logo ayuntamiento cabecera

Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak 71 kontratazio abian jarri ditu langabezian dauden 45 urtetik gorako pertsonentzat

(Ernesto Gasco, Sustapen Ekonomiko Zinegotzia, eta Euken Sesé, Donostia Sustapeneko Arduraduna)

 

Hautatutako pertsonek lan egin ahal izango dute Udaleko departamentu ezberdinetan eta Gureak Garbitasunean, hiru eta sei hilabeteko denboraldian.

 

2019. urteari begira, enplegua bultzatzeko tokiko ekintzen esparruan, jarduera ekonomikoa sustatzearren, Donostiako Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak arreta berezia eskaintzen die lan-merkatuan sartzeko zailtasun handienak dituzten taldeei. Ildo horretan, langabezian dauden 45 urtetik gorako pertsonak kontratatzea lehenesten da, eta, horrela, Udalak 71 lanpostu sortu ditu: 47 udal-departamentu ezberdinetan eta 24 Gureak Garbitasuna erakundean, laneratzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonen integrazioan aritzen den entitatean.

 

Ekonomia Bultzatzeko zinegotzia den Ernesto Gascok ondorengoa adierazi du: “plan espezifikoak diseinatzen jarraitu nahi dugu 45 urtetik gorakoak bezalako talde ahulenentzat, eta gure egitekoa da pertsona horien eskura lanpostuak jartzea administrazioaren esparruan, berriro ere lan-munduan sar daitezen”.

 

Postuak eskatu nahi dituzten pertsonek Lanbideren web orrialdearen bitartez eman beharko dute izena: www.lanbide.eus. Eskaintzak 2019ko irailaren 16tik aurrera iragarriko dira Lanbideren web orrialdean. Pertsona horiek bete beharreko baldintzak hauek izango dira: Donostian erroldatuta egotea, langabezia-egoeran aurkitzea eta enplegu-eskatzaile bezala agertzea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan. Lanbide arduratuko da hautagaien lehen hautapena egiteaz eskainitako enpleguen eta eskatutako profilera egokitzen direnen arabera. Kontratu guztiak 2019/12/31 baino lehen hasiko dira.

 

Udalak eta Gureak Garbitasunak sinaturiko kontratu guztiak hiru eta sei hilabete artekoak izango dira. 45 urtetik gorako pertsonentzat 71 kontratazio lortu nahi dira, eta horien artean ondorengo portzentajeak bete behar dira gutxienez:

 

  • %30, Diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularrak (DSBE).
  • %15, 55 urtetik gorakoak.
  • %40, Emakumeak.

 

Donostiako Udalak eta Gureak Garbitasunak Donostiako Sustapena udal-sozietatearen bitartez kudeatutako 71 lanpostu honako jarduera hauetan kokatzen dira:

Hiria eta instalazioak mantentzeko lanak (batez ere, hiri-altzariak mantentzea eta pintatzea). 10 pertsonak osatuko dute lantaldea: pinturako 8 langilek eta lantaldeko 2 buruk.

Parke eta lorategiak mantentzeko lanak (batez ere, hiriko lorategiak eta udalhaztegia mantentzea). 10 pertsonak osatuko dute lantaldea: lorezaintzako 8 langilek eta lorezainen 2 buruk.

Ur- eta saneamendu-instalazioak mantentzeko lanak (batez ere, ur- eta saneamendu-sarea osatzen duten elementuak mantentzea eta zaintzea, hala nola tangen etxolak, ganberak, egurats zabalean dauden hodiak, etab.). Nagusiki pinturako eta igeltserotzako lehen mailako ofizialek egin beharreko lanak dira. 4 pertsonak osatuko dute lantaldea: iturgintzako lehen mailako 2 ofizialek eta igeltserotzako lehen mailako 2 ofizialek.

Ur eta Saneamendu Zerbitzuaren inbentarioa eta bertako dokumentazioaren artxiboa mantentzeko lanak. Nagusiki dokumentalista eta katalogatzaile baten lana da hori, zeinak askotariko dokumentazioa kudeatuko baitu. ... 1 pertsonak egingo ditu lan horiek: artxiboko eta dokumentazioko 1 teknikarik.

