logo ayuntamiento cabecera

REPLICATE proiektuak Florentzian urteko emaitzak aurkeztu ditu Europar batzordearen aurrean

 

Urriaren 28an, Donostia Sustapena (Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzia) Florentziara bidaiatu du, Replicate proiektuaren urteko Batzar Nagusia ospatzeko eta Europar Batzordearen aurrean emaitzak aurkezteko. Txomin Eko auzoan, azken urtean, energia eraginkortasuna, mugikortasun jasangarria eta informazio teknologien arloan egindako ezarpenak aurkeztu ziren, besteak beste.

 

Energia eraginkortasunari dagozkion ekintzak, Txomin auzoan 156 etxebizitza birgaitzeko lanak eta District Heating eraikitzeko eta abian jartzeko prozesua, dagoeneko, amaitu dira. Horrez gain, erabiltzaileen bero eskaera kudeatzeko plataforma bat sortzean ari da. Mugikortasun iraunkorreko jardueren barruan bi autobus elektriko erosi dira, hiriko 26. linearako, eta baita 4 udal auto elektriko eta 6 moto elektriko ere, udaltzaingorako. Sektore pribatuan, taxi-gidarientzako 7 ibilgailu elektriko erostearen alde egin da, monitorizazioaren bidez. Mugikortasuneko smart plataforma bat zabaldu da, halaber, mugikortasunaren kudeaketa adimendunerako. Era berean, hiriko Smart plataforma bat ezarri da, non hirian zabaltzen ari diren sistema desberdinak biltzen diren, eta horri esker, informazioa eta adierazleak lortu daitezke eta informazio horren zati bat Open Data datuetan argitaratu daiteke.

 

Proiektuaren barruan, halaber, modulu bat garatu da, hiriko jarioak mugikorren datuen bidez aztertzeko, jatorrizko/xedeko matrizeak, hiriko bero mapa, etab. eskuragarri izanik. Era berean, hiritarrek parte hartzeko plataforma bat zabaldu da, zeinek, dagoeneko 4 parte-hartze prozesu kaleratu dituen. Donostia Sustapenak kudeatutako hiriko abiadura handiko haririk gabeko sare mugikorra hobetu da, eta horri esker, zerbitzua hobetu egin da. 27. Industrialdean, argiztapen publiko adimendu eta hainbat IP zerbitzu zabaldu dira. Bestalde, Txomin bizitokian jarduera berriak definitzen ari dira, eta horiek Replicate proiektuaren jarduerekin batera, smart barruti bilakatzen laguntzen ari dira.

 

Replicate proiektuko, Donostiko pilotoaren bazkide diren enpresa eta toki entitate desberdinetako ordezkariek parte hartu zuten: Donostiako Udala (Mugikortasun Saila), DonostiaTIK, Dbus, Giroa, Ikusi, Euskaltel, Eurohelp, Leycolan, Sistelec eta Tecnalia. Ekitaldian, gainera, proiektuaren bilakaera egiaztatu eta esperientziak partekatu ahal izan zuten.

 

replicate anual 2019 contenido 2 

Lan pakete desberdinen buruzagiak lehenengo egunean bildu ziren bilera exekutiboa egiteko eta Europar Batzordeak burutu behar zuen errebisioa prestatzeko. Azken hura hurrengo egunean egin zen eta proiektuak azken 12 hilabeteotan izandako bilakaera ebaluatu zen. Bazkide guztiek bilera horretan parte hartu zuten, non Europar Batasunak proiektuaren aurrera pausuak aztertu zituen eta haren bilakaera ona egiaztatu zuen. Europar Batasunak partzuergoa zoriondu zuen, proiektuaren aurrera pausuengatik eta gizartean, ingurumenean, berrikuntzan, besteak beste, orain arte, eragindako inpaktuengatik. Proiektuak, azken urteotan, hiri itsasargietan garatutako jarduera desberdinak amaitzea izan du helburu. Horiek, une honetan eta proiektua amaitu arte, 2021eko urtarrilean, monitorizazio fasean egongo dira. Horrez gain, proiektuaren zeharkako jardueretako aurrerapenak aurkeztu ziren. Hurrengo hilabeteotan, jarduera desberdinetako monitorizazioaz gain, proiektuak jardueren garapenean murgilduta jarraituko du, jardueretan aurrera egiteko planetan lan egiteko, Donostian, Florentzian eta Bristolen eta baita plan horiek hiri jarraitzaileetan erreplikatzeko ere, Essen, Lausanne eta Nilüferen. Horrez gain, jarduera desberdinetako negozio aukeren analisiarekin eta egiaztatze prozesuekin jarraituko da.

