logo ayuntamiento cabecera

Donostiako Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak indarrean ditu enpresentzako eta ekintzaileentzako laguntzak

45 urtetik gorakoak kontratatzeko eta Global Training nazioarteko beketarako epeak ere irekita jarraitzen du. Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak/Donostiako Sustapenak abian jarritako Donostia UP! 2019 Planak 9’5 milioi euroko aurrekontua du, eta talentua erakartzeko eta talentuari eusteko apustuaren barnean eta berrikuntza bultzatze aldera neurri-multzoa abian du funtsezko bi kontzepturen baitan: enpleguaren kalitatea eta genero-berdintasuna. Programetan izena emateko epea irekita dago herritarrentzat. Besteak beste, honako hauek dira: Connecting Talent Egoitzak programa, Talentuaren Itzulera, Bonu Teknologikoak, Innplanta edo Talentu Berritzailea.

 

Ekonomia Bultzatzeko zinegotzia den Ernesto Gascok ondorengoa nabarmendu nahi izan du: "DonostiaUP! 2019 Plana pertsonentzat lan egiteko aukera ematen digun erreminta nagusia da; izan ere, gehien behar duten taldeentzat urtero jartzen ditugun laguntzak eratzen ditu, hots, langabeentzat (batez ere emakumeak eta 45 urtetik gorakoak). Horrez gain, ekosistema berritzailea indartzeko balio du, talentua erakartzeko eta talentuari eusteko laguntza-multzo zabalari eta osoari esker, berrikuntzak hiriko ehun ekonomikoaren motoreetariko bat izaten jarraitzen baitu”.

 

DonostiaUP! 2019 Planaren barnean, programa hauek dituzte epeak zabalik:

1.- Talde kaltetuenentzako laguntza haien enplegagarritasuna hobetze aldera:

  • 45 urtetik gorakoak lan-merkatuan sartzeko programa, 9.000 €-ra bitarteko laguntzekin, merkataritzako eta ostalaritzako sektoreetan kontratatzeko.
  • Lan-merkatuan sartzerakoan genero-berdintasuna izateko programa. 45 urtetik gorako emakumeen lan-taldeak, enplegua bilatzeko laguntza eta aholkularitza prozesuan, "Coworking +45: Nire etorkizuna diseinatzen" deiturikoa.
  • Langabeak lan-merkatuan sartzeko orientazio-zerbitzua.

 

2.- Merkataritza eta ostalaritza sustatzea eta bultzatzea hiriko sektore estrategiko moduan:

  • 4.000 €-ra bitarteko Dendatic laguntzak. Saltokien lehiakortasuna hobetu nahi da aholkularitzako, prestakuntzako eta laguntzako programak abian jarrita, IKTen digitalizazioa eta ezarpena bereziki bultzatuta.

  •  

3.- Enpresa-proiektu berritzaileen lehiakortasuna hobetzea bultzatzea DonostiaINN programako laguntza hauekin:

  • Talentuaren Itzulera Programa: Donostiara itzulitakoak kontratatzen dituzten enpresentzako partidak: 52.000 €-ra bitarte.
  • Talentu Berritzailea Programa: 35 urtetik beherako langile kualifikatuak kontratatzea bultzatzeko laguntzak, enpresako proiektu berritzaileak garatzeko. 10.000 €-ra bitarte.
  • Bonu Teknologikoak: hirian kokatutako zentro teknologikoek zenbait zerbitzu jartzen dituzte enpresen eskura. Tartean honako hauek aurkitzen dira: Tecnalia, Ceit-IK4, Vicomtech, Tecnun, Biodonostia, CIC Nanogune eta CIC Biomagune. 14.000 €-ra bitarte.
  • Innplanta Laguntzak: enpresen proiektu berritzaileak honako hauetarako diru-laguntzen bitartez bultzatzen dituen programa: zerbitzuen kontratazioa, ekipoak erostea edota enpresarako ekintza estrategikoen garapena. 8.000 €-ra bitarte.
  • Enpresentzako laguntza-programa startup-entzako Europako finantzaketa-programan sartu ahal izateko (Ete Instrumentua).
  • Ekin+ Programa: proiektu berritzaileak bizkortzeko prozesu trinkoa Donostiako Sustapenaren eta hiriko enpresa erreferenteen eskutik.
  • Enpresak sortzeko 10.000 €-ra bitarteko laguntzak, lokal komertzialak alokatzea barne.
  • 25.000 €-ra bitarteko laguntzak hirian ekitaldi berritzaileak burutzeko.

