logo ayuntamiento cabecera

Atzerako kontaketa Donostia WeekINN asterako

 

Ekonomia Sustapeneko zinegotzigoak Donostia Sustapenaren bidez antolatutako Berrikuntzaren Astea abian jarriko da urriaren 26 eta 31 artean, hiritarrei, enpresei eta ikastetxeei zuzenduriko 35 jarduerarekin baino gehiagorekin. Ekitaldi honen erronka berrikuntzaren garrantziaz sentsibilizatzea eta kontzeptu honen inguruko irakaskuntza eskaintzea da, batez ere gazteenei. Aurten, familiei zuzenduriko jarduerez jositako asteburu batekin hasiko da, besteak beste: bakarrizketak, ciberseguritateari buruzko hitzaldiak familientzat edo garapen iraunkorrari buruzko gymcana bat.

 

Asteburuko jarduera gehienak hiriko erdialdean antolatuko dira eta bertan parte hartzea doakoa da, Donostia Sustapeneko web orrian izena aurretik eman ondoren. Berrikuntzaren Astearen zehar, hainbat ekitaldi garrantzitsu antolatuko da, esaterako: Donostia Innovation Challenge, zein Kursaalen antolatuko den hiriko 400 eskola-haurren parte-hartzearekin, DonostiaINN sariak hiriko enpresa berritzaileei entregatzeko ektialdia edo Apollo11 pelikularen proiekzioa.

 

WeekINN honako hauen lankidetzarekin antolatzen da: hiriko teknologia eta ikerketa zentroak, unibertsitateak, ikastetxeak eta enpresak, eta baita zinearekin, argazkigintzarekin, gastronomiarekin, zientziarekin edo kirolarekin lotutako bestelako entitate.

 

Informazio gehiagorako: http://www.donostiainn.eus/eu/donostia-weekinn-eu

Laguntza ekonomikoak

ESKA EZAZU DIRU-LAGUNTZA ONLINE


LAGUNTZA EKONOMIKOAK


PROGRAMAK


ZERBITZUAK


BEKAK


PROGRAMA AIPAGARRIAK



Donostia-San Sebastián UP! 2019

9,5 milioi euroko aurrekontuarekin, Donostiako Alkateordetzak, Donostia UP! 2019 Planaren bitartez, Donostiako Sustapenak gauzatuta, berriro ere abian jarri ditu epe ertainera eta luzera aplikatu beharreko neurriak, giza kapitala, enpresen lehiakortasuna eta lurralde-kohesioa bezalako kontzeptuen inguruko estrategiaren zati bezala ...

GEHIAGO IRAKURRI

Azken berriak

replicate-proiektuak-florentzian-urteko-emaitzak-aurkeztu-ditu-europar-batzordearen-aurrean
Urriaren 28an, Donostia Sustapena (Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzia) Florentziara... gehiago
donostia-sustapenak-hotmaps-erramintarekin-egindako-lana-aurkeztuko-du
Hurrengo azaroaren 14ean web mintegi bat egongo da Hotmaps proiektuaren barnean,... gehiago
donostia-weekinn-astean-berrikuntza-kalera-atera-da
Berrikuntza Astearen aurtengo edizioa, joan den urriaren 31n amaitu zuen, eta... gehiago
i68-eta-naru-intelligence-konpainiek-aurten-donostiainn-enpresa-berritzailearen-sariak-irabazi-dituzte
DonostiaINN Sarien laugarren edizioak, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak... gehiago

Azken ekitaldiak

blockchain-praktikan-nola-aplikatu-gure-enpresetan
Donostiako Sustapeneko Smart Klusterrak antolatutako jardunaldia, Blockchainek Smart aplikazio eta... más
tokiko-produktuak-gastronomikan-daude-berriro-ekonomia-bultzatzeko-zinegotzigoaren-guztiona-klusterraren-eskutik
Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak bultzatutako eta Donostiako Sustapenak kudeatutako Guztiona... más
donostiako-delegazio-batek-aarhus-danimarka-bisitatu-du-nekazaritza-elikagaien-arloko-erreferentzia-den-hiria
Bultzada Ekonomikoko Zinegotziak irailaren 17tik 19ra ospatutako Enpresa misioan Donostiako Sustapeneko... más
FacebookTwitterLinkedin