logo ayuntamiento cabecera

Donostia WeekINN Astean berrikuntza kalera atera da

Berrikuntza Astearen aurtengo edizioa, joan den urriaren 31n amaitu zuen, eta marka guztiak hautsi dira, 5.000 pertsona baino gehiagok hartu baitu parte WeekINN Astearen sei egunetan 25 espaziotan antolatutako 40 jardueratan. Gainera, Donostiako familien parte-hartzea handia izan da larunbatean eta igandean burututako ekitaldietan. Edizio honetan, Enpresa Berritzailearentzako DonostiaINN Sariak enpresa finkatuaren kategorian i68 enpresarentzat eta enpresa gaztearen kategorian Naru Intelligence enpresarentzat izan dira.

 

Ekonomia Bultzatzeko Ernesto Gasco zinegotziak ondorengoa adirazi du: “oso gustura gaude Donostiako herritarrengana heltzeagatik Berrikuntzaren Aste honetan, batez ere asteburuan antolatutako jardueren bitartez, 1.200 lagun baino gehiagok hartu baitute parte. Halaber, oso positibotzat jo dugu Donostia WeekINNen kolaboratzaileen igoera, dagoeneko 60 erakunde dira-eta; beraz, horrek esan nahi du jardunaldia finkatuta dagoela eta enpresen, ikastetxeen eta ikerketa-zentroen, eta oro har herritarren artean ondo sustraitzea lortu duela.

 

Donostia WeeKINN gaur, osteguna, amaituko da 'Apollo 11' pelikula dokumentalaren emanaldiarekin. Tabakaleran izango da, Euskadiko Filmategiarekin eta Donostia International Physics Center-ekin antolatutako saioan, Horren aurretik, 40 bat jarduera antolatu dira berrikuntzaren inguruan hiriko 25 espazio baino gehiagotan. Berrikuntzaren Astea asteburuan hasi zen, eta haurrentzat eta helduentzat aukera ugari eskaini ziren, berrikuntza ikuspegi desberdinetatik bizi ahal izateko. Arrakasta gehien izandako jardueren artean berrikuntzari buruzko umorezko bakarrizketa, robotika tailerrak edo birziklatutako musikaren jarduerak aurkitzen dira.

 

Astelehenean, Kursaala teknologia disruptiboak esperimentatzeko gune bihurtu zen, eta 11 ikastetxetako 400 ikaslek esperientzia oso bat bizi izan zuten teknologia erabiliaz hiria hobetzeko irtenbideak asmatzeko. Saio entretenigarria izan zen, motibazioa pizteko hitzaldiak ere izan zituzten, eta une horretarako prestatutako ‘scape room’ bidez aurkeztutako enigma ebatzi behar izan zuten.

 

Bestalde, MIT Technology Reviewko Marta del Amok retailari eta teknologiari buruzko hitzaldia eskaini zuen Londres Hotelean. Hiriko merkataritza-sektorekoei azaldu zien aro digitalean nola lehiatu eta berritu behar duten, merkataritza-sektorean bat-batean sartuko diren joerak aurkeztuaz, zer diren, ezartzeak zer-nolako abantailak eta arriskuak dituen eta sektorearentzat zer-nolako egokitzapen-eskakizunak dakartzan azaltzearekin batera.

 

balance weekiin 2019 contenido 2

 

Asteartean, ostalaritza-sektorearentzat antolatutako jarduera izan zen nagusi, plateretik kanpoko berrikuntza gastronomikoari eskainitako saioarekin. Natali Casa, Bartzelonako ‘El Equipo Creativo’ arkitektoen bulegokoa, Rubén Trincado, Mirador de Ulía jatetxekoa, Michelin izar bat duena, eta Benjamín Lana, gastronomian espezializatutako kazetaria, jatetxeko mahaitik haratago establezimenduetan esperientzia gastronomikoak duen garrantziaz aritu ziren.

 

María Cristina Hotelean, berriz, Berrikuntzaren DonostiaINN Sariak banatu ziren bi kategoriatan: Naru Intelligence enpresak eskuratu zuen enpresa berritzaile gaztearen kategorian eta i68 enpresak finkatutako enpresa berritzailearen kategorian. Ekitaldian bildu ziren hiriko enpresa, erakunde eta ikerketa-zentroetako ehun bat ordezkari, eta Ceit-IK4ri ere saria eman zioten Donostian ikerketa eta berrikuntza arloan lan garrantzitsua garatu duen erakundea izateagatik.

 

Laguntza ekonomikoak

ESKA EZAZU DIRU-LAGUNTZA ONLINE


LAGUNTZA EKONOMIKOAK


PROGRAMAK


ZERBITZUAK


BEKAK


PROGRAMA AIPAGARRIAK



Donostia-San Sebastián UP! 2019

9,5 milioi euroko aurrekontuarekin, Donostiako Alkateordetzak, Donostia UP! 2019 Planaren bitartez, Donostiako Sustapenak gauzatuta, berriro ere abian jarri ditu epe ertainera eta luzera aplikatu beharreko neurriak, giza kapitala, enpresen lehiakortasuna eta lurralde-kohesioa bezalako kontzeptuen inguruko estrategiaren zati bezala ...

GEHIAGO IRAKURRI

Azken berriak

donostiak-surf-hirien-munduko-sarearen-bileran-parte-hartu-du-brasilen
Donostia Surf City klusterreko ordezkariak eta bertako surf enpresak Brasilgo Santos... gehiago
donostiako-gabonetako-azoka-handia-berritasunez-gainezka-bueltatuko-da
Aurtengo Donostiako Gabonetako Azokak azaroaren 30ean irekiko ditu ateak. Ekonomia... gehiago
alemaniako-hainbat-ekoizpen-etxe-izan-dira-gipuzkoan-lurraldeak-filmatzeko-eskaintzen-dituen-aukerak-ezagutzen
Donostia-Gipuzkoa Film Commission erakundeak –Donostiako Udaleko Ekonomia... gehiago
replicate-proiektuak-florentzian-urteko-emaitzak-aurkeztu-ditu-europar-batzordearen-aurrean
Urriaren 28an, Donostia Sustapena (Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzia) Florentziara... gehiago

Azken ekitaldiak

donostian-sustepenak-parte-hartu-zuen-bartzelonako-smart-city-expo-world-congress-en
FoDonostiako Sustapenak (Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak) laugarren urtez jarraian parte hartu zuen... más
donostia-smart-klusterrak-viena-bisitatu-du-bertako-smart-estrategia-ezagutzeko
Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak Donostia Sustapenaren bidez antolatutako misio komertzialak... más
blockchain-praktikan-nola-aplikatu-gure-enpresetan
Donostiako Sustapeneko Smart Klusterrak antolatutako jardunaldia, Blockchainek Smart aplikazio eta... más
FacebookTwitterLinkedin