea Donostia-Gipuzkoak ikus-entzunezko sektore sendoa, itzaltsua eta irmoa duela –eta, hortaz, gauza dela erantzun egokia emateko filmaketa-eskakizunik zorrotzenei ere–. Ildo horretatik, bigarren jardunaldian bilera bat egin dute Donostia Sustapeneko arduradunekin Pi@ eraikinean, azaltzeko zein den ikus-entzunezko bertako sektoreari laguntzeko estrategia. Halaber, aldez aurretik definitutako aldebiko networking-saioak egin dira bertako ikus-entzunezko sektoreko enpresekin: ekoizpen-etxeak, casting-enpresak, tokiko teknikariak, zerbitzu-enpresak eta abar. Jardunaldiaren hasieran, Ibaiak (Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartea) Gipuzkoako ikus-entzunezkoen ekosistemaren ezaugarriak deskribatu dizkie bisitariei.

 

productoras alemanas contenido2

 

Era berean, Donostia-Gipuzkoa Film Commisionek eskaintzen dituen zerbitzu nagusiak azaldu dizkie, gogoraraziz eskura izango dituztela zerbitzu horiek:

  • Espazio publikoetan filmatzeko baimenen izapideak kudeatzea.
  • Filmatzeko baimenak izapidetzeko harremanetan laguntzea hainbat eragile pribaturekin.
  • Filmatzeko lokalizazioak bilatzeko lankidetza eskaintzea.
  • Tokiko ikus-entzunezko profesionalak ekoizpen-etxeekin harremanetan ipintzea / Tokiko ikus-entzunezko enpresen eta profesionalen direktorioa / Lotura-lanak ikus-entzunezko sektoreko ekoizpen-etxeekin, enpresekin eta profesionalekin. 
  • Informazio erabilgarria eta beharrezkoa edozer filmaketatarako.

 

Alemaniako ordezkariek egiaztatu dute Gipuzkoak eta Donostiak, zinemagintzako tradizio egiaztatua ez ezik, paisaia- eta arkitektura-balio nabarmena ere badituztela, eta, lurraldeko klima-aukera gaineratuta, aukera ugari eskaintzen dituela. Horrekin batera, eta kontuan izanik ikus-entzunezko industriaren sendotasuna, gure hiria plato egokia da edozer ikus-entzunezko produkziotarako.

 

Alemaniako ordezkarien artean, honako hauek izan dira:

 

Laguntza ekonomikoak

ESKA EZAZU DIRU-LAGUNTZA ONLINE


LAGUNTZA EKONOMIKOAK


PROGRAMAK


ZERBITZUAK


BEKAK


PROGRAMA AIPAGARRIAK



Donostia-San Sebastián UP! 2019

9,5 milioi euroko aurrekontuarekin, Donostiako Alkateordetzak, Donostia UP! 2019 Planaren bitartez, Donostiako Sustapenak gauzatuta, berriro ere abian jarri ditu epe ertainera eta luzera aplikatu beharreko neurriak, giza kapitala, enpresen lehiakortasuna eta lurralde-kohesioa bezalako kontzeptuen inguruko estrategiaren zati bezala ...

GEHIAGO IRAKURRI

Azken berriak

smartkalea-proiektuaren-arabera-alde-zaharrean-igarotako-pertsona-kopurua-81-murriztu-da-eta-elektrizitate-kontsumoa-berriz-22-areagotu
SmartKalea proiektuarekin Kale Nagusian eta Altza pasealekuan instalatutako neurketa... gehiago
beste-sari-bat-smartkalea-proiektuari
SmartKalea proiektuak, Ekonomia Sustatzeko Zinegotzigoak Donostia Sustapenaren... gehiago
europako-devise-proiektuko-esperientzia-trukerako-nazioarteko-bilera-egin-da-donostian
Europako DEVISE proiektuaren esparruan (Interreg Europe), Donostia Sustapenak... gehiago
donostiak-laugarren-urtez-jarraian-parte-hartu-du-bostoneko-enpleguaren-azokan
Donostia Sustapenak Europako Batzordeak sustatzen duen eta urtero Bostonen (AEB)... gehiago

Azken ekitaldiak

nekazaritzako-elikagaien-sektoreko-negozio-ereduak-klima-aldaketaren-ondorioz
«Hiria nekazaritzako elikagaien sistema gisa: hirien erronka handia hurrengo urteetarako.... más
donostian-sustepenak-parte-hartu-zuen-bartzelonako-smart-city-expo-world-congress-en
FoDonostiako Sustapenak (Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak) laugarren urtez jarraian parte hartu zuen... más
donostia-smart-klusterrak-viena-bisitatu-du-bertako-smart-estrategia-ezagutzeko
Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak Donostia Sustapenaren bidez antolatutako misio komertzialak... más