Hiriko hondakinen inguruko ikuskapen eta informazio-lanak (batez ere, hirian hondakinak botatzearen inguruko arauak betetzeari buruzko informazioa ematea eta edukiontziak dituzten eremuen segimendua eta ikuskapena egitea). 3 langilek osatuko dute lantaldea.

Hileta-zerbitzuak mantentzeko lanak (batez ere, Ibilbidea Polloe hilerrian zehar: artea, historia eta pertsona ospetsuak izeneko gida berriaren arabera Polloeko hilerrian ondare-interesekoak eta interes artistikokoak diren kaperak eta panteoiak berreskuratzeko oinarrizko azterketa egitea, baita duela gutxi onartutako Plan Bereziaren arabera ondare-interesekoak diren hilobiak ere). 2 pertsonak osatuko dute lantaldea: igeltserotzako 2 langilek.

Hileta-zerbitzuaren inbentarioa eta bertako dokumentazioaren artxiboa mantentzeko lanak (batez ere, kudeaketa administratiboko lanak egitea, hala nola espedientea digitalizatzea, datu-baseak eguneratzea eta artxiboa eguneratzea, Ibilbidea Polloe hilerrian zehar: artea, historia eta pertsona ospetsuak izeneko gida berrirako). 1 pertsonak egingo ditu lan horiek: 1 digitalizatzailek.

Gizarte Ekintzako eta Hiri Zerbitzuetako Saileko kudeaketa administratiboko lanak (batez ere, Harrera-zentroaren erabiltzaileei buruzko fitxa zaharrak informatizatzen laguntzea eta urtean zehar Espazio Publiko Unitateak jasotzen dituen baimen-eskabideen ikasketa zehatz bat egiteko.). 2 pertsonak osatuko dute lantaldea: 2 administrarik.

Ingurumen-proiektuetan egin beharreko hainbat eratako lanak (batez ere, proiektu hauetan aritzea: CO2 gasen ondoriozko kutsaduraren zaintza, ostalaritzako eta elkarte gastronomikoetako elikadura-hondakinen kudeaketa, erabiltzaileentzako aholkularitza energetikoa —nagusiki erretiratuei zuzendutakoa—, edo eskola-jantokietan elikadura osasungarriaren eta iraunkorraren sustapena). 4 pertsonak osatuko dute lantaldea: ingurumeneko 2 teknikarik, osasun-ikuskapeneko 1 laguntzailek eta kontsumitzaileari informazioa emateko udal-bulegorako 1 informazio-laguntzailek.

Mugikortasun Saileko lanak (batez ere, mugikortasunaren atal teknikoa indartzea, hirian lanak egin ahal izateko). 1 pertsonak egingo ditu lan horiek: herri-lanetako ingeniari teknikoa. 

Kirol Patronatuaren lanak (batez ere, birmoldaketa-lanak amaitu ondoren Anoeta estadioaren mantentze-lanetarako kontratuak egiten laguntzea). 1 pertsonak egingo ditu lan horiek: instalazioetako 1 ingeniarik.

Hezkuntzako eta gizarte-sustapeneko proiektuetan egin beharreko hainbat eratako lanak (batez ere, Berdintasuneko teknikariei laguntzeko lanak, Hirigintzarekin erlazionatutako txostenak prestatzen laguntzeko; gizarte-eraldaketako proiektu bat, Donostiako migrazioaren errealitatea ezagutarazteko; edukiak eguneratzeko, webguneak berritzeko, sare sozialak eguneratzeko eta berrikusteko proiektua; etab.). 3 pertsonak osatuko dute lantaldea: 1 arkitektok, 1 kazetarik eta gizartehezkuntzako 1 teknikarik.

