logo ayuntamiento cabecera

Smartkalea proiektuan ideia berriak bilatzen dira!

BANNER ideas smartkalea2019 EUS

 

SmartKalea proiektuaren Ideien Deialdian Eskabideak aurkezteko epea irailaren 30erarte luzatuko da.

 

Donostiako Sustapenak SmartKalea proiekturako smart produktuen edo zerbitzuen ideiak aurkezteko hirugarren deialdia zabaldu du.

 

Donostiako SmartKalea proiektuaren baitan sartzen den deialdi honek hiriaren berrikuntza teknologikoa sustatzea du xede enpresei lagunduz eta negozio-aukera berriak sortuz; eta, horretarako, hiria erakusleihotzat erabiliko du, Donostiaren kokapena smart hiri gisa sustatuz.

 

4 ideia hautatuko dira gehienez, hiriko ingurune errealetan testeatu ahal izateko eta sariak emango dira ondorengo zuzkidura ekonomikoekin:

  • 1º saria - 3.000 €
  • 2º saria - 2.500 €
  • 3º saria - 2.000 €
  • 4º saria - 1.500 € 

 

Ingurumen-iraunkortasuna, energia eraginkortasuna, herritarren parte-hartzea eta gardentasuna sustatu nahi dituen proiektua da SmartKalea, horretarako punta-puntako teknologia erabiliz. Oraindaino, Alde Zaharrean eta Donostiako Altza auzoan ari da proiektua gauzatzen. Proiektuan, euren teknologia desberdinak proiektuaren zerbitzura jartzen dituzten hiriko enpresak ari dira parte hartzen. SmartKaleak, beraz, tokiko enpresek beren produktuak eta zerbitzuak ingurune erreal batean testatzeko laborategitzat ere balio du; horrek aukera ematen die smart proiektu horiek zuzentzako eta hobetzeko.

 

Proiektuak lankidetza publiko-pribatuko eredu aktibo eta integralari erantzuten dio, Smart ikuspegi batetik hiriaren eremu geografiko batean elkarbizi diren eragile desberdinak barnebiltzen dituenari: hiritarrak, eremu geografikoko dendak eta negozioak, enpresa teknologikoak eta Udaleko Sailak. Hori guztia Donostiako Sustapenaren eskutik eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren baterako finantzaketarekin.

 

SmartKalea proiektuaren baitan gauzatutako jarduerek parte hartu duten Donostiako dendetan eta etxebizitzetan kontsumo energetikoan eta uraren kontsumoan aurrezpen handia lortu dute eta, baita, kaleko hainbat azpiegituretan ere; kasu batean zein bestean neurketan eta optimizazioan oinarrituz. Bestetik, pertsonen zenbaketa- eta tracking-sistema da proiektuaren beste elementu estrategikoetako bat. Era berean, arestian aipaturiko sistemen Integrazio Plataforma bat eratu da.

 

Ideien deialdi honekin, Donostiak aurrera jarraitu nahi du Smart hiri bihurtzeko helburuarekin, non, metodo berriek eta teknologia berriek garapen teknologiko iraunkorra ahalbidetuko duten eta empresa berriek SmartKalea proiektuan kolaboratu dezaten. Iraunkortasunak gero eta garrantzia handiago du bai ingurumenaren alorrean bai gizarte- eta ekonomia-alorretan ere, hirientzako erronka handi bihurtuz. Donostia erronka horretaz jabetuta dago eta, horregatik, aurrerapen horretan bere ekarpena egin nahi du hiritarren ongizatea maximizatzeko eragin negatiboak murrizten eta baliabide berrien eraginkortasuna optimizatzen lagunduko duten enpresa desberdinek garatutako teknologia berritzaile eta iraunkor berrien bitartez.

 

Eskabideak aurkezteko epea 2019ko irailaren 30a arte egongo da zabalik.

 

Proiektu-ideiak posta elektroniko bitartez bidaliko dira jarraian zehazten den helbidera: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

 

 

Laguntza ekonomikoak

ESKA EZAZU DIRU-LAGUNTZA ONLINE


LAGUNTZA EKONOMIKOAK


PROGRAMAK


ZERBITZUAK


BEKAK


PROGRAMA AIPAGARRIAK



Donostia-San Sebastián UP! 2019

9,5 milioi euroko aurrekontuarekin, Donostiako Alkateordetzak, Donostia UP! 2019 Planaren bitartez, Donostiako Sustapenak gauzatuta, berriro ere abian jarri ditu epe ertainera eta luzera aplikatu beharreko neurriak, giza kapitala, enpresen lehiakortasuna eta lurralde-kohesioa bezalako kontzeptuen inguruko estrategiaren zati bezala ...

GEHIAGO IRAKURRI

Azken berriak

europako-devise-proiektuko-esperientzia-trukerako-nazioarteko-bilera-egin-da-donostian
Europako DEVISE proiektuaren esparruan (Interreg Europe), Donostia Sustapenak... gehiago
donostiak-laugarren-urtez-jarraian-parte-hartu-du-bostoneko-enpleguaren-azokan
Donostia Sustapenak Europako Batzordeak sustatzen duen eta urtero Bostonen (AEB)... gehiago
donostiako-ordezkaritza-batek-haitira-bidaiatu-zuen-udalaren-lankidetza-proiektuak-bisitatzeko
Duñike Agirrezabalaga Lankidetza zinegotziak zuzendutako ordezkaritzak in... gehiago
donostian-beheraka-jarraitu-du-langabeziak-eta-urteko-batez-bestekoa-7-400-biztanlekoa-da-orain-2008tik-bildutako-zifrarik-onena
Donostiako Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak 2019ko Lan Merkatuari buruzko txostena... gehiago

Azken ekitaldiak

nekazaritzako-elikagaien-sektoreko-negozio-ereduak-klima-aldaketaren-ondorioz
«Hiria nekazaritzako elikagaien sistema gisa: hirien erronka handia hurrengo urteetarako.... más
donostian-sustepenak-parte-hartu-zuen-bartzelonako-smart-city-expo-world-congress-en
FoDonostiako Sustapenak (Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak) laugarren urtez jarraian parte hartu zuen... más
donostia-smart-klusterrak-viena-bisitatu-du-bertako-smart-estrategia-ezagutzeko
Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak Donostia Sustapenaren bidez antolatutako misio komertzialak... más
FacebookTwitterLinkedin