logo ayuntamiento cabecera

Azken egunak Donostia WeekINN asteko jardueretan izena emateko

 

Ekonomia Sustapenerako zinegotzigoak Donostia Sustapenaren bidez antolatzen duen Berrikuntzaren Astea urriaren 26 eta 31 artean abian jarriko da 35 jarduerekin baino gehiagorekin. Jarduera guztiak doakoak izango dira, hiritarrei, enpresei eta ikastetxeei zuzenduta. Izena emateko epea zabalik dago www.fomentosansebastian.eus web orrian. Ekitaldi honen erronka berrikuntzaren garrantziaz sentsibilizatzea eta kontzeptu honen inguruko irakaskuntza eskaintzea da, batez ere gazteenei. Aurten, familiei zuzenduriko jarduerez jositako asteburu batekin hasiko da, esaterako: bakarrizketak, ciberseguritateari buruzko hitzaldiak edo garapen iraunkorrari buruzko gymcana bat.

 

Asteburuko jarduera gehienak hiriko erdialdian antolatuko dira eta bertan parte hartzea doakoa da, baina izena aurretik eman beharko da Donostia Sustapeneko web orrian.

 

Berrikuntzaren Astearen zehar ekitaldi garrantzitsuak garatuko dira funtsezko hiru esparuren inguru:

  • Hezkuntza, ikastetxeen, lanbide heziketako eskolen eta unibertsitateen parte-hartzearekin.
  • Enpresak, azaleratzen ari diren sektoreen, sektore tradizionalen eta start ups-en parte-hartzearekin.
  • Hiritarrak, kalean bertan jarduera desberdinetan parte hartuz.

 

Donostia Innovation Challenge hiru ardatz horien inguruan antolatuko da, Kursaalen, hiriko 400 eskola-haur ingururen parte hartzearekin. Horrez gain, DonostiaINN sariak entregatuko zaizkie hiriko enpresa berritzailei edo Apollo 11 pelikula proiektatuko da, besteak beste.

 

WeekINN honako hauen lankidetzarekin antolatzen da: hiriko teknologia eta ikerketa zentroak, unibertsitateak, ikastetxeak eta enpresak, eta baita zinearekin, argazkigintzarekin, gastronomiarekin, zientziarekin edo kirolarekin lotutako bestelako entitate.

 

Informazio gehiagorakohttp://www.donostiainn.eus/es/donostia-weekinn

 

 

Azken berriak

donostiako-udalaren-konpromisoa-tokiko-merkataritzaren
Donostiako Udalak eta Donostia Shopsek, Donostiako Sustapenaren bidez, hitzarmen... gehiago
donostiako-udalak-ekonomia-suspertzeko-planaren-bidez-enpresentzako-online-prestakuntza-eta-aholkularitza-programa-berrabiarazi-du
Online prestakuntzako eta aholkularitzako doako saioak eskaintzen ditu, hiriko... gehiago
azken-egunak-donostiako-gabonetako-azokan-postu-bat-lortzeko
Datorren irailaren 15era arteko epea ezarri du Donostia Sustapenak Gabonetako 38... gehiago
san-sebastian-gipuzkoa-film-commission-en-lankidetza-izan-duten-hiru-ikus-entzunezko-lanek-woody-allen-en-rifkin-s-festival-hboren-patria-telesaila-eta-akelarre-donostiako-zinemaldian-parte-hartuko-dute
San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission-en, (Donostiako Ekonomia Sustatzeko... gehiago

Azken ekitaldiak

donostiako-sustapena-elikadura-sistema-eraldatzeko-proiektu-europar-batean-ari-da-parte-hartzen
Donostiako Sustapenaren bitartez, Fusili proiektuan ari da parte hartzen Donostia, Europako beste... más
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-donostia-smart-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-guztiona-nekazaritzako-elikagaien-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más