DBus enpresaren instalazioak mantentzeko lanak (batez ere, teilatuko autobusaparkalekuko hainbat osagai margotzea; aparkalekuko pintura berritzea eta metalezko egiturak saneatzea; karrozeria-lanak egitea, autobusen sabaiak zigilatzeko prebentziokanpaina gauzatzeko: dauden junturak egiaztatzea eta ura iragaz dadin saihestea). pertsonak osatuko dute lantaldea: pinturako 1 langilek eta karrozeriako 1 langilek.

DBus enpresan berdintasun-diagnostiko bat egiteko dagoen dokumentazioa kudeatzeko lanak (datuak biltzea, eta adierazleak, taulak eta grafikoak egitea, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunari buruzko beste diagnostiko bat egin ahal izateko). 1 pertsonak egingo ditu lan horiek: 1 administrarik.

Herritarrentzako arreta-prozesuen kudeaketa hobetzeko lanak (Udalinfo) (batez ere, inkestak egitea, diagnostiko bat egiteko eta, hari esker, etorkizunean adierazleak ezartzeko, zeinek herritarrentzako arreta-zerbitzua erabiltzen dutenen gogobetetasuna neurtuko baitute). 2 inkestatzaile.

Instalazio publikoak garbitzeko lanak Gureak Garbitasunaren bitartez; 24 pertsona langabe kontratatu nahi dira 6 hilabeteko denboraldirako lanaldi osoarekin. Taldea 21 langilek eta 3 enkargatuk osatuko dute.

 

Donostiako Udalaren eta Gureak Garbitasunaren zuzeneko 71 kontratazioak hiru eta sei hilabete artekoak izango dira, %80 eta %100 arteko lanaldiarekin.

 

Laguntza ekonomikoak

ESKA EZAZU DIRU-LAGUNTZA ONLINE


LAGUNTZA EKONOMIKOAK


PROGRAMAK


ZERBITZUAK


BEKAK


PROGRAMA AIPAGARRIAK



Donostia-San Sebastián UP! 2019

9,5 milioi euroko aurrekontuarekin, Donostiako Alkateordetzak, Donostia UP! 2019 Planaren bitartez, Donostiako Sustapenak gauzatuta, berriro ere abian jarri ditu epe ertainera eta luzera aplikatu beharreko neurriak, giza kapitala, enpresen lehiakortasuna eta lurralde-kohesioa bezalako kontzeptuen inguruko estrategiaren zati bezala ...

GEHIAGO IRAKURRI

Azken berriak

donostiak-surf-hirien-munduko-sarearen-bileran-parte-hartu-du-brasilen
Donostia Surf City klusterreko ordezkariak eta bertako surf enpresak Brasilgo Santos... gehiago
donostiako-gabonetako-azoka-handia-berritasunez-gainezka-bueltatuko-da
Aurtengo Donostiako Gabonetako Azokak azaroaren 30ean irekiko ditu ateak. Ekonomia... gehiago
alemaniako-hainbat-ekoizpen-etxe-izan-dira-gipuzkoan-lurraldeak-filmatzeko-eskaintzen-dituen-aukerak-ezagutzen
Donostia-Gipuzkoa Film Commission erakundeak –Donostiako Udaleko Ekonomia... gehiago
replicate-proiektuak-florentzian-urteko-emaitzak-aurkeztu-ditu-europar-batzordearen-aurrean
Urriaren 28an, Donostia Sustapena (Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzia) Florentziara... gehiago

Azken ekitaldiak

donostian-sustepenak-parte-hartu-zuen-bartzelonako-smart-city-expo-world-congress-en
FoDonostiako Sustapenak (Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak) laugarren urtez jarraian parte hartu zuen... más
donostia-smart-klusterrak-viena-bisitatu-du-bertako-smart-estrategia-ezagutzeko
Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak Donostia Sustapenaren bidez antolatutako misio komertzialak... más
blockchain-praktikan-nola-aplikatu-gure-enpresetan
Donostiako Sustapeneko Smart Klusterrak antolatutako jardunaldia, Blockchainek Smart aplikazio eta... más
FacebookTwitterLinkedin