 

6.- Berrikuntzaren eta talentuaren estrategia nazioartekotzea, Connecting Talent erreminta:

  • Connecting Talent Egoitzak Programa. Edizio honetan diruz lagundutako egonaldiak bi hilabetetik bost hilabetera igaroko dira. Programa honen bitartez, hirian proiektu berritzailea garatu nahi duten nazioarteko ekintzaileei leku-aldaketa, ostatu eta ekarpen ekonomikoa eskaintzen zaie. Horrez gain, profesional oso kualifikatuak erakarri nahi dituzten tokiko enpresei laguntzen die, Donostia ezagutzaren eta berrikuntzaren gune moduan kokatzen eta sustatzen duten beste hirien, adituen eta erakundeen arteko lankidetzak bultzatzearekin batera.
  • Nazioarteko mugikortasun programa. Une honetan bi programa irekita daude:

· Donostiako gazteentzako 40 bekatariko (iaz 25) baterako autohautagaiak. Aurten, adina 35 urtera arte igo da.

· 60 Global Training beka. Donostiako Sustapenak beka horiek eskaintzen ditu nazioarteko helmuga eta erakunde ezberdinetan.

 

Talentuaren Itzulera eta Talentu Berritzailea programetako laguntzek nahiz Connecting Talent nazioarteko mugikortasunerako programak Europako Gizarte Funtsaren %50eko finantzaketa jasoko dute, Euskal Autonomia Erkidegorako EGIFen 2014-2020 Programa Operatiboaren esparruan. Programa ondorengoa da: "Donostia GazteEkin: langabe gazte kualifikatuak hiriko sektore emergenteetan eta estrategikoetan lan-merkatuan sartzea".

 

Laguntzei buruzko informazio guztia ez ezik, horiek eskatzeko aukera ere, Donostiako Sustapenaren web orrialdean aurki daitezke: www.fomentosansebastian.eus

 

Laguntza ekonomikoak

ESKA EZAZU DIRU-LAGUNTZA ONLINE


LAGUNTZA EKONOMIKOAK


PROGRAMAK


ZERBITZUAK


BEKAK


PROGRAMA AIPAGARRIAK



Donostia-San Sebastián UP! 2019

9,5 milioi euroko aurrekontuarekin, Donostiako Alkateordetzak, Donostia UP! 2019 Planaren bitartez, Donostiako Sustapenak gauzatuta, berriro ere abian jarri ditu epe ertainera eta luzera aplikatu beharreko neurriak, giza kapitala, enpresen lehiakortasuna eta lurralde-kohesioa bezalako kontzeptuen inguruko estrategiaren zati bezala ...

GEHIAGO IRAKURRI

Azken berriak

19-pelikula-aurkeztu-dira-san-sebastian-gipuzkoa-film-commission-sarira
Epaimahaia Fernando Guillén Cuervo aktoreak, Cristina Iglesias eskultoreak,... gehiago
azken-astea-60-global-training-bekak-apuntatzeko
Beken helburua da gazteak atzerrira irtetea eta hona itzultzea bultzatzea haien... gehiago
ekonomia-bultzatzeko-zinegotzigoak-71-kontratazio-abian-jarri-ditu-langabezian-dauden-45-urtetik-gorako-pertsonentzat
Hautatutako pertsonek lan egin ahal izango dute Udaleko departamentu ezberdinetan... gehiago
san-sebastian-gipuzkoa-film-commissionek-finkatzea-lortu-du-2018an-egindako-87-filmatzerekin-eta-4-2-milioi-euroko-zuzeneko-inbertsioarekin
2019. urtea urte historikoa izango dela aurreikusten da, Woody Allenen azken... gehiago

Azken ekitaldiak

aztertu-zure-ikuskeria-google-analytics-bidez
Jardunaldia 2019/09/11 | Gure negozioa digitalizatzeko eta hobetzeko teoria ezagutzen dugu. Eta... más
zure-ahaleginak-errentagarri-egiten-ditu-interneten
Jardunaldia 2019/07/03 | Gure negozioa digitalizatzeko eta hobetzeko teoria ezagutzen dugu, eta... más
blockchain-ean-oinarritutako-komertzio-negozio-modelo-berriak
Jardunaldia 2019/07/17 | Nola eraldatzen ari da txikizkako merkataritza... más
FacebookTwitterLinkedin