logo ayuntamiento cabecera

Donostia WeekINN, abian

Berrikuntzaren Asteko seigarren edizioak berrikuntza atera du kalera, asteburuko jardueretan eta gaur DonostiaINN sariak entregatuko dizkie hiriko enpresa berritzaileei.

 

Donostia WeekINN asteak hiria berrikuntzaz zipriztindu du

Aurreko larunbatean, Donostiako Berrikuntzaren Asteko seigarren edizioa hasi zen hiritarrei zuzenduriko hainbat jarduerekin, hiriko gune desberdinetatik zehar. Robotika tailerrak, familientzako ciberseguritateari buruzko hitzaldiak, edo xede jasangarriei buruzko Gyncanak parte-hartze handia lortu zuten, eta baita Sergio Arrospidek eskainitako hasierako bakarrizketak ere. Azken horrek, umoreaz balitatuta, Berrikuntzaren Astean darabizlkigun funtsezko kontzeptuak ezagutzera eman zituen.

 

Hezurrik gabe bizi ahalko ginateke? Zenbat zulo ditugu gorputzean? Donostia Week INN asteko bigarren jardunaldiak publikoari, ziur aski aurretik inoiz egin ez dituzten galderak zuzendu zizkion eta horiek abiapuntu hartuta, erabat kutsu zientifikoa zuen solasaldi interesgarria eta dibertigarria sortu zen. Oriol Marimon-ek, Big Van Ciencia-koa, ezagutza zientifikoa publiko orokorrari hurbiltzearen garrantzia defendatu zuen.

 

Donostia Innovation Challenge-k, astelehenean, Kursaalen, hiriko eskola eta lanbide heziketa ikastetxeko 400 ikasle baino gehiago bildu zituen eta, teknologia disruptioben bidez, Donostiarako hobekuntzak planteatzearen erronkari aurre egin zioten. Saio atsegina izan zen, non hitzaldi motibatzaileak jaso zituzten eta planteatu zitzaien enigma ebatzi behar izan zuten, aukera horretarako antolatutako ‘scape room’ baten bidez.

 

MIT Technology Review konpainiako Marta del Amo-k retail eta teknologiari buruzko hitzaldi bat eskaini zuen eta bertaratutakoei azaldu zien aro digital honetan nola izan gaitezkeen berritzaile eta lehiakor. Horrez gain, merkataritzako sektorean agertuko diren joerak aurkeztu zituen, horiek zertan dautzan, ezartzearen arriskuak, eta sektorean egokitzeko eskakizunak aztertu eta esplikatu zituen.

 

Asteartean ostalaritza sektorerako programatutako jarduera nagusitu zen, plater kanpoko berrikuntza gastronomikoari buruzko saio batekin. Natali Casa-k, Bartzelonako ‘El Equipo Creativo’ arkitektoen bulegokoa, Rubén Trincado-k, Mirador de Ulía Jatetxekoa (Mitxelin Izarduna), eta Benjamín Lana-k, gastronomian aditua den kazetaria, establezimenduetako esperientzia gastronomikoaren garrantziaz eztabaidatu zuten, jatetxeko mahaitik haratago.

 

Gaur, asteazkena, María Cristina Hotelean Berrikuntzaren DonostiaINN Sariak entregatuko dira bi kategorietan: enpresa berritzaile gaztea eta finkatutako enpresa berritzailea.

Laguntza ekonomikoak

ESKA EZAZU DIRU-LAGUNTZA ONLINE


LAGUNTZA EKONOMIKOAK


PROGRAMAK


ZERBITZUAK


BEKAK


PROGRAMA AIPAGARRIAK



Donostia-San Sebastián UP! 2019

9,5 milioi euroko aurrekontuarekin, Donostiako Alkateordetzak, Donostia UP! 2019 Planaren bitartez, Donostiako Sustapenak gauzatuta, berriro ere abian jarri ditu epe ertainera eta luzera aplikatu beharreko neurriak, giza kapitala, enpresen lehiakortasuna eta lurralde-kohesioa bezalako kontzeptuen inguruko estrategiaren zati bezala ...

GEHIAGO IRAKURRI

Azken berriak

smartkalea-proiektuaren-arabera-alde-zaharrean-igarotako-pertsona-kopurua-81-murriztu-da-eta-elektrizitate-kontsumoa-berriz-22-areagotu
SmartKalea proiektuarekin Kale Nagusian eta Altza pasealekuan instalatutako neurketa... gehiago
beste-sari-bat-smartkalea-proiektuari
SmartKalea proiektuak, Ekonomia Sustatzeko Zinegotzigoak Donostia Sustapenaren... gehiago
europako-devise-proiektuko-esperientzia-trukerako-nazioarteko-bilera-egin-da-donostian
Europako DEVISE proiektuaren esparruan (Interreg Europe), Donostia Sustapenak... gehiago
donostiak-laugarren-urtez-jarraian-parte-hartu-du-bostoneko-enpleguaren-azokan
Donostia Sustapenak Europako Batzordeak sustatzen duen eta urtero Bostonen (AEB)... gehiago

Azken ekitaldiak

nekazaritzako-elikagaien-sektoreko-negozio-ereduak-klima-aldaketaren-ondorioz
«Hiria nekazaritzako elikagaien sistema gisa: hirien erronka handia hurrengo urteetarako.... más
donostian-sustepenak-parte-hartu-zuen-bartzelonako-smart-city-expo-world-congress-en
FoDonostiako Sustapenak (Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak) laugarren urtez jarraian parte hartu zuen... más
donostia-smart-klusterrak-viena-bisitatu-du-bertako-smart-estrategia-ezagutzeko
Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak Donostia Sustapenaren bidez antolatutako misio komertzialak... más