logo ayuntamiento cabecera

Donostia buru duen Surfaren Hirien Munduko Sarea Panamerikar Jokoetan aurkeztu da

(Argazkian: Karin sierralta, ISA-ko lehendakariordea, eta Euken Sesé, Donostia Sustapeneko arduraduna)

 

2019ko Joko Panamerikarren nazioarteko kirol-ekitaldia egiten ari dira Liman (Peru), eta bertan Surfaren Hirien Munduko Sarea (WSCN) aurkeztu dute Amerikako surfeko erakunde nagusietako ordezkarien aurrean. Modu horretan, sarearen garapen-eredua aurkeztu nahi izan dute, tokiko jarduera ekonomikoa, industria, turismoa eta enplegua bultzatzeko helburua baitu surfaren bitartez, ideien ezagutzak eta proiektuen lankidetzak trukatuaz surfeko hirien artean. Halaber, topaketak balio izan du Peruko Miraflores hiriarekin lehen harremanak izan eta WSCN Sarean sartzeko aukera aztertzeko.

 

Donostiako Sustapeneko kudeatzailea den Euken Sese arduratu da PASAko (Surfaren Panamerikar Elkartea) batzordearen aurrean Donostiatik koordinatzen den WSCN Sarea aurkezteaz. Topaketan, Surfaren Hirien Nazioarteko Sarearen estrategia eta helburuak ez ezik, Sarea osatzen duten 14 kideak eta bertatik kudeatzen ari diren proiektuak eta gaiak ere azaldu ditu.

 

PASAk surf jarduera antolatzen, sustatzen eta arautzen du Amerikako lurralde osoan. Elkartutako erakunde bakoitzarekin batera lan egiten du surf kirola hobetzeko dagokion herrialdean, nazioan edo lurraldean, eta elkarteak erakunde pribatu edo gobernuko erakundeen aurrean egiten dituen era guztietako kudeaketetan parte hartzen du.

 

Era berean, Karin Sierrarekin, ISAko lehendakariordearekin (1964an sortutako International Surfing Association), biltzeko aukera izan du. Erakunde hori Nazioarteko Batzorde Olinpikoak onartu zuen Surferako Munduko Gobernuaren Agintari moduan.

 

2019ko Panamerikar Jokoetan 6.700 atleta biltzen dira, eta 39 kirol eta 61 diziplinatan parte hartuko dute. Horien artean, 22 Tokion 2020an egingo diren Joko Olinpikoetarako sailkatzeko izango dira. Oraingoan, lehen aldiz, surfak lehiaketako kirol moduan parte hartuko du, 16 herrialdetako 88 atletarekin. Probak Punta Rocasko hondartzako kirol-gunean egingo dira. Kirol-gune horretan, 700 lagunentzako harmaila finkoko tribuna bat dago eta 750 ikuslerentzako azpiegitura, denboraldi batekoa, jarriko da uztailaren 29tik abuztuaren 4ra egingo den lehiaketa-egunetan.

 

Surfaren Hirien Munduko Sarea (WSCN) aberastasuna sortzeko jarduera bezala surfa garatzeko estrategia duten hirien arteko lankidetza-sarea da. Europako, Amerikako, Afrikako eta Ozeaniako hamalau surf hirik osatzen dute; hots, tokiko lehiakortasuna hobetu eta surfaren sektorean berrikuntza irekiaren bidez enplegua sortu nahi dutenek. Parte hartzen duten hiriek ezagutzak partekatzeaz gain, trukeak egin eta toki-mailan surfaren inguruan aberastasuna sortzen duten sinergiak eta ideia berriak sortzen dituzte. Une honetan, sarea honako hiri hauek osatzen dute: Arica (Txile), Santos (Brasil), Montañita (Ekuador), Huanchaco (Peru), Donostia (Espainia), Durban (Hegoafrika), Lacanau (Frantzia), Gold Coast (Australia), New Plymouth (Zeelanda Berria), Viña del Mar (Txile), Mafra (Portugal) eta Viana do Castelo (Portugal).

 

Laguntza ekonomikoak

ESKA EZAZU DIRU-LAGUNTZA ONLINE


LAGUNTZA EKONOMIKOAK


PROGRAMAK


ZERBITZUAK


BEKAK


PROGRAMA AIPAGARRIAK



Donostia-San Sebastián UP! 2019

9,5 milioi euroko aurrekontuarekin, Donostiako Alkateordetzak, Donostia UP! 2019 Planaren bitartez, Donostiako Sustapenak gauzatuta, berriro ere abian jarri ditu epe ertainera eta luzera aplikatu beharreko neurriak, giza kapitala, enpresen lehiakortasuna eta lurralde-kohesioa bezalako kontzeptuen inguruko estrategiaren zati bezala ...

GEHIAGO IRAKURRI

Azken berriak

19-pelikula-aurkeztu-dira-san-sebastian-gipuzkoa-film-commission-sarira
Epaimahaia Fernando Guillén Cuervo aktoreak, Cristina Iglesias eskultoreak,... gehiago
azken-astea-60-global-training-bekak-apuntatzeko
Beken helburua da gazteak atzerrira irtetea eta hona itzultzea bultzatzea haien... gehiago
ekonomia-bultzatzeko-zinegotzigoak-71-kontratazio-abian-jarri-ditu-langabezian-dauden-45-urtetik-gorako-pertsonentzat
Hautatutako pertsonek lan egin ahal izango dute Udaleko departamentu ezberdinetan... gehiago
san-sebastian-gipuzkoa-film-commissionek-finkatzea-lortu-du-2018an-egindako-87-filmatzerekin-eta-4-2-milioi-euroko-zuzeneko-inbertsioarekin
2019. urtea urte historikoa izango dela aurreikusten da, Woody Allenen azken... gehiago

Azken ekitaldiak

donostiako-ordezkariek-aarhus-danimarka-bisitatu-dute-alegia-nekazaritzarako-elikadurako-esparruan-erreferente-den-hiria
Hainbatek hartu dute parte enpresa misioan, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak antolatuta: Guztiona... más
aztertu-zure-ikuskeria-google-analytics-bidez
Jardunaldia 2019/09/11 | Gure negozioa digitalizatzeko eta hobetzeko teoria ezagutzen dugu. Eta... más
zure-ahaleginak-errentagarri-egiten-ditu-interneten
Jardunaldia 2019/07/03 | Gure negozioa digitalizatzeko eta hobetzeko teoria ezagutzen dugu, eta... más
FacebookTwitterLinkedin