logo ayuntamiento cabecera

San Sebastian-Gipuzkoa film Commission-eko IX. Saria ‘O que arde’ filmerako

 

Asturias Paraíso Natural Film Commission-eko lankidetzarekin filmatutako film luzeak epaimahiaren saria irabazi du, filmatu zen lekuko balioak hobeto adierazi dituena izateagatik. Honako hauek osatu dute epaimahaia: Fernando Guillén Cuervo, Nerea Barros, Yolanda Flores, Cristina Iglesias eta Ouka Leele. Saria 10.000 eurotan izan da, eta Oliver Laxe zuzendariak, Miramemira-ko Andrea Vázquez eta Xabier Font ekoizleek eta Asturias Paraíso Natural Film Commission-eko ordezkariek jaso zuten, Donostia Zinemaldiko esparruan garatutako ekitaldi batean.

 

“Istorio bat kontatzerakoan adierazitako errealismoarengatik, non ingurua eta pertsonaiak landa bizitzaren metafora eder baten protagonista bilakatzen diren, eta inguruaren zailtasuna eta bertako eragileen onberatasuna adierazten duten plano ahaztezinengatik”. Horiek izan ziren epaimahaiak aipatutako argudioetako batzuk, ‘O que arde’ filmaren saria azaltzerakoan. Donostiako María Cristina Hotela izan zen San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission-eko IX. Saria irabazi zuen filmaren izenburuaren berri emateko aukeratutako eszenatokia. Guztira, 19 film sari hura irabazteko aurkeztu ziren, denak Espainian filmatuta, eta horietatik, bost finalista hautatu zituzten. Sari honen xedea filmatutako lekuko hirigintza, natura, kultur edo gizarte balioak hobeto islatzen dituen filma saritzea da.

 

premio filmcommission 2019 contenido 2Ernesto Gasco Ekonomia Sustapenerako zinegotziak zera adierazi zuen: “aurten jauzi kualitatiboa eman dugu San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission sarira aurkeztu diren filmen kalitatean. Adibide gisa, ‘O que arde’ irabazleak ingurua protagonista bilakatzen den istorio bat kontatzeaz gain, nazioarteko sari ugari jaso ditu. Aurten ere, sari hau entregatu dugu Film Commission-en lana nabarmentzeko, bertako ikus-entzunezko industriak aktibatzen eta ordezkatzen dituzten lurraldeak sustatzen dituztelako”.

 

Denis Itxaso Kultur Saileko zinegotziak honakoa adierazi nahi izan zuen: “film commission-en lana industria sortzeko eta lurralde desberdinei eta bertako ondare eta turismo baliabideei bide emateko funtsezko bilakatzen ari da. Profesionalen lana erabat errazten dute kanpo zein barne eszenatokiak eraginkortasunez detektatzeko aukera ematen duten tresnen bidez eta bide publikoa okupatu ahal izateko baimen sistema eraginkorrekin, eta baita bestelako administrazio izapiderekin ere. Gipuzkoan hainbat adibide argi ditugu, besteak beste: Juego de Tronos, Handia edo Woody Allen-en azken filma, Diputazioa, Donostiako Udala eta hiriari zein lurralde osoari on egiten dieten eskualde desberdinen arteko lankidetzaren ondorioz”.

 

Entrega ekitaldian, Oliver Laxe film irabazlearen zuzendariak, Miramemira-ko Andrea Vázquez eta Xabier Font ekoizleek eta Kowalski Films-eko Koldo Zuazuak saria jaso zuten. Asturias Paraíso Natural Film Commission-en aldetik, Martín López-Vega González bertaratu zen, alegia; Asturias Printzerriko Gobernuaren Kultur eta Ondare Saileko Zuzendari Nagusia.

 

San Sebastian - Gipuzkoa Film Commission-ek Gipuzkoako lurraldea sustatzea eta suspertzea du helburu, ikus-entzunezko proiektuak erakarriz, eta baita ere bertako zein probintziako sektore zinematografikoa eta ikus-entzunezkoa sustatzea, bere lehiakortasuna hobetzearen alde eginez. Helburu horien esparruan, San Sebastián - Gipuzkoa Film Commission-ek, aurten, izen bereko sariaren bederatzigarren edizioa antolatu du, ekoizpen-etxeetako lana nabarmentzeko helburuarekin, azken horiek, euren filmazioekin, enplegua eta negozioa sortzen baitute, eszenatoki bilakatzen dituzten lurraldeetan.

