logo ayuntamiento cabecera

Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak tokiko merkataritza bultzatzeko laguntzak atera ditu Altza, Intxaurrondo, Mirakruz- Bidebieta eta Egia auzoetarako

 

200.000 euro jarriko ditu establezimenduak modernizatzeko eta saltoki berriak irekitzeko; 5.000 €-ra bitarteko laguntza eskura daiteke. Jarduera ekonomikoa eta komertziala, hiri-ehuna suspertzea, enpresa berriak sortzea eta saltoki berriak irekitzea sustatzeko helburuarekin, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak, Donostiako Sustapenaren bitartez, laguntza-programa bat ireki du establezimenduak modernizatzeko eta berritzeko eta saltoki berriak eta hurbileko zerbitzu pertsonalak irekitzeko Donostiako Ekialdeko auzoetan: Altza, Intxaurrondo, Mirakruz-Bidebieta eta Egia.

 

Ekonomia Bultzatzeko zinegotzia den Ernesto Gascok ondorengoa adierazi du: “laguntza horien bitartez, hurbileko merkataritza biztanleen kontsumo-ohituren aldaketetara egokitzea nahi dugu, eskaintza erakargarriagoa eginaz. Modu horretan, txikizkako merkataritzari erreminta berriak eskaintzen dizkiogu lehiakorragoa izan dadin”.

 

Laguntzak Donostiako Sustapenaren web orrialdearen bitartez eska daitezke, eta pertsona fisiko edo juridikoentzat eta behe solairuan kokatutako establezimendu baten edo gehiagoren titularrak direnentzat eta jardunean dituztenentzat dira. 

 

Jarduera nagusiak honako hauetakoren bat izan behar du: txikizkako merkataritza (elikadura-produktuak, edariak eta tabakoa); elikadurazkoak ez diren produktu industrialak; etxerako artikulu elektrikoen konponketa; garbitegiak, tindategiak; ile- apaindegiak eta edertasun-institutuak; argazkigintza-zerbitzuak eta fotokopienak; tabernak, kafetegiak, jatetxeak eta txurro-dendak.

 

Establezimendu aktiboen kasuan:

  • Berritze-lanen zenbatekoaren %80a diruz lagunduko da.
  • Higiezinen eta makineriaren inbertsioaren %80a diruz lagunduko da.
  • Ekipamendu teknologikoaren inbertsioaren %80a diruz lagunduko da (gehienez 1.000 €).
  • Aholkularitza eta kontsultoretza teknologikoko gastuen %50era bitarte diruz lagunduko da (gehienez 500 €).


Establezimendu berrien kasuan:

  • Berritze-lanen zenbatekoaren %80a diruz lagunduko da.
  • Higiezinen eta makineriaren inbertsioaren %80a diruz lagunduko da.
  • Ekipamendu teknologikoaren inbertsioaren %80a diruz lagunduko da (gehienez 1.000 €).
  • Aholkularitza eta kontsultoretza teknologikoko gastuen %50era bitarte diruz lagunduko da (gehienez 500 €).
  • Enpresa berriaren lokalaren alokairu-gastuaren %80a diruz lagunduko da (gehienez 2.500 €).

 

Bi kasuetan, laguntza gehienez 5.000 €-koa izango da. Eskaerak aurkezteko epea irekita egongo da harik eta baliabide ekonomikoak (200.000 €) agortu arte edota deialdia 2020ko urriaren 1ean ixten den arte.

 

Laguntza ekonomikoak

ESKA EZAZU DIRU-LAGUNTZA ONLINE


LAGUNTZA EKONOMIKOAK


PROGRAMAK


ZERBITZUAK


BEKAK


PROGRAMA AIPAGARRIAK



Donostia-San Sebastián UP! 2019

9,5 milioi euroko aurrekontuarekin, Donostiako Alkateordetzak, Donostia UP! 2019 Planaren bitartez, Donostiako Sustapenak gauzatuta, berriro ere abian jarri ditu epe ertainera eta luzera aplikatu beharreko neurriak, giza kapitala, enpresen lehiakortasuna eta lurralde-kohesioa bezalako kontzeptuen inguruko estrategiaren zati bezala ...

GEHIAGO IRAKURRI

Azken berriak

first-lego-league-euskadi-lehenengoz-iritsiko-da-donostiara-datorren-otsailaren-8an
Gipuzkoako hiriburua izango da, Deusto (Bilbo) eta Arrasaterekin batera, FIRST LEGO... gehiago
donostiako-eskoletako-hainbat-ikaslek-irtenbide-berritzaileak-eskaini-dituzte-hiria-hobetzeko
Teknologia disruptibo izena hartzen duten horien bitartez (adimen artifiziala, 3D... gehiago
donostia-sustapena-explorer-programak-nazioarteko-esperientzia-pilotua-egiteko-aukeratutako-erakundeetako-bat
Ekintzailetza proiektu bat garatu nahi duten bertako 15 ekintzaile identifikatuko... gehiago
donostian-kontrataziorako-laguntzak-eskatzeko-epea-ireki-da
Laguntza hauek 2019ko martxoaren 26tik 2019ko abenduaren 31ra bitartean kontratuak... gehiago

Azken ekitaldiak

nekazaritzako-elikagaien-sektoreko-negozio-ereduak-klima-aldaketaren-ondorioz
«Hiria nekazaritzako elikagaien sistema gisa: hirien erronka handia hurrengo urteetarako.... más
donostian-sustepenak-parte-hartu-zuen-bartzelonako-smart-city-expo-world-congress-en
FoDonostiako Sustapenak (Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak) laugarren urtez jarraian parte hartu zuen... más
donostia-smart-klusterrak-viena-bisitatu-du-bertako-smart-estrategia-ezagutzeko
Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak Donostia Sustapenaren bidez antolatutako misio komertzialak... más
FacebookTwitterLinkedin