logo ayuntamiento cabecera

Donostia Sustapenak Hotmaps erramintarekin egindako lana aurkeztuko du

 

Hurrengo azaroaren 14ean web mintegi bat egongo da Hotmaps proiektuaren barnean, Europar Batasunaren finantzaketa duena Horizon 2020 programaren barruan. Donostia Sustapenak, Energy Cities eta e-Think erakundeek web mintegi honetan parte hartuko dute Hotmaps erramintaren bitartez hirian egindako lana azalduko da District Heating bero sistemen planifikazioa egiteko. Donostia Hotmpas proiektuan parte hartzen duen zazpi hirietako bat da erraminta berria probatzen.

 

Web mintegia irikia da, hurrengo azaroaren 14ean ingelesez egingo da 14:30 – 15:30 ordutegiarekin. Parte hartzeko interesa duten pertsonek ondorengo webean izena eman behar dute.https://www.eventbrite.co.uk/e/webinar-heating-and-cooling-planning-made-easier-the-hotmaps-toolbox-registration-78601843229

 

Etxebizitza eta industria sektoreetako klimatizazioak Europa Batasuneko herrialdeetako energia kontsumoaren erdia suposatzen du. Erregai fosilak oraindik erabiltzen dira energia horren ehuneko 80 baino gehiago sortzeko, eta galtzen den bero zatiak oraindik oso handia izaten jarraitzen du.

 

 

Europako eta nazioarteko erakundeek onartzen dute klimatizazioa planifikatzea oso garrantzitsua dela, emaitza positiboak lortzeko. Tokiko administrazioek jakin badakite sektore hau funtsezkoa dela hiriak epe luzera jasangarriak izatea lortzeko. Hala ere, gaia sakon ezagutu eta informazio asko lortu behar da, tokiko esparruan klimatizazio estrategiak garatzeko (bero demanda dentsitatea, energia berriztagarrien potentziala, karga profilak, bero soberen iturriak, etab.).

 

Hotmapsproiektu europarra konponbidea izan daiteke. Arlo honetako adituek doako erreminta moldagarria diseinatu dute, agintariei, energia agentziei eta hiri planifikazio arloko arduradunei laguntzeko, tokiko, eskualdeko eta esparru nazionaleko klimatizazioaren planifikazio estrategikoa osatzeko.

 

 

Web mintegian, doako online softwarea, doan erabiltzeko datu multzoak, eskuliburuak eta wikia aurkeztuko dira. Donostiako hiria erremintaren garapenan parte hartu du eta horri dagokion esperientzia partekatuko du.

 

Agenda

Sarrera. Agenda eta txostengileen aurkezpena

 Sara Giovannini, Energy Cities.

Klima eta Energia Jasangarrirako Jarduera Planaren Garpena eta Ezarpena Hotmaps proiektuarekin.

 Marcus Hummel, e-Think

Klimatizazio plan bat burutzea. Hotmpas-ek aurreikusitako erronkak eta soluzioak.

Iker Martinez, Estrategia adimendua eta sektoriala, Donostia Sustapena

 

Galde-erantzunak

Ondorioa

 Sara Giovannini, Energy Cities

Laguntza ekonomikoak

ESKA EZAZU DIRU-LAGUNTZA ONLINE


LAGUNTZA EKONOMIKOAK


PROGRAMAK


ZERBITZUAK


BEKAK


PROGRAMA AIPAGARRIAK



Donostia-San Sebastián UP! 2019

9,5 milioi euroko aurrekontuarekin, Donostiako Alkateordetzak, Donostia UP! 2019 Planaren bitartez, Donostiako Sustapenak gauzatuta, berriro ere abian jarri ditu epe ertainera eta luzera aplikatu beharreko neurriak, giza kapitala, enpresen lehiakortasuna eta lurralde-kohesioa bezalako kontzeptuen inguruko estrategiaren zati bezala ...

GEHIAGO IRAKURRI

Azken berriak

smartkalea-proiektuaren-arabera-alde-zaharrean-igarotako-pertsona-kopurua-81-murriztu-da-eta-elektrizitate-kontsumoa-berriz-22-areagotu
SmartKalea proiektuarekin Kale Nagusian eta Altza pasealekuan instalatutako neurketa... gehiago
beste-sari-bat-smartkalea-proiektuari
SmartKalea proiektuak, Ekonomia Sustatzeko Zinegotzigoak Donostia Sustapenaren... gehiago
europako-devise-proiektuko-esperientzia-trukerako-nazioarteko-bilera-egin-da-donostian
Europako DEVISE proiektuaren esparruan (Interreg Europe), Donostia Sustapenak... gehiago
donostiak-laugarren-urtez-jarraian-parte-hartu-du-bostoneko-enpleguaren-azokan
Donostia Sustapenak Europako Batzordeak sustatzen duen eta urtero Bostonen (AEB)... gehiago

Azken ekitaldiak

nekazaritzako-elikagaien-sektoreko-negozio-ereduak-klima-aldaketaren-ondorioz
«Hiria nekazaritzako elikagaien sistema gisa: hirien erronka handia hurrengo urteetarako.... más
donostian-sustepenak-parte-hartu-zuen-bartzelonako-smart-city-expo-world-congress-en
FoDonostiako Sustapenak (Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak) laugarren urtez jarraian parte hartu zuen... más
donostia-smart-klusterrak-viena-bisitatu-du-bertako-smart-estrategia-ezagutzeko
Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak Donostia Sustapenaren bidez antolatutako misio komertzialak... más