logo ayuntamiento cabecera

DonostiaINN laguntzak eskatzeko azken egunak

Urriaren 31n amaituko da DonostiaINN laguntzak eskatzeko epea, alegia; Donostiako enpresa proiektu berritzaileak sustatzeko eta horien lehiakortasuna hobetzeko laguntza paketeak, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak, Donostia Sustapenaren bidez, eskainita. Innplanta programak enpresetan proiektu estrategiko berritzaileak garatzea du helburu, Bonu Teknologikoak, berriz, sortu dira proiektu teknologikoak zerbitzu aurreratuen bidez garatzeko, bertako i+g+i arloko Eragileekin lankidetzan. Era berean, Talentu Itzulerarako edo Talentu Berritzailerako laguntzak eskatu daitezke, bertako proiektu berritzaileak garatzeko gazteen kontratazioa bultzatzeko.

 

Interesa duten enpresek azaroaren 15era arteko epea dute hurrengo laguntzak eskatzeko:

  • Talentu Berritzailerako laguntzak. 35 urtetik beherako langile gaituen kontratazioa bultzatzea du helburu, bertako enpresa proiektu berritzaileak garatzeko. Hartzailea enpresa txikia, ertaina eta handia da, gutxienez sei hileko kontratazioetarako, lanaldiko % 75ean, gehienez, 10.000 eurotan.
  • Talentu Itzulerarako laguntzak: nazioartean aurkitzen diren hiriko 35 urtetik beherako gazteak itzultzea du helburu, ezagutzan eta berrikuntzan oinarritzen diren bertako proiektuak garatzeko kontratatuz. Gutxienez 12 hilabeterako kontratazioak dira, %100 lanaldiarekin eta gehienez 52.400 eurotan.
  • INNPLANTA programa: programa honek enpresen proiektu berritzaileak bultzatzea du helburu, zerbitzuak kontratatzeko, ekipoak erosteko edo enpresarako jarduera estrategikoak garatzeko diru-laguntzak emanez. Aurten, berrikuntza eta nazioartekotzea bultzatzeaz gain, digitalizazioa eta berrikuntzako Europako proiektuetan sartzearen aldeko apustua egin nahi da. Proiektu bakoitzeko diru-laguntza gehienez 8.000 eurotan izan daiteke.
  • Bonu Teknologikoak: Bonu hauek hainbat zerbitzu jartzen dituzte enpresen eskura, hirian errotutako Teknologia Zentroen eskutik. Programa hori, hainbat urte abian eman ondoren, finkatu eta zabaldu egin da, emaitza onei eta enpresek eta Teknologia Zentroek beraiek egindako eskaerari esker. Aurten, honako hauek hartuko dute parte eskaintza teknologiko honetan: Biodonostia, Vicomtech, Ceit-IK4, Tecnalia, CIC Nanogune, CIC Biomagune eta Tecnun. Era berean, bonuen zenbatekoa igo egin da, zenbait kasutan 14.500 euroetara iritsiz.

 

Laguntzak Donostia Sustapeneko web orriaren bidez izapidetu daitezke. http://www.fomentosansebastian.eus/eu/laguntza-ekonomikoak/enpresa/donostiainn-laguntzak

Laguntza ekonomikoak

ESKA EZAZU DIRU-LAGUNTZA ONLINE


LAGUNTZA EKONOMIKOAK


PROGRAMAK


ZERBITZUAK


BEKAK


PROGRAMA AIPAGARRIAK



Donostia-San Sebastián UP! 2019

9,5 milioi euroko aurrekontuarekin, Donostiako Alkateordetzak, Donostia UP! 2019 Planaren bitartez, Donostiako Sustapenak gauzatuta, berriro ere abian jarri ditu epe ertainera eta luzera aplikatu beharreko neurriak, giza kapitala, enpresen lehiakortasuna eta lurralde-kohesioa bezalako kontzeptuen inguruko estrategiaren zati bezala ...

GEHIAGO IRAKURRI

Azken berriak

first-lego-league-euskadi-lehenengoz-iritsiko-da-donostiara-datorren-otsailaren-8an
Gipuzkoako hiriburua izango da, Deusto (Bilbo) eta Arrasaterekin batera, FIRST LEGO... gehiago
donostiako-eskoletako-hainbat-ikaslek-irtenbide-berritzaileak-eskaini-dituzte-hiria-hobetzeko
Teknologia disruptibo izena hartzen duten horien bitartez (adimen artifiziala, 3D... gehiago
donostia-sustapena-explorer-programak-nazioarteko-esperientzia-pilotua-egiteko-aukeratutako-erakundeetako-bat
Ekintzailetza proiektu bat garatu nahi duten bertako 15 ekintzaile identifikatuko... gehiago
donostian-kontrataziorako-laguntzak-eskatzeko-epea-ireki-da
Laguntza hauek 2019ko martxoaren 26tik 2019ko abenduaren 31ra bitartean kontratuak... gehiago

Azken ekitaldiak

nekazaritzako-elikagaien-sektoreko-negozio-ereduak-klima-aldaketaren-ondorioz
«Hiria nekazaritzako elikagaien sistema gisa: hirien erronka handia hurrengo urteetarako.... más
donostian-sustepenak-parte-hartu-zuen-bartzelonako-smart-city-expo-world-congress-en
FoDonostiako Sustapenak (Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak) laugarren urtez jarraian parte hartu zuen... más
donostia-smart-klusterrak-viena-bisitatu-du-bertako-smart-estrategia-ezagutzeko
Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak Donostia Sustapenaren bidez antolatutako misio komertzialak... más
FacebookTwitterLinkedin