logo ayuntamiento cabecera

Azken astea 60 Global Training bekak apuntatzeko

Beken helburua da gazteak atzerrira irtetea eta hona itzultzea bultzatzea haien kualifikazio profesionala hobetzearren Donostiako Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak, Donostiako Sustapenaren bitartez, Garapen Agentzien Euskal Elkarte Garapenekin batera eta Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan, beste urte batez, Global Training beken programa atera du. Beken programa honek unibertsitate-titulazioa eta/edo goi-mailako lanbide heziketa duten gazteen eskura jartzen du mekanismo indartsua, atzerriko enpresetan eta erakundeetan ordaindutako praktikak egin ahal izateko, haien profil akademiko eta profesionalarekin loturiko jarduera eta proiektuetan, gutxienez sei hilabeteko denboraldian.

 

Ekonomia Bultzatzeko zinegotzia den Ernesto Gascok ondorengoa adierazi du: “Gazteak nazioartekotzearen aldeko apustua egitea da Donostiako etorkizuneko erronka nagusietarikoa. Esperientzia profesionala hartzea, kultur aniztasuna berrikuntzako sormen-prozesuetan sartzea eta bereziki atzerrian egonaldia amaitu ondoren haiek itzultzea bultzatzea funtsezkoak dira hartutako kapital erlazional hori hirian produkzio eta ekintzailetza ingurunera bideratzeko".

Beka hilabeteko 1.400 euro gordinekoa izango da eta sei hilabetekoa. Eskainitako beken helmugak, enpresak eta espezialitateak askotarikoak dira, eta helbide honetan kontsulta daitezke: http://www.fomentosansebastian.eus/es/becas-empleo-y-formacion/becas-de-internacionalizacion-jovenes/becas-global-training-2019-2020.

 

Beka horietan parte hartu eta eskuratu ahal izateko, interesatuek ondorengo baldintzak bete behar dituzte:

  • Diplomatura, lizentziatura edo goi-mailako lanbide-heziketako titulazioa izatea.
  • 2019ko urtarrilaren 1ean 30 urte bete gabe izatea.
  • Euskal Herrian erroldatuta egotea gutxienez urte bateko antzinatasunarekin etenik gabe, 2019ko urtarrilaren 1ean.
  • Atzerrian sei hilabetetik gorako praktiketarako egonaldiak egiteko aukera eman duen beste bekaren bat ez jaso izatea.
  • Ingeles-maila altua izatea (lizentziatuen kasuan B2, eta goi-mailako lanbide-heziketakoen kasuan B1). Hori egiaztatzen ez duten pertsonei ahozko eta idatzizko froga egingo zaie, ezagutza zehaztearren.

 

Izena emateko epea irailaren eguerdiko 12:00ko 13an amaituko da. Gazteak beren helmugara urrian eta urtarrilan artean aterako dira. Gazteak beren helmugara iraila eta abendua artean aterako dira. Hautagai bakoitzeko soilik eskaera bat egin ahal izango da; hala ere, hautatzeko prozesuan zehar, hautagaiak kontuan izango dira beka guztietarako, profilak bat etorriz gero. Eskaerak web orrialde honetan egin behar dira: http://www.fomentosansebastian.eus/es/becas-empleo-y-formacion/becas-de-internacionalizacion-jovenes/becas-global-training-2019-2020

 

Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak, Donostiako Sustapenaren bitartez, gazteak atzerrira joatea eta handik itzultzea bultzatzen jarraitzen du 2019. urtean, haien kualifikazio profesionala nahiz garapen pertsonala hobetzeko asmoarekin. 2012az geroztik, 500 bat gaztek proiektu profesionala garatzeko aukera izan dute honako hauek bezalako herrialdeetan: Australia, Erresuma Batua, Bolivia, Mexiko, Alemania, Frantzia, e.a.

 

 

 

Azken berriak

donostiako-udalak-online-bidezko-prestakuntza-eta-aholkularitza-programa-oso-bat-jarri-du-enpresentzat-bere-ekonomia-suspertzeko-planaren-bidez
Online prestakuntzako eta aholkularitzako doako saioak eskaintzen ditu, hiriko... gehiago
ireki-da-establezimendu-txikiek-saltokien-online-plataforman-eta-erosketa-abonuetan-izena-emateko-epea
Donostiako Udalak epea ireki du hiriko establezimendu txikiek izena doan eman... gehiago
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-donostia-surf-city-klusterreko-enpresei-laguntzen
Jada irekita dago laguntza eta zerbitzu guztiak kudeatzen dituen Donostia... gehiago
astelehenean-zabalduko-da-donostiako-merkatari-eta-ostalarientzako-dirulaguntzen-epea
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Ekonomia Suspertzeko PREK plana... gehiago

Azken ekitaldiak

donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-donostia-smart-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-guztiona-nekazaritzako-elikagaien-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más
nekazaritzako-elikagaien-sektoreko-negozio-ereduak-klima-aldaketaren-ondorioz
«Hiria nekazaritzako elikagaien sistema gisa: hirien erronka handia hurrengo urteetarako.... más