 

 premio filmcommission 2019 contenido

Aurreko maiatzean, Film Commission eta Espainiako ekoizpen-etxe desberdinei parte-hatzeko deialdia egin zien. Ekoizpeen edo koprodukzioen zati bat, estatuko Film Commission baten egiaztatutako lankidetzarekin, lurralde nazionalean garatutako ekoizpen-etxe nazionalek euren fikziozko film luzeen proposamenak San Sebastián - Gipuzkoa Film Commission Sarira aurkeztu zituzten. Guztira, 19 kandidatura jaso ziren eta San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission Sarirako izangai izan ziren bost film hautatu ziren. Hauek izan dira saria irabazteko lehian aritu diren filmak:

 

  • ‘El increíble finde menguante’. Zuzendaria: Joxe Mikel Caballero. Navarra Film Commission.
  • ‘La trinchera infinita’. Zuzendariak: Joxe Mari Goenaga, Jon Garaño eta Aitor Arregi. San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission eta Andalucía Film Commission.
  • ‘La vida sense la Sara Amat’. Zuzendaria: Laura Jou. Catalunya Film Commission.
  • ‘La Virgen de agosto’. Zuzendaria: Jonás Trueba. Madrid Film Commission.
  • ‘O que arde’. Zuzendaria: Oliver Laxe. Asturias Paraíso Natural Film Commission.

 

 

Edizio honetarako, ikuspuntu eta ikuspegi desberdinak bildu dituzten hainbat adituek osatu dute epaimahaia. Honako hauek izan dira bertako kideak: Fernando Guillén Cuervo eta Nerea Barros aktoreak, Yolanda Flores zine kazetari aditua, Cristina Iglesias eskultorea eta Ouka Leele argazkilaria.

 

Jarduera hau sartzen da, Donostia Sustapenaren bidez eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultur Departamenduarekin batera, Ekonomia Sustatzeko Zinegotzigoak hiriko ikus-entzunezko industria, hiriko eta Gipuzkoa lurraldeko ekonomia eragile gisa, sustatzeko garatutako estrategiaren barruan. San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission 2018ko martxoan sortu zen, Donostia eta Gipuzkoa lurralde osoa ikus-entzunezko industria nazional eta nazioarteko esparruan sustatzeko helburuarekin, filmazioak garatzeko kokapen egokien moduan, bertako ikus-entzunezko sektorea eta sektore digitala proiektatzeko eta garatzeko helburuarekin.

 

 

 

Laguntza ekonomikoak

ESKA EZAZU DIRU-LAGUNTZA ONLINE


LAGUNTZA EKONOMIKOAK


PROGRAMAK


ZERBITZUAK


BEKAK


PROGRAMA AIPAGARRIAK



Donostia-San Sebastián UP! 2019

9,5 milioi euroko aurrekontuarekin, Donostiako Alkateordetzak, Donostia UP! 2019 Planaren bitartez, Donostiako Sustapenak gauzatuta, berriro ere abian jarri ditu epe ertainera eta luzera aplikatu beharreko neurriak, giza kapitala, enpresen lehiakortasuna eta lurralde-kohesioa bezalako kontzeptuen inguruko estrategiaren zati bezala ...

GEHIAGO IRAKURRI

Azken berriak

donostiak-surf-hirien-munduko-sarearen-bileran-parte-hartu-du-brasilen
Donostia Surf City klusterreko ordezkariak eta bertako surf enpresak Brasilgo Santos... gehiago
donostiako-gabonetako-azoka-handia-berritasunez-gainezka-bueltatuko-da
Aurtengo Donostiako Gabonetako Azokak azaroaren 30ean irekiko ditu ateak. Ekonomia... gehiago
alemaniako-hainbat-ekoizpen-etxe-izan-dira-gipuzkoan-lurraldeak-filmatzeko-eskaintzen-dituen-aukerak-ezagutzen
Donostia-Gipuzkoa Film Commission erakundeak –Donostiako Udaleko Ekonomia... gehiago
replicate-proiektuak-florentzian-urteko-emaitzak-aurkeztu-ditu-europar-batzordearen-aurrean
Urriaren 28an, Donostia Sustapena (Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzia) Florentziara... gehiago

Azken ekitaldiak

donostian-sustepenak-parte-hartu-zuen-bartzelonako-smart-city-expo-world-congress-en
FoDonostiako Sustapenak (Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak) laugarren urtez jarraian parte hartu zuen... más
donostia-smart-klusterrak-viena-bisitatu-du-bertako-smart-estrategia-ezagutzeko
Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak Donostia Sustapenaren bidez antolatutako misio komertzialak... más
blockchain-praktikan-nola-aplikatu-gure-enpresetan
Donostiako Sustapeneko Smart Klusterrak antolatutako jardunaldia, Blockchainek Smart aplikazio eta... más
FacebookTwitterLinkedin