
DonostiaINN Sarien laugarren edizioak, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak Berrikuntzaren Astean emanda, aurten i68 enpresa saritu du, finkatutako enpresen kategorian, eta Naru Intelligence enpresa, enpresa gazteen kategorian, berrikuntzaren alde egindako apustuarengatik, euren ikuspegi orokorrarengatik eta hiriarekin duten loturarengatik. Sariak ostegunean entregatu ziren, urriak 30, Donostia WeekINN astean, María Cristina Hotelean antolatutako ekitaldian. I68 enpresatik saria Isabel Bustok, Zuzendari Nagusia, eta Naru Intelligenceren Eider Sanchez, sortzailea eta Ceo. Ernesto Gasco Ekonomia Bultzatzeko zinegotziak azaldu zuen bezala, “gure hiria berritzen duten Donostiako enpresa gazteak saritzea eta nabarmentzea, eta baita euren negozio ereduari berrikuntza ekarri dioten eta ekonomia berri hura haztearen alde egiten duten ibilbide luzeko enpresak ere, zalantzarik gabe, Berrikuntzaren Asteko ekitaldi nagusienetariko bat da.
Berrikuntzaren aldeko apustua, bere historia garaikidearen zehar, Donostiako ezaugarri berezienetariko bat izan da. Hiriak ekintzailetzarako gaitasun handia dauka, sektore pribatuan zein publikoan, eta horri esker, ekonomia eta giazarte garapenerako eredu bilakatu ahal izan da. Eredu horretan, hiri honetan, sektore desberdinetan, proiektuak sustatu dituzten enpresa eta pertsona ekintzaileen lana funtsezkoa da.
Berrikuntzaren Asteko esparruan, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak, Donostia Sustapenaren bidez (azken horrek hiriko ekonomia garatzeko politikak, estrategiak eta proiektuak sustatzen ditu, berrikuntzaren kontzeptupean), bereziki saritu nahi ditu berrikuntzaren aldeko apustua eigten duten Donostiako enpresak eta horretarako Enpresa Berritzailerako DonostiaINN Sariak sortu ditu, bi kategorietan:
Hauek dira sariak ematerakoan oinarri hartu diren irizpideak:
Donostiako enpresa honek kudeakea software arloan egiten du lan. 1985ean sortu zen, eta 102 langile ditu, gaitutako lanpostuetan, berrikuntza zerbitzuak ETEetarako kudeaketa sistema aurreratuen arloan garatzeko. i68 enpresak enpresa arloko I+G unitate espezializatua dauka, merkatuan erabat desberdina den produktu batekin lehiatu ahal izateko. Entitate honetatik, enpresari teknologia eta garapen berriak hornitzea lortzen dute, berrikuntza prozesuak sistematizatzeko eta errentagarri bihurtzeko jardueraren bidez, eta horri esker, gero eta zorrotzagoa eta konplexuagoa den eskaera bat asetzen dute, non teknologia elemetu bereizgarria den. Azken urtetoan, i68 enpresak 20 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu I+G arloan, alegia; diru-sarrerekiko ehuneko handia, eta nazioartera ateratzeko prozesua finkatu du, Frantzian, Portugalen, Txekiar Errepublikan, Mexikon, Txinan, Indian eta AEBn agertuz.
Ernesto Gascok zera adierazi nahi izan zuen: “sari honekin i68 nabarmendu nahi dugu, bere ibilbidea eta etengabeko berritze prozesua azpimarratu nahi ditugulako, alegia; merkatuan erreferente bilakatzeko aukera ematen dioten bi elementu. Nabarmentzekoa da enplegu gaitua sortzeko gaitasunarengatik eta berrikuntzaren prozesua bere DNAn eramategatik, balio eskaintzara eramaten duen ezaugarria, bere tokiko egoitzetatik, nazionaletatik eta nazioarteko egoitzetatik”
Naru Intelligence
Adimen artifizial eta medikuntzarako big data esparruan espezializatutako software konpainia bat da. 2017an sortu zen, I+G+B zentroetan eskarmentu handiko bi ingeniaritza doktoreren eskutik. Naru Intelligence enpresak gaixoen datu desberdinak biltzen eta aztertzen ditu, tratamenduaren emaitzak, jarraipena hobetzeko eta arazoak prebenitzeko, tratamenduak baino lehen, bitartean eta ondoren. Bere teknologia plataforma desberdinekin bateragarria da, eta big data teknikak, erabakiak eusteko eta ikaskuntza automatikoko sistemak erabiltzen ditu.
Bi urtetan, Naru Intelligence enpresak langile kopurua igo du, zortzietara iritsi arte, eta bere I+G arloa nazioartera ateratzeko prozesuan bertan aurkitzen da. Bere STEP soluzioa onkologiako eremuan espezializatuta dago, eta ospitaleko gaixoen erabiltzeko esperientzia erabat aldatzeko helburua dauka, eta baita teknologia aplikatzeko helburua ere, tratamenduen jarraipena eta atxikipena hobetzeko. Horrez gain, enpresak lehenengo salmenta kontratuak ixteko aukera eman diete.
Ernesto Gasco Ekonomia Bultzatzeko zinegotziak zera adierazi zuen: “Donostian sortu den enpresa honetaz harro gaude, gure hirirako nahi ditugun enpresen eredua delako. Naru Intelligence nabarmentzen da hazkuntza sendoa lortzeagatik eta teknologia disruptiboekin lotutako profilak edukitzeagatik, besteak beste, adimen artifiziala eta big data”
Sariak ostegunean, urriak 30, entregatu dira Berrikuntzaren Astearen barruan, Donostiako María Cristina Hotelean, Ernesto Gasco Ekonomia Bultzatzeko zinegotzia eta Imanol Lasa, Ekonomia Sustapeneko Diputatua han zeudela.
DonostiaINN Sariak alde batera utzita, Berrikuntzaren Asteak Ceit-IK4 enpresari urteko saria entregatu dio. Hura entregatzen zaio gure hirian ikerketa eta berrikuntzaren esparruan lan garrantzitsua garatu duen eta Donostiako ekonomian eragin handia sortzen duen jarduera gauzatzen duen pertsona edo entitate bati. Saria Ceit-IK4 enpresari entregatuko zaio ikerketa zentro dekano gisa, gaur egun interpretatu dugun bezala, eta bere ibilbidean zehar, Udalarekin eta Donostia Sustapenarekin garatutako lankidetzarengatik.
LAGUNTZA EKONOMIKOAK
PROGRAMAK
ZERBITZUAK
BEKAK
PROGRAMA AIPAGARRIAK
Donostia-San Sebastián UP! 2019
9,5 milioi euroko aurrekontuarekin, Donostiako Alkateordetzak, Donostia UP! 2019 Planaren bitartez, Donostiako Sustapenak gauzatuta, berriro ere abian jarri ditu epe ertainera eta luzera aplikatu beharreko neurriak, giza kapitala, enpresen lehiakortasuna eta lurralde-kohesioa bezalako kontzeptuen inguruko estrategiaren zati bezala ...
Arreta-telefonoa - 943 482 800 / e-mail - fomentoss@donostia.eus / Online - www.fomentosansebastian.eus
Arreta-bulegoa: Reina Regente 8, edificio Teatro Victoria Eugenia, 20003 Donostia - San Sebastián
© 2019 Fomento de San Sebastián.
Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para analizar y mejorar tu experiencia de navegación. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies. Puede obtener más información o cambiar la configuración en Política de cookies.