 

Azterlan bisita desberdinak egin ziren, halaber, Florentzia hirian egindako zenbait ezarpen ezagutzeko. Smart sail ureztatzea, hiriko bi kaletan kokatutako smart edukiontziak, birkargatzeko azpiegiturak eta argiztapen adimendua bisitatu ziren. Bisita kontrol adimenduko gelan bukatu zen.

 

Nazioarteko harremanak, europar politikak eta Florentzia hiriko inbertsio erakarpenerako zinegotziak proiektuaren bazkideei ongietorria eman zien eta Batzar Nagusiari hasiera eman zion. Hura urriaren 30 eta 31 artean garatu zen, eta proiektua 2016an hasi zenetik antolatu den laugarren Batzar Nagusia da. Bilera horretan, proiektuaren bazkide desberdinek proiektuaren errebisioaren ondorio nagusiak aurkeztu zituzten eta lan-saio desberdinak burutu zituzten.

 

replicate anual 2019 contenido 3

 

REPLICATE proiektuak, H2020 programaren barruan batera finantziatuta, 691735 zenbakidun kontratua (SCC1 Smart Cities and Communities europar deialdia), nazioarteko partzuergo bat dauka, hiriek, enpresek, unibertsitateek eta erakunde teknologikoek osatuta. Proiektuak 29 milioi eurotik gorako aurrekontua dauka hiru hirietarako, hortik, Donostiarako, 11 milioi euroetako finantzazioa izanik. Donostia Sustapena Replicate proiektuaren koordinatzailea da, 39 bazkideren partzuergo batek osatuta. Horiek Florentzian izan ziren, lighthouse hirian (itsasargi), Donostia/San Sebastián eta Bristolekin batera. Proiektuak hiru hiri jarraitzaile ditu: Essen, Lausanne eta Nilüfer.

 

Laguntza ekonomikoak

ESKA EZAZU DIRU-LAGUNTZA ONLINE


LAGUNTZA EKONOMIKOAK


PROGRAMAK


ZERBITZUAK


BEKAK


PROGRAMA AIPAGARRIAK



Donostia-San Sebastián UP! 2019

9,5 milioi euroko aurrekontuarekin, Donostiako Alkateordetzak, Donostia UP! 2019 Planaren bitartez, Donostiako Sustapenak gauzatuta, berriro ere abian jarri ditu epe ertainera eta luzera aplikatu beharreko neurriak, giza kapitala, enpresen lehiakortasuna eta lurralde-kohesioa bezalako kontzeptuen inguruko estrategiaren zati bezala ...

GEHIAGO IRAKURRI

Azken berriak

first-lego-league-euskadi-lehenengoz-iritsiko-da-donostiara-datorren-otsailaren-8an
Gipuzkoako hiriburua izango da, Deusto (Bilbo) eta Arrasaterekin batera, FIRST LEGO... gehiago
donostiako-eskoletako-hainbat-ikaslek-irtenbide-berritzaileak-eskaini-dituzte-hiria-hobetzeko
Teknologia disruptibo izena hartzen duten horien bitartez (adimen artifiziala, 3D... gehiago
donostia-sustapena-explorer-programak-nazioarteko-esperientzia-pilotua-egiteko-aukeratutako-erakundeetako-bat
Ekintzailetza proiektu bat garatu nahi duten bertako 15 ekintzaile identifikatuko... gehiago
donostian-kontrataziorako-laguntzak-eskatzeko-epea-ireki-da
Laguntza hauek 2019ko martxoaren 26tik 2019ko abenduaren 31ra bitartean kontratuak... gehiago

Azken ekitaldiak

nekazaritzako-elikagaien-sektoreko-negozio-ereduak-klima-aldaketaren-ondorioz
«Hiria nekazaritzako elikagaien sistema gisa: hirien erronka handia hurrengo urteetarako.... más
donostian-sustepenak-parte-hartu-zuen-bartzelonako-smart-city-expo-world-congress-en
FoDonostiako Sustapenak (Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak) laugarren urtez jarraian parte hartu zuen... más
donostia-smart-klusterrak-viena-bisitatu-du-bertako-smart-estrategia-ezagutzeko
Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak Donostia Sustapenaren bidez antolatutako misio komertzialak... más
FacebookTwitterLinkedin